Atzealdea BIDELAGUNTZA TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa

BIDELAGUNTZA TREBAKUNTZA-TAILERRAK: Udalak, partaidetza eta ekintza komunitarioa Hasi gabe

Tailerra

Aurreko urteko ildoari jarraiki, aurten berriro partaidetza eta ekintza komunitarioan sakontzen jarraitzeko trebakuntza-tailerretan parte hartzeko aukera zabalduko da.

 

​​​​​​​

Egitaraua:

Trebakuntza-tailer hauek teoria eta praktika uztartuz garatuko dira, hautatutako gaiaren inguruko oinarrizko ezagutza eskuratzeko prestatuta daude, eta saiakera egingo da udaleko errealitatera ahalik eta gehien egokitzeko.

5 trebakuntza-tailer mota izango dira:

  1. Hastapena: nola sustatu herritarren parte hartzea udaletik?
  2. Sakontzen: udaletako partaidetza gune, espazio eta prozesuen kalitatean sakontzen
  3. Ekintza komunitarioaren estrategiatan sakontzen
  4. Nola txertatu ikuspegi komunitarioa gure zerbitzu eta ekipamendutan?
  5. Nola indartu partaidetza eta ekintza komunitarioa 2500 biztanleko herrietan?  

 

NORK ESKATU ETA NORK PARTE HARTU DEZAKE?

  • Prestakuntza saio hauen hartzaile nagusiak udal ordezkari politikoak eta udalean edo udalarentzat lan egiten duten pertsonak izango dira.
  • Udalak egingo du trebakuntza-tailerrean parte hartuko dutenen aukeraketa.
  • Udal bakoitzak tailer mota bakarra eskatzeko aukera izango du.
  • Lehen edizioan parte hartu zutenek sakontzen jarraitzeko aukera izango dute.

 

KOPURUA:

​​​​​​​
Gutxienez 10 pertsonako taldea sortu beharko da eta gehienez 25.
2500 biztanletik beherako herrien kasuan:

  • a)    Gutxienez 8 pertsonako taldea sortzeko aukera egongo da.
  • b)    Eskaera udalerri bat baino gehiagoren artean egiteko aukera egongo da.
  • c)    Udaleko jardueratik kanpo dauden udalerriko herritar edo eragileek parte hartzeko aukera egongo da.

*taldea osatzeko zailtasunak izatekotan, harremanetan jarri Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzako Zerbitzuarekin

TAILERREN FORMATUA:

  • Aurrez aurrekoak izango dira.
  • 8 ordu arteko trebakuntza-tailerrak dira.
  • Udala eta  trebakuntza-taldearen artean adostuko da saioen proposamen zehatza: datak, ordu/saio kopurua, tokiak eta helburu zehatza. 
  • 2025eko urtarrilean hasi eta 2025eko uztaila bitartean garatzeko aukera izango da.

 

ESKAERA PROZESUA:

  •  Udalek eskaera egingo dute.
  •  Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaerak aztertu, eta udal bakoitzari jakinaraziko dio berea onartu edo baztertu egin ote den.
  •  Eskaerak baloratzeko orduan, kontuan hartuko dira zenbait irizpide, hala nola, udalen tamaina, udalaren baliabideak eta udalak   Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioarekin duen lotura.
  • Tailerrak egiteko  egutegia eta hurrenkera udal guztiek egiten duten eskaera orokorrak baldintzatuko du.

IZEN-EMATEA

 

Trebakuntza-tailerren eskaera egiteko epea azaroaren 21ean zabalduko da eta abendaren 16an itxiko da. Abenduan hautatuak izango diren udalei jakinaraziko zaie, eta hortik aurrera tailerrak aktibatuko dira.

 

 

PROGRAMAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:

​​​​​​​Programa honetan parte hartzeak ekar dezake udala eta Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko eta Sozialeko Zuzendaritzaren arteko elkarlana indartzeko bideak aztertzea. Nolanahi ere, programan parte hartzeko gutxienez honako baldintzak onartu beharko dira:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu programaren diseinuaren kostuak, trebatzaileen ordainsariak, programaren komunikazio orokorra eta honen kudeaketa lurralde mailan.
  • Udalak bere gain hartuko ditu prestakuntza-jarduerak udalerrian sor ditzakeen kostuak: lokala, argia eta soinua; taldea osatzea, haiekin  harremana eta komunikazioa.
  • ​Prestakuntza-jarduerak gauzatu ahal izateko, gutxienez 10 pertsonako taldea sortu beharko da, herri txikien kasuan 8 pertsonakoa.  Udalak horien  asistentzia bermatzeko ardura izango du.
  • Udalak konpromisoa hartzen du haren izenean arituko den pertsona bat izendatzeko:  bertan izandako esperientzia beste udalekin partekatu zein sinergiak sortzeko eta programaren ebaluazioan  parte hartzeko.

Deskargatu Tailerren iguruko informazioa hemen

Datak:

Eskaera egiteko epea: 2024ko azaroaren 21etik abenduaren 16ra.

Tailerren garapena: 2025eko urtarriletik uztaila amaiera arte.

Lekua:

Udalerri bakoitzean

Iraupena:

8 ordu

Hizkuntza:

Euskara

Metodologia:

Tailerra: teoriko-praktikoa

Lotura duten ekintzak Ordua
0 2025 BIDELAGUNTZA prestakuntza-ekimena
Hasi gabe
0 BIDELAGUNTZA: Ekintza komunitarioaren metodologian sakontzeko ikastaro trinkoa
Hasi gabe
0 BIDELAGUNTZA: Udalerrietako herritar taldeei eta elkarteei zuzendutako prestakuntza
Hasi gabe