Etorkizunean etorriko diren erronkei aurre egiteko, eta aukerei esku hartzeko, Gipuzkoar guztiok elkarrekin lan egin behar dugu. Gure lurraldeko haurrak bizi dituzten egoeretatik, eta bere herria zelan ulertzen duten ideietatik abiatuta, lanean hasiko gara.
Egitasmo pilotu hau, Gipuzkoako bost hezkuntza zentruetan garatuko da. Lehen hezkuntzako bostgarren mailako ikasleek parte hartuko dute:
1.-Irun - Belaskoenea Ikastetxea
2.-Donostia - Ekintza Ikastola
3.-Azpeitia - Iraurgi Ikastetxea
4.-Ataun - Joxemiel Barandiaran Eskola
5.-Eibar - Juan Antonio Mogel Ikastola
Bi maila ezberdinetan lan egingo da: herri mailan edo Gipuzkoa mailan.
Herri mailan:
Umeek beraien herriaren inguruko hausnarketa eta lanketa egingo dute.
Haurren ikuspuntua udal mailean landuko da.
Gipuzkoa mailan:
Umeek herrialde mailan, etorkizunari begira, beharrezkoak diren konpetentziak hausnartuko dituzte.
Erabiliko den metodologia, parte hartzailea, dinamikoa, eta bizipenetan oinarritutakoa izango da. Metodologia honetan, hausnarketa eta sormena landuko dira, erronken bidez eta etorkizunarekiko begirada galdu gabe.
Zeharka, bizikidetzarako ezinbestekoan diren baloreak landuko dira, hala nola:
aukeren berditasuna, kooperazioa, komunikazioa, genero berdintasuna, inklusioa, dibertsitatea, enpatia, etabar.
Gure nahia, haurrek beraien errealitatearekiko, erabaki eta proposamenak egitea da. Haurren ahalduntzea sustatzea, eta Gizpuzkoar bezala, gobernantza eredu berrien inguruan hausnartzea.
Proiektu pilotu honen helburuetako bat, egindako lanatik aterako diren proposamen eta erabakiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak zabaltzen duen aurrekontu parte hartzaile deialdian aurkeztea da.
Aurrekontu parte hartzaileak aurkezteko orduan, Foru Aldundiko kideek aurkeztuko ditugu herriz-herri; proiektu pilotu honetan, partze hartzen ari diren haurrekin elkartzeko aukera paregabea.
• Gure etorkizunerako erronkei erantzuna ematea.
• Gobernantza eredu berriak sustatzea eta hauen inguruan hausnartzea.
• Haurrei dagokien espazioa ematea: ahalduntzea.