Atzealdea Harremanak, lurraldea eta sostengua: Gipuzkoan komunitatea zaindu eta eraikitzea

Harremanak, lurraldea eta sostengua: Gipuzkoan komunitatea zaindu eta eraikitzea Epe irekia

Ikastaroa

Uda Ikastaro honek pertsona eta komunitatea, harremanak eta loturak erdigunean jartzen dituen begirada bat proposatzen du; lurraldearen, egunerokotasunaren eta kolektiboaren indarra onartzen duena; eta herritarrak bere ongizatearen protagonista gisa ulertzen dituena.

Loturak eraikitzean, elkarrekin sortzean, horizontaltasunean eta gertuko laguntzan oinarritzen gara pertsonekin lan egiteko eta laguntza emateko moduan. Eraldaketarako efektu biderkatzailea duen ikuspegiaz ari gara; pertsonak, taldeak, zerbitzuak, ekipamenduak eta auzoak eraldatzeko gai denaz

Egun, filosofia hori bat dator Gipuzkoako marko komunitarioarekin. Marko horrek gizarte-ekintzako politika publikoak bultzatu nahi ditu, gizarte-kohesioan, partaidetzan eta konpromisoan oinarritutako borondate eraldatzailearekin. Horrela, lurralde honek bere kapital soziala eta sare komunitarioa indartzearen, eta administrazioa rol erraztatzailean eta eraikitzailean jartzearen alde egiten du.

Horri gehitu behar zaio Gipuzkoako zaintza eta laguntza eredua; duintasuna, pertsonalizazioa eta autodeterminazioa defendatzen dituen marko berritzailea, zerbitzuak ongizatean eta bizi-kalitatean benetako emaitzetara bideratzen dituena.

 

Helburuak:

  • Topagune eta harreman-sare bat sortzea: Gipuzkoan zaintza, komunitatea eta lurraldearen inguruan elkartu, esperientziak partekatu eta loturak sortzeko espazio ireki eta atsegina eskaintzea.
  • Eztabaida eta hausnarketa partekatua sustatzea: pertsonen, profesionalen, erakundeen eta administrazioaren arteko elkarrizketa zintzoa bultzatzea, egungo praktikak zalantzan jartzeko, erronkei aurre egiteko eta zaintzeko eta elkarbizitzarako modu berriak elkarrekin pentsatzeko.
  • Ezagutza, esperientziak eta pertsonak balioan jartzea: ezagutza profesionalari zein bizipenetatik datorren jakintzari aitortza egitea, eta esperientzia horiek ekartzen dituzten pertsonei ahotsa eta protagonismoa ematea.
  • Zaintzen ikuspegi komunitario eta erlazionala sakontzea: zaintzen Gipuzkoako eredua eta ekintza komunitarioa ezagutzea eta lantzea, ongizatea eraikitzeko, loturak sendotzeko eta politika publiko gizatiarragoak, hurbilagoak eta eraldatzaileak garatzeko gako gisa.

Egitaraua:

Hemen duzu behin behineko programa.

 

 

 


 

 

Datak:

Irailak 15 eta 16

Lekua:

Donostia: Miramar jauregia / Egiako Kultur Etxea

Hizkuntza:

Elebiduna

Euskaratik gaztelerara itzulpena eskeiniko da.

Metodologia:

Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea. Ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horrela, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da.

Lotura duten ekintzak Ordua
0 TopaGunea 2025 - UIK
Egina
0 TopaGunea 2026 - UIK (EHU)
Epe irekia