Gipuzkoa Talent

Hizkuntzak

Hizkuntza aniztasuna Euskadin

Euskadik 2 hizkuntza ofizial dauzka: euskara eta gaztelania.

Hizkuntza eskola ofizialek, Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak, UNEDek eta akademia pribatu ugarik eskaintzen dute gaztelania, euskara eta beste hizkuntza batzuk ikasteko, ebaluatzeko eta horietako mailak ziurtatzeko aukera.

Gaztelania ikastea

Ondoren, gaztelaniaz edo/eta euskaraz zein beste hizkuntza batzuez egiten ikas daitekeen erakunde garrantzitsuenen aipamena egingo dugu.

Cervantes Institutua

Cervantes Institutua gaztelania sustatzeko eta gaztelaniaren irakaskuntza sustatzeko, eta espainiar eta hispanoamerikar kulturaren zabalkunderako erakunde publikoa da. Institutuak internet bidezko gaztelania ikastaroak ere eskaintzen ditu.

Gaztelania atzerriko hizkuntzatzat harturik diplomak ematen dituzten azterketa zentro ofizialak:

Gipuzkoan bi zentro onetsi daude:

Lacunza Escuela Internacional

Mundaitz kalea, 8, solairuartea, D

20012 Donostia

Tel. 943 32 66 80

www.lacunza.com

Tadom San Sebastián

Pasaia kalea, 4

20013 Donostia-San Sebastián

Tel. 943 32 67 05

www.tandemsansebastian.com

Euskaraz ikastea

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea – HABE

HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) oinarrizko helburua helduen euskalduntze eta alfabetatzea sustatzea da.

Euskaltegi

Euskaltegia helduei euskaraz irakasteko zentroa da. Izaera juridikoari dagokionez, EAEko euskaltegiak publikoak edo pribatuak dira. Euskaltegi publikoak (udal euskaltegiak) udal titulartasunekoak dira. Euskaltegi pribatuetako asko federaziotan biltzen dira (AEK, Elkarlan, Batuz, IKA), baina badira federatu gabeko beste batzuk ere, Bai&by edo Mondragon Lingua esate baterako. Horiei guztiei gehitu behar autoikaskuntzako zentro homologatu guztiak (ALTZA, DEUSTUko Unibertsitatea, GOTZON GARITAONAINDIA, HEGOALDE, JOSE ANTONIO AGIRRE, LABAYRU IKASTEGIA LEIZAUR, MAIZPIDE, MATIKO-TROKA, URUMEA, ZORNOTZAko Barnetegia).

Euskaraz ikastea

Euskaltegiez gain badira euskaraz ikasteko beste zentro batzuk:

Beste bitarteko batzuk

Euskara-ikasleentzako Ikasbil atarian zure ikasketa-prozesuan lagunduko dizuten bideoak, audioak eta testuak dauzkazu eskura.

Diru laguntzak

HABEn, euskaraz ikasteko laguntzak eskura ditzakezu. Zure udalean ere kontsulta dezakezu ikastaroak egiteko laguntzarik eskaintzen duten.

Beste hizkuntza eta zentro batzuk