Atzealdea

Bisita gidatua eta pintxoak Donostian

Bisita gidatua eta pintxoak Donostian

Joan den irailaren 22an, kualifikazio handiko nazioarteko hogei profesionalek Gipuzkoa Talent ekimenaren barruan antolatutako ekitaldi soziokulturalean parte hartu zuten.

-ren irudia Bisita gidatua eta pintxoak Donostian

Topaketa honen helburua zen hainbat enpresetan lan egiten duten profesionalek elkarren berri izatea.

Historialari bat izan zuten lagun Donostiako kaleetan zehar egindako bisitan. Parte hartzaileek hiriaren sekretuak ezagutzeko aukera izan zuten, alde zaharretik hasi eta barruti berrienetara. Merkatua, San Telmo museoa, Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Maria Cristina hotela... izan zituzten, besteak beste, geldialdi ibilaldian zehar. Bisita Donostiako ohiturak ezagutzeko aukera paregabea izan zen, esate baterako, «poteoan ibili eta pintxoak jateko».

Izan ere, amaieran pintxoak jan zituzten alde zaharrean. Dastaketan profesionalek aukera izan zuten beste herrialde batzuetan izan dituzten esperientziez hitz egiteko, Gipuzkoara nola iritsi ziren azaltzeko eta abar. Parte hartu zuten profesionalak BCBL, CAF, NemSolutions, Polymat eta Pernod-Ricardt zentroetan ari dira lanean, eta jatorriz, Brasil, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Mexiko, Holanda, Errusia, eta Albacetekoak dira.

Eranskinak