2025·10·24


Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak jakinarazten du, Villabona eta Irura lotuko dituen oinezkoen eta txirrindularien pasabidea hormigoiztatzeko lanak direla eta, beharrezkoa izango dela N-1 errepidea erabat moztea urriaren 24tik (ostirala) 25era (larunbata) gauean, bi noranzkoetan, 440,5 kilometro-puntuaren parean (34 poligonoa).

Itxiera 22:00etatik 06:00etara egingo da, egitura hormigoitzeko lanetan segurtasuna bermatzeko. Gainera, mozketa aprobetxatuko da segurtasun-hesiak ainguratzeko Donostiarako noranzkoan, eta, beraz, Gasteizko noranzkoa berriro irekiko da hormigoiztatzea amaitu ondoren; Donostiako noranzkoa, berriz, itxita egongo da ainguraketa lanak amaitu arte.

Lanek irauten duten bitartean, zirkulazioa industrialde paraleloetako bideetatik bideratuko da, eta bide horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

                                                                                                                  Donostia, 2025eko urriaren 24.