Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Aurrekontu irekiak 2019

Aurrekontu irekiak

Garrantzitsua da guztion artean erabakitzea zein diren Gipuzkoaren erronka nagusiak, guztion iritziak kontuan hartu nahi baititugu gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko. Orain da unea 2019ko aurrekontuen prestaketan parte hartzeko. Zure iritzia ezinbestekoa da gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko.

ONARPEN PROZESUAN GAUDE

APIRILA - EKAINA
 
UZTAILA - IRAILA
URRIA - ABENDUA
2019AN
APIRILA - EKAINA

PARTE HARTZEAAurrekontuetan sartu nahi diren proposamenak bidaliz.

UZTAILA - IRAILA

ZIRRIBORROAAurrekontuaren zirriborroa egiten dugu.

URRIA - ABENDUA

ONARPENABatzar Nagusiek onartzen dute aurrekontua.

2019AN

JARRAIPENAGastuen bilakaeraren berri ematen dizugu.

Onarpen prozesua

Onarpen prozesua urriaren amaieran hasiko da, Diputatuen Kontseiluak aurrekontuen proiektua onartzen duenean.

 

1. Aurrenkontuen proiektua Batzar Nagusietan aurkeztea

Diputatu nagusiak aurrekontuen proiektua aurkeztuko du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta, ondoren, gainerako diputatuen agerraldien txanda izango da. Azaroan, aurrekontuak departamentuka azalduko dira.

Urria
 

2. Zuzenketa aldia

Zuzenketak egiteko aldia irekiko da. Lehenik eta behin, osoko zuzenketak eztabaidatu eta bozkatuko dira osoko bilkuran.

Horiek onartzen badira, proiektua Gipuzkoako Foru Aldundira itzuliko da.

Bestela, zuzenketa partzialen eztabaida eta bozketa irekiko dira Ogasun eta Finantza Batzordean.

Azaroa - Abendua
 

3. Zuzenketa partzialak

Zuzenketa partzialak eztabaidatu eta bozkatu egingo dira, eta onartzen direnak aurrekontuan sartuko dira.

4. Batzar Nagusiek aurrekontua onartzea

Azkenik, Batzar Nagusietako osoko bilkurak aurrekontua bozkatuko du abenduko azken aurreko astearen inguruan. Gehiengoa lortuz gero, aurrekontua onartutzat joko da; bestela, aurreko aurrekontua luzatuko da.

Abendua
 

5. Aurrekontua argitaratzea

Aurrekontua onartu eta gero, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Abendua - Urtarrila
 

6. Herritarrei haien proposamenen inguruko erantzuna ematea

Aurrekontuak onartu eta argitaratu ondoren, aurrekontuen proiektuan sartu diren eta sartu ez diren proposamenen berri emango zaie herritarrei banan-banan.

Urtarrila