Atzealdea Garapen pertsonala sustatzeko laneratzea

Garapen pertsonala sustatzeko laneratzea

Pauso berriak

Adimen-desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatuan sartzeak haien garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzen du, agerikoak, positiboak eta sozialki eraldatzaileak diren ereduak sortuz.

Laneratzearen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonek erantzukizunak hartzen dituzte, autoestimua irabazten dute eta pertsona gisa garatzen dira. Ikasteaz gain, esperientzi ezberdinek erakusten dute irakatsi ere egiten dutela. Taldea osatzen dute eta dagokien proiektuaren kide bilakatzen dira. Horri guztiari esker, "Pauso berriak" programan parte hartzen duten pertsonek gizartearen parte sentitzen dira.

Informazio gehiago

Inklusioa