Atzealdea

Gabonetako ospakizun ekitaldia

Gabonetako ospakizun ekitaldia

Gipuzkoa Talent-ek antolatuta, pasa den abenduaren 13an gabonetako ospakizuna egin zen kualifikazio altuko nazioarteko hogei-bat profesional bildu zituena.

-ren irudia Gabonetako ospakizun ekitaldia

Topaketa honen helburua, gabon giroan, enpresa eta erakunde ezberdinetan lanean diharduten profesionalak beraien artean ezagutzea da.

Topaketan zehar, parte-hartzaileek euskal Eguberrietako ohiturak ezagutu ahal izan zituzten bingo baten bidez. Dinamika burutu ondoren, parte-hartzaileek beste herrialde batzuetako esperientziez hitz egin dute. Parte-hartzaileak herrialde ezberdinetatik etorriak dira: AEB, Erresuma Batua, India, Mexiko, Ukraina, Albacete eta Erresuma Batukoak, eta BCBL, CAF, NemSolutions, Polymat, Ikor, AVS, GKN eta Vicomtech bezalako erakundeetan lan egiten dute.