Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Euskal Autonomia Erkidegoan eskolaratzea doakoa da 3 eta 16 urte bitartean, eta derrigorrezkoa 6 urtetik gora. Honakoak hartzen ditu:
Eskola publikoak daude, hitzartuak (irakaskuntza pribatua, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundua) eta nazioartekoak.
Euskadiko nazioarteko eskolak alde batera utzirik, irakaskuntzan bi hizkuntza erabiltzen dira: euskara eta gaztelania. Biak dira ofizialak erkidego honetan.
Unibertsitatekoez aparteko irakaskuntza-zentroen zerrenda (Euskadiko eskola eta institutuak)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzen duen ikasleak “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu” titulua eskuratzen du; horrek aukera ematen dio batxilergoa edo erdi mailako zikloak egiteko.
Euskal unibertsitate sistema Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren (GHEE), hots, Bolonia izenaz ere ezagutzen den horren barnean dago.
Bolonia Planak titulazio sistema malgu bat du oinarrian, sistema ulergarri eta alderagarria alegia, ikaslearen lan aukerak areagotzeko eta haren mugikortasuna bultzatzeko, zein goi mailako hezkuntza-sistema europarraren nazioarteko lehiakortasuna sendotzeko. Lor daitezkeen titulazioak honakoak dira:
Gradua eta graduondokoa ditu oinarrian, eta oro har hiru ziklotan egituratzen da:
Euskadiko unibertsitate sistema publikoa hiru lurralde historikoetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan) dauden unibertsitate zentro ofizialek osatzen dute, eta, horiekin batera, zentro atxiki gisa eratutako unibertsitate eskola multzo garrantzitsu bat ere bada.
Gaur egun Deustuko Unibertsitateak bi campus dauzka, Euskal Herriko kostaldeko bi hiriburuetan, Bilbon eta Donostian, kokatuta.
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate gaztea da, enpresa munduari zeharo lotua; ikasle guztiek lotura horren onura jasotzen dute. Gaur egun bi fakultate dauzka, eta unibertsitate eskola bat:
Universidad Nacional de Educacion a Distancia –UNED- delakoak lanaldia eta unibertsitate mailako prestakuntza uztartzeko aukera ematen du.
Nafarroako Unibertsitatearen zentro honen xedea etorkizuneko ingeniarien prestakuntza profesional eta zientifikoan laguntzea da.