orainpartaidetza

 

Kontseilu Sektorialak

 

Gipuzkoak Lurralde historiko bezala barnealdeko arrantzaz arduratzeko gaitasuna du. Hala, kontseilu honen helburua sektore honetan jarduten duten aktoreei aholkua ematea da. Kontseiluaren arduraduna Miren Ainhoa Aizpuru Murua da: www.nekagip.net

Basogintzako baliabideen antolaketa eta kudeaketarako partaidetza sustatzean datza kontseilua; biodibertsitatea, produktubitatea eta bizitasuna garatzeko helburuarekin. Miren Ainhoa Aizpuru Murua da arduraduna: www.nekagip.net

Biodibertsitatearen sektoreko administrazio eta eragile sozial zein ekonomikoen arteko elkarrizketa sustatzean datza. Kontseiluak garapen ekonomikoak ingurua ez eraldatzeko moduak bilatzea du helburu, Miren Ainhoa Aizpuru Muruarekin arduradun gisa: www.nekagip.net

Bizikleta eta bere mugikortasunari lotutako gaien partaidetzarako kontseilua da, Aldundiaren iraunkortasunaren aldeko konpromisoari jarraituz. Arduraduna Maria Soledad Garmendia Beloqui da: Bizikletaren Kontseilua

Kontseilua Gipuzkoako eskualdeekin ehizaren jardueratan aholkularitza eman eta elkarrizketa sustatzean datza. Arduraduna Miren Ainhoa Aizpuru Murua da: www.nekagip.net

Kontseilua ikastetxe, udal eta kirol federazioekin harremanetan dago etengabe eskola kiroleko gaietan partaidetza bilatzeko. Kontseiluaren arduraduna Denis Itxaso Gonzalez da: Eskola Kiroleko Lurralde Kontseilua

Kirol politikari dagozkion gaien inguruan aholkularitza, jarraipen eta eztabaidarako organoa da. Besteak beste, kirol federazioen zeregin publikoak eta federazio berriak sortzeko irizpideak ezagutzera ematea da bere funtzioa. Kontseiluaren arduraduna Denis Itxaso Gonzalez da: Gipuzkoa Kirolak

Aldundiak euskararen erabilera ziurtatzeko duen konpromisoari jarraituz, foroak euskararen sustapenean herritarrek parte hartu eta erabaki ahal izatea du helburu. Foroaren arduraduna Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal da: Euskararen Foroa

Kontseilua ezinduekin eta ezindu-erakundeekin harremana izatean datza, ezinduek gizartean parte hartzea sustatzea xede. Maite Peña Lopez da arduraduna: Gizarte Politikako Departamentua

Kontseilua gizarteratzearen arloan diharduten talde eta erabiltzaileen parte-hartzea aurrera eramatean datza, pertsona baztertuen edo bazterketa arriskuan dauden pertsonei ahotsa emateko helburuarekin. Kontseiluaren arduraduna Maite Peña Lopez da: Gizarte Politikako Departamentua

Adinekoen Kontseilua adinekoek eta hirugarren adinarekin lotutako entitate, elkarte eta erakundeek parte hartzeko foro berezi gisa sortu zen, herritarren kolektibo horren ongizatea lortzera zuzendutako politika eta jarduketen planifikazio eta jarraipenean elkarlanean jarduteko asmoz. Maite Peña Lopez da kontseiluaren arduraduna: Gizarte Politikako Departamentua

Gunea Gipuzkoako berdintasunerako partaidetza eta elkarrizketa espazioa da, mugimendu feminista eta emakumeen elkarte-mugimenduekin adostuta, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lantzea duena helburu. Gunearen arduraduna Miren Elgarresta Larrabide da: Gunea

Kontseilua hondakinen kudeaketa orokorraren eskumena duten erakundeen arteko elkarrizketa bilatzean datza, gizartearen parte-hartzea bilatuz. Bere arduraduna Jose Ignacio Asensio Bazterra da: Gipuzkoa Ingurumena

Batzordeak migrazio eta aniztasun politiketan aholkularitza ematean datza, elkarren arteko onarpena eta Gipuzkoako herritar guztien aukera berdintasuna lantzeko: Bizikidetza eta giza eskubideak