Proiektu parte hartzaile bat gure Zerbitzuan: Zergatik parte hartzailea? Nola egingo dugu?

Proiektu parte hartzaile bat gure Zerbitzuan: Zergatik parte hartzailea? Nola egingo dugu? ( Curso) Hasi gabe

Ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundi barnean bere zerbitzuetan partaidetza-proiektu bat garatuko duten edo beren jardueran herritarren parte hartzea integratu nahi duten buruzagitza eta teknikariei zuzendua.

Egitaraua:

  1. Proiektu parte hartzaileak: zer dira, zergatik eta zertarako abian jarri?
  2. Proiektuen fase nagusien azapena.
  3. Kalitatezko parte hartzea: informazioa, eztabaidarako denborak, inklusioa eta aniztasuna, itzulera eta ebaluazioa. (guzti hori parte hartze gabe lortzerik bazen?)
  4. Eragile bakoitzaren papera proiektu hauetan, eta teknikarien zereginak.

Helburuak:

  • Partaidetza programaren proiektuak abian jarri aurretik nola kudeatzen diren ezagutzea.
  • Parte hartze proiektu batean lan egin behar duten kideek herritarren partaidetzaren inguruko gako nagusiak bere egitea.
  • Proiektu hauek izan ohi dituzten fase eta bereizgarri azpimarragarrienak ezagutzea.
  • Proiektu hauekiko izan daitezkeen aurreiritzi eta espektatibak doitzea.
  • Teknikariek izan ditzaketen zalantzak argitzea eta zereginarekiko motibazioa lantzea.

Datak:

Zehazteko.

Lekua:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jauregian.

Iraupena:

6 orduko 3 saio

Hizkuntza:

Euskara

Metodologia:

Teorikoa eta praktikoa