Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Zirriborroa

Aurrekontu irekiak

Garrantzitsua da guztion artean erabakitzea zein diren Gipuzkoaren erronka nagusiak, guztion iritziak kontuan hartu nahi baititugu gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko. Orain da unea 2019ko aurrekontuen prestaketan parte hartzeko. Zure iritzia ezinbestekoa da gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko.

ZIRRIBORROA EGITE PROZESUAN GAUDE

APIRILA - EKAINA
 
UZTAILA - IRAILA
URRIA - ABENDUA
2019AN
APIRILA - EKAINA

PARTE HARTZEAAurrekontuetan sartu nahi diren proposamenak bidaliz.

UZTAILA - IRAILA

ZIRRIBORROAAurrekontuaren zirriborroa egiten dugu.

URRIA - ABENDUA

ONARPENABatzar Nagusiek onartzen dute aurrekontua.

2019AN

JARRAIPENAGastuen bilakaeraren berri ematen dizugu.

Zirriborroaren prozesua

Apirilean, Gipuzkoako Foru Aldundia lanean hasi zen hurrengo urteko aurrekontuak diseinatzeko egoera posibleak lantzen. Hauek dira prozesuaren mugarriak:

Picture

1. Indarrean dagoen aurrekontua berrikustea

Lehenik eta behin, ekitaldi honetako aurrekontu programa guztiak berrikusi dira, eta maiatzerako eguneratu egin dira aurrekontu programa horiek, ekitaldi honen erritmoaren arabera eta hurrengo ekitaldiari begira.

Apirila - Maiatza
Picture

2. Hurrengo urterako ildo nagusiak eta programak

Batetik, apirilan, maiatzean eta ekainean GFAren aurrekontu irekien kanpaina egingo da, Gipuzkoako herritarren eta entitateen eskutik aurrekontuen zirriborroan sartzeko proposamenak biltzeko. Horretarako, Gipuzkoako udalerrietara joan gara eta online plataforma bat ere jarri da abian, herritarren proposamenak Aldundiari helarazteko.

Horrekin batera, Diputatuen Kontseiluak ekainean onartuko ditu Batzar Nagusietan aurkeztu beharreko aurrekontuen zirriborroaren ildo nagusiak eta behin betiko egutegia.

apirila - maiatza - Ekaina
 

3. Jasotako herritarren proposamenen bideragarritasuna aztertzea

Herritarren proposamenak jaso ondoren, proposamen horien bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren azterketa egingo da datuak ustiatuz; eta, bideragarritasuna aztertu ondoren, txosten exekutiboa idatziko da eta txosten hori aurkeztuko zaie aurrekontu zirriborroaren proiektuaren ardura dutenei.

Uztaila - Abuztua
 

4. Aurrekontuaren proposamenekin egokitzapenak egitea

Aurrekontuen ildo nagusiak definitu ondoren, eta herritarren proposamenak jaso eta horien bideragarritasuna aztertu ondoren, beharrezko egokitzapenak egin eta aurrekontuen lehen zirriborroak aurkeztuko dira.

Uztaila - Iraila
 

5. Zirriborroa prest dago

Urriaren erdialderako prest izango da aurrekontuen aurreproiektua.

Urria