Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoa Talent

Garraioak

Euskadik konexio bikainak dauzka hegazkin, errepide eta trenbidez, Espainia eta Europako hiri nagusiekin.

Hegazkina

Euskadik hiru aireportu dauzka bidaiari eta salgaien garraiorako azpiegitura bikainez hornituta; horiek hiri nagusietatik hurbil kokatuta daude.

Ferrya

Ferry zerbitzua Bilboko portutik Portsmouth-era (Erresuma Batua), Brittany Ferries-en bitartez.

Autobusa

Egunero-egunero, autobus ugarik zeharkatzen dituzte EAEko hiriak, hiri eta hiriarteko zerbitzu erregularrak emanez.

Gure erkidegoko hiriburuetara iristen dira, halaber, estatuko, are Europako beste herrialde batzuetako autobusak.

Hiri autobusa eta hiriarteko autobusa

Bilbo

Donostia

Gasteiz

Trena

Trena da Euskal Autonomia Erkidegoko komunikabide nagusietako bat. Hiru lurraldeetako hiriburuek zein beste euskal herri batzuek tren-geltokiak dauzkate, gure erkidegoa Espainiarekin eta Europako zenbait herrialderekin konektatzeko. Bide estuko FEVE trenek Kantauri aldeko kostalde osoarekin lotzen dute Bizkaia, eta EuskoTren-ek Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeak komunikatzen ditu. Azkenik, Renferen bitartez estatuko hiriburu nagusietatik etor daiteke hona.

Gaur egun euskal Y eraikitzen ari dira, Euskadiko trenbide sare berria; horrek aukera emango du garraiobide bizkor, moderno eta jasangarri baten bitartez euskal hiri nagusiak elkarrekin lotzeko. Sare mistoa izango da, eta horrenbestez pertsonak eta salgaiak garraiatuko ditu. Gainera, azpiegitura horren bitartez Euskadi sartu egingo da abiadura handiko europar sarean.

Bilbo

  • Abandoko Indalecio Prieto geltokia: RENFE
  • Atxuriko geltokia: EuskoTren
  • Bilbo Concordia geltokia: FEVE

Donostia

Gasteiz

  • RENFE Vitoria-Gasteiz geltokia

Tranbia

Auto partikularra

Gidabaimena

Zuk Espainiatik kanpoko gidabaimena baldin badaukazu:

Espainiatik kanpo lortutako gidabaimenen truke eta baliokidetasunak

Aparkalekuak

Euskal hiriek aparkaleku publiko ugari eta handiak dauzkate, autoa aparkatzea ahalik eta errazena izan dadin. Gainera, azpimarratzekoa da horietako gehienek eguneko 24 orduetan zehar funtzionatzen dutela.

Parkingak

TAO

Aparkatze sistema errotaziozkoa da, parkimetroan egiten den ordainketaren bidezkoa eta aparkatze denbora mugatukoa.

Errepide sarea

Euskadik autobide, autobia eta errepide sare moderno eta zabala dauka, Europako hiri nagusiekin zein estatuko bertako zenbait tokirekin lotzeko.