Bitartekaritza profesionaleko zerbitzua

Enpresek eta beste erakunde batzuek gaur egun behar duten dibertsifikazio eta espezializazio mailak oso prestakuntza-maila handiko pertsonala erakartzea eskatzen du, bai produkzio-jarduera bera garatzeko bai negozio-ildo berriak sustatzeko izan.

Zientziak, teknologiak eta berrikuntzak lehiakortasunaren eta hazkuntza ekonomikoaren eragile gisa duten potentzialaren jakitun, euskal erakunde publikoek apustu sendoa egin dute enpresetan berrikuntza sustatzearen alde. Ahalegin hori are sendoagotzearren, Gipuzkoa Talent-ek laneko doako bitartekaritza-zerbitzua du, eta horren bitartez Gipuzkoako Lurralde Historikoko enpresa eta entitateek prestakuntza-maila handiko pertsonala aurkitzeko duten beharra estaltzen saiatzen gara, curriculumak lagaz eta orientazioa eta/edo aholkularitza eskainiz.

Gipuzkoa Talent-en bitartekaritza-zerbitzuak prestakuntza-maila handiko pertsonala eta ikertzaileak aurkitzeko dugun gaitasuna hobetzen duten ezaugarriak dauzka.

Bereizten gaituzten ekintzak honakoak dira:

  • Prestakuntza-maila handiko pertsonak aurkitzen espezializatuta gaude.
  • Lan merkatuko prospekzioak egiten ditugu, ikerkuntza-azterketen bitartez.
  • Tokiko ferietan parte hartzen dugu, eta baita nazio eta nazioarte mailakoetan ere.
  • Bertako, nazio-mailako eta nazioarteko azoketan parte hartzen dugu:
    • Bartzelona: Biozientzietako sektoreak.
    • Munich, Stuttgart, Hannover: Automozio, telekomunikazio, energia eta aeronautika sektoreak.
    • Toulouse: Aeronautika eta espazioaren sektorea.
    • Ámsterdam: Biozientziak, IKTak eta energiak.
  • Sare sozialetan eta profesionaletan gaude.
  • Herrialde ikuspegiz egiten dugu lan.
  • Europako Batzordearekin egiten dugu lan.

Hori guztia dela eta, Gipuzkoa Talent-ek prestakuntza-maila handiko pertsonen datu-base propioa dauka, eta hori eskura jartzen diegu, bai Gipuzkoako enpresa eta erakunde guztiei, bai egoitza gure lurralde historikoan dutenei, bai lana gure lurralde historikoan egiten dutenei ere.