Hauek dira herritarrengandik jasotako proposamenak. Banan-banan aztertu ditugu, haien bideragarritasuna eta egokitasuna balioesteko. Iragazkiak erabil ditzakezu, interesatzen zaizkizun proposamenetara heltzeko, gaiaren edo esparru geografikoaren arabera.
(totalaren 100%)
Herrietako kaleak lasaiagoak, isilagoak, atseginagoak, kutsadura gutxiago eta seguruagoak izateko, diru partida bat sortzea proposatzen da. Diru partida, herrietako errepidetan abiadura arauak errespetatzeko azpiegiturak (zebra bide konkordunak, konkorrak, kohesistentzia guneak...) egiteko eta teknologia (radarrak...) erosteko izan daiteke, baita aparkatzeko arazoak murrizteko eta kale gehiag peatonalizatzeko parkinak egiteko, jendeak kotxea alde batera uzteko, auzo bajuak eta altuak lotzeko aszensoreak...
Bestelakoetan egindako proposamenaProposamena ez da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa.
2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Proposamena ez da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa
Galarretatik Oriamendiko rotondara bidegorri eta paseo zabal bat egitea.
Bestelakoetan egindako proposamenaProposamena honi dagokio:
2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Ez da sartu 2019ko aurrekontuaren aurreikuspenetan.
Galarretatik Ekogunera eta Añorgara bidegorria egitea.
Bestelakoetan egindako proposamenaProposamena honi dagokio:
2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Ez da sartu 2019ko aurrekontuaren aurreikuspenetan.
Gipuzkoako herri guztiak bidegorri eta paseoen bitartez lotzen dituen bidegorri eta paseo sare bat sortzea.
Bestelakoetan egindako proposamenaProposamena honi dagokio:
2019KO AURREKONTUAN TXERTATUA : 5.971.000€
Erantzuna
110. programan 5.971.000 € aurreikusi dira bidegorriak egiteko.
Gipuzkoako herri handienak lotzen dituen trenbide edo metro sare bat. Ondo legoke, Hernani Lasarterekin lotzen duena, edo Hernani Oiartzunekin, edo Andoain Lasarterekin. Agian astakeri bat da baina kotxea bazter batera uzteko modua izango litzateke.
Bestelakoetan egindako proposamenaProposamena ez da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa.
Alabaina, hemen txertatu da:
2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Aldundi honek apustu garbia egiten du trenaren alde, garraio publikoko garraiobide estrategikoa baita. Azpiegitura hori Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du, eta Gipuzkoako biztanleen % 65i emango dio zerbitzua.
Urnietako Otzaran errepide eta Hernaniko GI-2132 errepidea lotuko dituen bidegorri eta paseo zabal bat sortzea proposatzen da.
Bestelakoetan egindako proposamenaProposamena ez da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa.
Alabaina, hemen txertatu da:
2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Udal eskumeneko ibilbide bat da.
Hernani herritik pasatzen den (A-15) bariantearen zarata kutsadura murrizteko, bariantean zehar panel akustikoak jarri.
Bestelakoetan egindako proposamena2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Zoritxarrez, zuhaitz isolatuak ez dute eraginik zarataren kontra
Hernaniko bariantearen (A-15) zarata kutsadura, inpaktu bisuala eta aire kutsadura murrizteko, honen ondoan, belarra soilik hazten den lekuetan, zuhaitzak landatzea proposatzen da. Leku batzuetan egia da zuhaitz batuk landatuta daudela, baina veste leku batzuetan zuhaitz gehiago landatzeko aukera dago eta ez da landatzen, batez ere Zikuñaga auzoaren ondoan gelditzen diren berdegune handietan eta Akarregi aldera daudenetan. Gainera leku batzuetan bajak egon dira reposizioak egin gabe.
Bestelakoetan egindako proposamena2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Zoritxarrez, zuhaitz isolatuak ez dute eraginik zarataren kontra
Orbegozo zubian abiadura arauak errespetatzeko eta aurreratzeak galerazteko (motoen kasuan) medioak (radarrak, baliza erdibitzaileak, konkorra...) jartzea. Baita ere bertako zarata kutsadura murrizteko panel akustikoak jartzea proposatzen da.
Bestelakoetan egindako proposamena2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Legedian ezarriari jarraituz, Departamentuak zarataren kontrako ekintza plan bat dauka. Bere aurreikuspenak hartan jasoaren arabera gauzatuko ditu.
GI-2132 ("carretera del cirquito") Hernani berria erdibitzen duen errepidea buolebarizatzea proposatzen da; Hernani Galarreta paseo eta bidegorri batez lotzea, Langile (Laubidieta) ikastolaren kruzean eta hilerrira sartzeko kruzean rotondak egitea, Sandiusterri kaletik Santa Barbara auzora zebra bide konkortu bat egitea, errepidearen abiadura arauak errespetatzeko medioak jartzea, etxebizitzak gertu dauden tramoetan panel akustikoak jartzea, zuhaitzak eta setoak landatzea. Añorgan egin den antzeko zerbait egitea proposatzen du proposamen honek.
Bestelakoetan egindako proposamena2019KO AURREKONTUAN TXERTATU GABEA
Erantzuna
Aipatutako ereduak (Añorga eta Aiete) udalek egin eta ordaindu zituzten. Foru aldundiaren titulartasuneko errepidean egindako aktuazioak izanagatik, udal konpetentziakoak dira. Foru aldundiak ez du inolako oztoporik jartzen mota honetako jardunak baimentzeko (Boulebarizazioak, zebra-bideak, semaforoak etb...). Bestalde, arau hausteak Ertzaintzari dagozkio kontrolatzea eta zigortzea