Gipuzkoa Talent

Relocation and Be Basque Dual Career Centre

Profesionala

Lan munduak, kasu askotan, mugikortasun geografikoa eta sektoriala eskatzen du. Zure nazioarteko ibilbide profesionala Gipuzkoan garatzera etortzea pentsatzen ari baldin bazara, prozesuan laguntzeko gauzkazu.

Zertan lagunduko dizugu?

  • Ikertzaileak
  • Teknologoak
  • Prestakuntza-maila handiko pertsonala
  • Ekintzailea
  • Profesionalaren bikotekidea

Aholkularitza eta informazioa ematen dugu, arlo hauetan:

Orientazio eta Aholkularitza pertsonalizatua
  • Gai administratiboak (zergak, legedia (bisak/baimenak), lege prozedurak, autoen matrikulazioa eta gidabaimenak, NIE, errolda, Erregistro Zibila, eta.).
  • Bizilekua: informazio orokorra, higiezinen agentziekiko kontaktuak, apartamentuak eta egoitzak ikertzaileentzat.
  • Prestakuntza-maila handiko pertsonalari eta familiari laguntza, esaterako: osasun arloan, eskolaratze, aisia, hizkuntza eta abarretan.
  • Familiarentzako laguntza eta orientazioa.
Integrazio soziokulturala

Aldizkako topaketa soziokulturalak giro lasaian, pertsonen arteko harremanak eta harreman profesionalak bultzatzeko eta, horrela, harremanak sorrarazteko dagoeneko denbora bat daramaten pertsonen eta iritsi berrien artean.

Be Basque Dual Career Centre

Analizatu eta orientatu egiten dugu nazioarteko profesionalaren bikotekidea, era pertsonalizatuan, garapen profesionalean laguntzeko networking, kontratazio, prestakuntza, ekintzailetza eta boluntariotza terminoetan.

Gure zerbitzuak jasotzeko, datu-basean erregistratu behar da.

Erakundeak

Jakin badakigu lehiakorrak izateko talentua eskuratzeko gerra dagoela, eta ez bakarrik lurralde mailan. Gero eta gehiago eskatzen dira mundu osoan zehar dauden profilak. Profesionala identifikatuta baldin badaukazu, lagundu diezazukegu erronka horri aurre egiten.

  • I+G+B enpresak
  • Unibertsitateak
  • BERCak
  • IKZk
  • TZk

Erregistra zaitez

Aholkularitza eskaintzen dizugu:

Gai administratiboetan

Legedi (bisa/baimenak) eta lege prozeduretan.

Negoziazioa

Negoziazio prozesuan parte har dezakegu, kontratatua izan daitekeen pertsona erakartzen laguntzeko, eskaintzen ditugun zerbitzuak azalduz horretarako.

Be Basque Dual Career Centre-ri atxikitako erakundeak

aldalan beaz bilbao-ekintza bolunta caminos campo-ochandiano cecobi colegio economista coqiq deusto emakumeekin icaza ieteam met orkestra parke pwn sweet