Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Gipuzkoako egoiliar guztiak.
Antolatzailea Gipuzkoako Foru Aldundia -GFA-. Ingurumen eta obra hidrauliko departamendua.
Testuingurua
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia landuz, aurreko plana eguneratu nahi du, eta energia-sistema jasangarrirako trantsizioa bizkortzeko premiazko lanean lagundu, Europak ezarritako helburuekin bat etorriz. Estrategia honek Gipuzkoa Energia Plana berrikusi eta eguneratuko du, eta EGLCC 2050ekin koordinatuta eta zuzenean lotuta egongo da.
Zer eta nola egingo dugu
Gipuzkoako Foru Aldundiak energia-trantsizioan aurrerapausoak emateko balio izango duten proposamen kolektiboak eta ideia berriak jaso nahi ditu. Hau da, GJEE 2050en edukia aberastu nahi du eta horretarako Gipuzkoako gizarte-sektore ezberdinen partaidetza lortu nahi du. Horregatik, Gipuzkoako 2050eko jasangarritasun energetikoaren estrategia diseinatu eta onartzeko partaidetzazko deliberazio-prozesu bat ireki nahi du.
Estrategiaren inguruko informazio gehiagorako klikatu hemen
Prozesuaren baldintzak
Urtarrila | Otsaila | Martxoa | Apirila | Maiatza | Ekaina | Uztaila | Abuztua | Iraila | Urria | |||
0. Fasea. A. Protokoloari ekarpenak | X | X | ||||||||||
0. Fasea. B. Izen ematea | X | |||||||||||
1. Fasea. Informatu eta komunikatu |
|
|||||||||||
2. Fasea. Eztabaida | X | X | ||||||||||
3. Fasea. Emaitzen txostena | X | |||||||||||
4. fasea. Emaitzen lotura txostena eta prozesu itxiera | X | X | X | |||||||||
5 eta 6.Faseak. Emaitzen itzulera eta ebaluazioa | X | X |