Atzealdea

GFAarekin komunikazio eraginkorra sustatzeko lehiaketaren sariak eman dira

GFAarekin komunikazio eraginkorra sustatzeko lehiaketaren sariak eman dira

Lehiaketa honetan DBH 4.eko ikaslek hartu dute parte, eta 46 lan aurkeztu dira; horien artean, 3 izan dira sarituak, kanal bakoiztetatik bat.

-ren irudia GFAarekin komunikazio eraginkorra sustatzeko lehiaketaren sariak eman dira

Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendariak, Joseba Muxikak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin komunikazio eraginkorra sustatzeko lehiaketaren sariak eman zituen, Etorkizuna Eraikiz ekimenean bultzatutako lan eremuetan Gipuzkoako ikasleek azaldutako kezkak, galderak eta ekimenen inguruan, joan den ekainaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean.

Ekimen hau burutzeko Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Kolaborategiaren laguntza izan da.

Lehiaketa honetan DBH 4.eko ikaslek hartu dute parte, eta 46 lan aurkeztu dira; horien artean, 3 izan dira sarituak, kanal bakoiztetatik bat.

Ikasle irabazleak, kategoriaren arabera, hauek izan dira:

  • IDATZIZKO MEZUA – INSTAGRAM – “Atzerritarrentzako sentsibilizazio dinamikak”
    • Arrasateko ikastetxea: Paola Salazar eta Blanca Misol
  • IRUDIA – INSTAGRAM – “Garraio publiko elektrikoa – Greenpuzkoa”
    • Arrasateko ikastetxea: Oier Gonzalez, Naia Cornes, Joseba Balanzategi eta June Dieguez
  • BIDEOA – YOUTUBE – “Robotizazioa eta zahartzea”
    • Soraluzeko Ikastetxea: Clara Canales, Sandra Hidalgo, Hodei Tajuelo, Mikel Ramos, Mikel Gallastegui eta Oier Gonzalez.

ZORIONAK lehiaketaren irabazleoi!!! Eta ESKERRIK ASKO lehiaketan parte hartu duten ikasle guztiei eta, nola ez, proiektuan lagundu duten irakasleei!!!