Atzealdea

Talentua «txotx»aren inguruan

Talentua «txotx»aren inguruan

Otsailaren 24an, «Txotx» denboraldiaren hasieran, nazioarteko hamabost bat profesional oso kalifikatuk Gipuzkoa Talent-ek antolatutako ekitaldi sozio-kultural batean parte hartu zuten.

-ren irudia Talentua «txotx»aren inguruan

Otsailaren 24an, «Txotx» denboraldiaren hasieran, nazioarteko hamabost bat profesional oso kalifikatuk Gipuzkoa Talent-ek antolatutako ekitaldi sozio-kultural batean parte hartu zuten. Topaketaren xedea zen hainbat antolakuntzetan beren jarduera profesionala garatzen duten pertsonek elkar ezagutzea giro lasai batean.

Jardunaldian, partaideek Astarbe ezagutu zuten, lurraldeko sagardotegi zaharrenetako bat, eta bertan sagardoaren sekretuak eta produktuaren inguruan garatzen ari diren kontzeptu berriak ezagutu zituzten. Bisitaren ondoren, partaideek jasotako ezagutzak praktikan jarri zituzten, sagardotegiko menu tradizional batekin gozatuz.  Guztiek Ikor, Pernod-Ricard, Vicomtech eta antzeko organismoetan lan egiten dute, eta Frantziatik, Mexikotik, Brasildik eta Espainiatik (Albacetetik eta Avilatik) datoz.