Herritarren proposamenak jasotzea / 2021KO OTSAILAK 26 - MARTXOAK 31 Nori zuzenduta Prozesuan parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako lurralde historikoko udalerriren batean erroldatutako 16 urtetik gorakoek Eremu geografikoa: Gipuzkoa Zer lortu nahi da? Herritarren proposamenak jasotzea aurrekontuetan txertatzeko. Garrantzitsua da zure proposamena idazterakoan honako baldintza hauek kontuan hartzea, hautatutako proiektuetako bat izateko aukera gehiago izango baitituzu. Covid-19tik eratorritako ondorio sozial eta ekonomikoak murrizten lagunduko duten proposamenak. 6 gai hauen barruan sartzen diren proposamenak: Enplegua eta aktibazio ekonomikoa; Gizarte-eremua; Gazteria; Adinekoak; Kultura eta hezkuntza eremua; eta Mugikortasun jasangarria. 200.000 eurotik beherako proposamenak. Erakunde publiko edo pribatuei dirulaguntzak edo laguntza ekonomikoak esleitzea ez dakarten proposamenak. Foru-eskumenekoak diren proposamenak. Erlazionatutako dokumentuak Ez dago erantsitako dokumenturik