Atzealdea

Ekainberriko kobetara bixita.

Ekainberriko kobetara bixita.

Kualifikazio gorena duten nazioarteko hamar profesionalek Gipuzkoa Talentek antolatutako ekitaldi sozio-kultural batean parte hartu zuten apirilaren 6an.

-ren irudia Ekainberriko kobetara bixita.

Kualifikazio gorena duten nazioarteko hamar profesionalek Gipuzkoa Talentek antolatutako ekitaldi sozio-kultural batean parte hartu zuten apirilaren 6an.  Jardunaldi hauetan, profesionalek aukera izaten dute beste eremu profesional eta antolakuntza batzuetan lan egiten duten pertsonak ezagutzeko.

Jardunaldian zehar, Zumaian izan ziren bertako gastronomiaz gozatzeko, harreman berriak egiten zituzten bitartean. Jaki dastatzearen ondoren, Zestoara joan ziren aro paleolitikoko bizitzaren sekretuen berri izatera Ekainberri haitzuloetan. Han ikusi ahal izan zuten nola bizi ziren gure arbasoak garai hartan, egin zuten bisitari esker. Amaitzeko, bi harrirekin sua egiteko gaitasuna, dohain artistikoak eta ehizarako trebetasuna erakusteko parada izan zuten, betiere garai hartako baliabideak erabiliz.

Profesional horiek hainbat herrialdetatik etorriak ziren: Mexikotik, AEBtik, Indiatik edo Venezuelatik. Orobat bildu ziren kataluniarrak eta Euskal Herrira itzuli diren euskaldunak. Egun, Ikor-en, BCBLen, Tecnalian eta DIPCen lan egiten dute.