Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Euskal Herrian zenbait aukera daude etxebizitza bat eskuratzeko (alokairua edo erosketa) edo beste bizileku-modalitate batzuetara jotzeko (hotelak, ikastetxe nagusiak, etab.).
Normalean, kasuan kasuko lekuan urtebete baino gutxiago egon behar badugu, etxebizitza bat alokatzea da aukera onena. Horretarako, alokairu- edo errentamendu-kontratu bat egin beharko da, idatziz, jabearekin, eta ongi ezagutu beharko dira norberaren eskubideak eta obligazioak.
Visesa Eusko Jaurlaritzaren sustapen sozietate publikoa da, eta babes ofizialeko etxebizitza berriak, alokairukoak edo tasatuak, sustatzen ditu. Alokabide Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, eta alokairu babestua kudeatzeaz arduratzen da. Era berean, babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-eskaintzak izapidetzen ditu.
Tokiko prentsak badu etxebizitza-eskaintza jasotzen duen atal bat. Higiezinen agentzia ugari ere badira, eskaintza sorta zabala ikusi ahal izateko.
Zure asmoa bada Euskadin epe zehaztugabe baterako finkatzea, interesgarria izan daiteke etxebizitza erostea. Salgai dauden etxebizitzak alokairuko etxeak iragartzen diren leku berberetan iragartzen dira (aurreko atala ikusi).
Hotel eta ostatu eskaintza askotarikoa da, kalitatez eta prezioz. Turismoaren orrialde ofizialean lagunduko dizute 3 lurraldeetako edozeinetan ostatua aurkitzen.
Ostatu modalitate honek aukera ematen digu egonaldi lasaia izateko, aglomeraziorik gabea, tratu familiarrekoa eta landa munduarekiko eta naturarekiko harreman zuzenean gozatzekoa.
Beste esteka interesgarri batzuk
Sektoreko enpresa nagusiak honakoak dira:
Seguruenik zure eraikinak dagoeneko kontratatuta izango ditu zerbitzuak konpainiaren batekin. Horregatik, alta emateko unean etxebizitzaren jabea edo bizilagunak berak dira ondoen aholkatuko zaituztenak.
Normalean ur konpainiak tokikoak izaten dira. Ura dagozkion daten barnean ez ordaintzeak hornidura etetea eragin dezake.
Etxean ez baduzu telefonorik ez ADSLrik instalatuta, edo telefono mugikor bat erostea pentsatzen ari bazara, ondoren emango dizugu Euskadin lan egiten duten eta zerbitzu horietako bat edo guztiak eskaintzen dituzten telefono-konpainia nagusien zerrenda. Europar Batasuneko herrialde gehienetan bezala, telefono mugikorra erosteko oinarrizko bi mota daude: hileko kontratua edo aurreordainketako txartelak. Kasu bietan kontratua sinatu behar da zerbitzua emango duen telefono-konpainiarekin.
Horrelako lanak orduka ordaindu ohi dira. Maiztasuna eta soldata aurrez negoziatzen dira. Pertsona horietako batzuek, etxeko lanez gain, haurrak edo adinekoak zaintzeko lanak ere egiten dituzte.
EBko herrialdeetatik datozen altzariak eta norberaren gauzak muga-zergak ordaintzetik libre daude. Norberaren ondasunak Espainiara inportatzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, zure herrialdeko espainiar kontsulatuarekin jarri harremanetan.