Gipuzkoa Talent

Aisia

Kultura

Euskadik goi mailako kultur giroa dauka. Horretan, artea eta historia bikain uztartzen dira, harmonia akasgabez, kultur eskaintza zabalarekin, horren barnean baititugu bai nazioartean ospe handia duten musikaldiak bai proposamen sustraituagoak, hala nola Getxo, Donostia eta Gasteizko jazzaldiak.

Ezin ahantzi Donostiak zinemarekin duen harremana. Horren erakusgarri ditugu Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, eta urriaren amaieran Gipuzkoako hiriburuan egiten den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Aste ospe handikoa.

Euskadi, gainera, arte-aberastasun handiko lurraldea da, eta labar-pinturekin batera garai historiko desberdinetako monumentu megalitiko eta aztarnategi katalogo sorta zabala dugu. Erromanikoak, gotikoak eta errenazimenduak ere badute beren ordezkaritza hiru lurraldeetako monumentu enblematikoetan; eta ez dugu ahantziko egungo Euskadin izaera modernista nabarmeneko apustu arkitektoniko berriek duten garrantzia.

Kultur ibilbide honetan, aipamen berezia egin behar dugu Euskadiko museo eskaintza interesgarri eta kalitatezkoari buruz, tartean ditugu eta honakoak: Guggenheim Bilbao Museoa -nazioarte mailako erreferentzia da arte garaikideari dagokionez-, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa (Gasteiz) edo Bilboko Arte Ederren Museoa. Gainera, museo etnografikoak, zenbait interpretazio zentro edo/eta Euskadik gorde dituen sekretuak deskubritzeko aukera.

Leku interesgarriak

Antzoki sarea

Gastronomia

Euskadin gastronomia gure kulturaren parte bat da. Lehengaien kalitate apartari eta sasoian sasoiko produktu naturalen eskaintza zabalari esker, Euskadi ongi jatearen sinonimoa da mundu mailan.

 

Kirola

Azpiegitura sorta zabala eta askotarikoa dago, kirol jarduera ugaritan aritu ahal izateko. Hiru lurraldeetan golf zelaiak daude, dozenaka futbol zelai, tenis eta saskibaloi kantxak, hipika zentroak, pilotalekuak eta igerileku ugari, geografia osoan zehar banatuta.

Kirol zentroak

Kirol zentroak

Surf

Itsasoko kiroletan (zehazki surfean) aritzea gustuko dutenek jakin behar dute Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan aurkituko dituztela surfa egiteko olaturik onenak.

Mendi-ibiliak

Mendi-ibiliak –130 kilometro bide berde ditugula egokituta–, eskalada eta espeleologia bezalako jarduerak, edota mountain-bikea bera ditugu Euskadiko kirol eskaintza zabalaren barnean.

Olgeta

Euskadik aisialdirako eskaintza zabala du (http://turismo.euskadi.eus/eu/agenda/) gure denbora libreaz ahalik eta gehien disfrutatzeko.

Olgeta eremuak

Olgeta eremuak

Olgeta eremuak aire libreko espazioak dira, landako egun batez disfrutatzeko behar den ekipamenduaz hornituak.

Akuarioak

Taberna inguruak

Herri guztietan badira taberna, pub eta diskoteka inguruak, batez ere asteburuetan eta uda partean gazte eta helduz betetzen direnak. Taberna gehienetan pintxoz betetako barrak aurkituko ditugu, horiexek dira-eta euskal gastronomiaren erakarle nagusietako bat.

Ordutegiak

Kafetegiak, eta baita taberna batzuk ere, 08:00 - 08:30 inguruan zabaltzen dituzte, eta gutxi gorabehera 10:00 – 10:30 ingurura arte ematen dituzte gosariak.

Alde batetik, bazkariak 13:00etatik aurrera izaten dira, baina jatetxe eta tabernak 14:00etatik aurrera betetzen dira. Bestetik, afariak 21:00 eta 22:00ak bitartean hasten dira, asteburuetan bereziki. Jatetxeetako sukaldeak 23:00ak arte egoten dira zabalik normalean.

Tabakoa

2011ko urtarrilaren 2tik aurrera, tabakoaren kontrako legeak galarazita dauka Espainiako espazio publiko itxietan erretzea; horien artean daude ostalaritzako establezimenduak, hala nola taberna eta jatetxeak.

Alkohola

Adin nagusikoek (18 urtetik gora) edari alkoholdunak erosi edo/eta kontsumitu ditzakete.

Kasinoak

Gure erkidegoak bisitariari eskaintzen dizkion bi kasino nagusiak Casino Kursaal eta Gran Casino Bilbao dira, Donostiako eta Bilboko erdigunean bertan kokatuak hurrenez hurren.

 

Turismoa

Euskal Herria zuzenean ezagutzeko informazio osoena ematen duten web orriak.

Aktiba, Euskadiko Turismo Aktiboko Enpresen Elkartea