​​​​​​​Partaidetza prozesuak eskatzeko herri ekimena

Herritar gisa dudan herri ekimenerako eskubidea  

Herri ekimena herritarrek duten partaidetza eskubide bat da;  horri esker, Aldundiari bere eskumeneko gaietan partaidetza prozesu bat martxan jartzea eskatzeko eskubidea dute herritarrek.

Ezagutu Herritarren Partaidetzarako 5/2018 Foru Arauak jasotzen dituen herritarren partaidetzarako eskubideak.


 

Nork eskatu dezake?

Gipuzkoan erroldatuta eta adinez nagusia den edonork eskatu dezake. Eskatzaileak ziurtagiri digitala izan beharko du eta Batzorde sustatzaile osatu beharko du.

 
Zer da BATZORDE SUSTATZAILEA?  


Eskaera bakarka edo taldean egin daiteke.  

  • Bakarka egiten bada Batzorde sustatzailea eskatzaileak bakarrik osatuko luke.  
  • Taldean egin bada, batzorde sustatzailea kide horiek guztiak osatuko dute eta eskaeran guztien datuak bete beharko dira.

Ze gairen inguruan?

Gaiak aldundiaren eskumenekoak izan behar dute. Ikusi eskumenak

Nola egin eskaera?

Eskaera egiteko formularioa bete beharko da ondorengo datuekin:

  • Eskatzailearen NAN eta sinadura.
  • Zergatik eskatzen den.
  • Prozesu mota.
  • Zer politikari eragiten dion.
  • Eragindako lurralde eremua .
  • Emakumeen eta gizonen arteko arrakala eta diskriminazioa areagotzea saihesteko neurriak.
  • Komunikazioetarako kontaktua.

Eskaera aurkeztu ondoren zer?

Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak aztertuko du eskaerak aurre baldintza guztiak betetzen dituela eta ebazpen bat argitaratuko du eskaera onartuz edo baztertuz.

  • Eskaera baztertzen badu arrazoitua izan beharko du eta alegazioak aurkezteko aukera egongo da Aldundiko Partaidetza .
  • Eskaera onartzen badu sinadura bilketarako denbora hasiko da; gutxienez 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete iraungo ditu.

Sinadurak horretarako eskainitako inprimakietan jaso beharko dira eta eragindako lurralde eremuko adinez nagusietatik gutxienez %2ak sinatu beharko dute.

Nola bete eskaera? Herri ekimena martxan jartzeko informazio lagungarria

  • Deliberazio-prozesuak: Aldundiak hartu beharreko erabakiari eta haren ezaugarriei edo kudeatzeko moduari buruzko eztabaida publikoa.
  • Kontsultak: herritarren sektore sozial edo kolektibo jakin batek gai bati buruz duen iritzia ezagutzeko bozketa-prozesua.
  • Entzunaldi publikoak: erakunde eta eragile sozialei erabaki bat hartu aurretik entzunak izateko aukera ematen dien ahozko prozedura eta prozedura publikoa.
  • Herritarren panelak: pertsona talde adierazgarri bati egindako kontsultak, planteatutako gai bati dagokionez.
  • Foru-arauen aurreproiektuak egitea: herritarren proposamenak ezagutzeko prozedura, dagokion arau aurreproiektuan sartzeko.
  • Parte hartzeko beste tresna batzuk: aurreikusi ez diren beste partaidetza-tresna osagarri batzuk planteatu eta egokitu ahal izango dira.

Jarri nahi zaion izenburua idatzi, esaldi batean denek uler dezaten zer den eskatzen dena.

Azaldu zein den herri ekimenaren bidez eskatzen den prozesua (gaia, helburua...). Kontuan izan testu hau web orrian eta sinadurak jasotzeko orrietan agertuko dela (gehienez 300 karaktere).

Azaldu eskatzen den partaidetza prozesuaren ezaugarriak zeintzuk diren; Besteak beste, prozesuaren iraupena, parte hartuko duten eragileak, faseak

Zergatik eskatzen den ekimen hau martxan jartzea arrazoitu.

  • Giza eskubideak eta kultura demokratikoa
  • Hizkuntza berdintasuna
  • Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
  • Ingurumena eta 2030 agenda
  • Mendekotasunaren eta desgaitasunaren arreta
  • Haur eta nerabeen babesa
  • Gizarte inklusioa
  • Gobernu ona eta Herritarren partaidetza
  • Ekonomia sustapena
  • Garraio publikoa eta mugikortasuna
  • Turismoa
  • Ondarea
  • Ogasuna
  • Errepideak
  • Nekazaritza eta lurralde oreka
  • Kultura
  • Nazioarteko lankidetza
  • Gazteria
  • Kirola
  • Bestelakoak

Partaidetza prozesuaren lurralde eremua adierazi: herri maila, herriz gaindikoa, eskualdekoa edo lurralde mailakoa den eta zergatik.

  • Partaideak: Laneko egituretan emakume eta gizonen presentzia parekidea izan dadin neurriak hartuko dira.
  • Komunikazio ez sexista: Prozesuan zehar komunikazio ez-sexista eta barneratzailea bermatzeko neurriak hartuko dira: erabiltzen diren irudietan, hizkera sexista sahiesten…
  • Kalitatea:  lanketak egiteko formatu ezberdinak erabiltzea bultzatuko da, talde txikietan lan eginez, hitzez haratago ekarpenak kontuan hartuz (beste lengoaia  batzuei leku eginez).
  • Kalitatea: bileretan eta iritzia/ekarpenak jasotzeko bestelako ekimenetan, erreparatuko zaie emakumeen eta gizonen dinamikei:  Interbentzioak eta denborak orekatzeko neurriak hartuko dira. Ekimenen ordutegiek erantzukidetasuna sustatzea kontuan hartu da, baita aukeratutako tokiak denentzat irisgarri eta erosoak izatea ere.
  • Kalitatea:  Neurriak hartuko dira berdintasunaren kontrako proposamenak, hots, emakumeen eta gizonen rol eta estereotipo sexistak indartu ditzaketenak baztertzeko.
  • Kalitatea: Berariaz berdintasuna helburu duten edo berdintasuna sustatzen duten proposamenak lehenestea sustatuko da.
  • Kalitatea: Emakumeen iritziak eta proposamenak kontutan hartuko dira erabaki prozesuetan, eta horrela izan dadin neurriak hartu dira.
  • Besterik: (zehaztu)
 

Herritarrentzako arreta

Telefono ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00 - 15:00

943 113 960

Bulego nagusia:

Astelehenetik ostiralera 08:30 - 14:00 Gipuzkoa Plaza, 10, 20004 Donostia, Gipuzkoaa