Atzealdea

Oñati eta Arantzazuko santutegia ezagutzeko bisita

Oñati eta Arantzazuko santutegia ezagutzeko bisita

Joan den azaroaren 10ean, kualifikazio handiko nazioarteko hamar profesionalek Gipuzkoa Talent ekimenaren barruan antolatutako bigarren ekitaldi soziokulturalean parte hartu zuten.

-ren irudia Oñati eta Arantzazuko santutegia ezagutzeko bisita

Topaketa horren helburua zen hainbat enpresetan lan egiten duten profesionalek elkarren berri izatea.

Hasteko, Edurnek, Oñatiko turismo bulegoko gure gidak, Spiritus Sancti eraikinaren ezaugarri fisikoak azaldu zituen. Gurekin zen Jose Antonio Azpiazu aditua ere, eta hark Oñatiko unibertsitatearen sorreraren nondik norakoak eta garai hartako bizimodua azaldu zizkigun. Hori gutxi balitz, Jose Luis Madinagoitia Ulma enpresako zuzendaritzako kide izandakoak, kooperatibari buruzko xehetasunen berri eman zigun eta enpresa eredu horren ezaugarriak jakinarazi zizkigun.

Aurkezpenak bukatu ondoren, Arantzazuko santutegira joan ginen, eta han profesionalek aukera izan zuten beste herrialde batzuetan izan dituzten esperientziez hitz egiteko, Gipuzkoara nola iritsi ziren azaltzeko eta abar. Bukatzeko, santutegia eta inguru zoragarriak ikusi genituen. Parte hartu zuten profesionalak BCBL, CAF, Ikor eta Polymat zentroetan ari dira lanean, eta jatorriz, Dominikar Errepublika, Txile, Mexiko, Errusia, eta Albacetekoak dira.

Eranskinak