2026·09·11


Ebazpenak arrazoia ematen die GHKri eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari, kasazio-errekurtsoa izapidetzeko onartu gabe utzi du, Gurasosi kostuak ezarri dizkio eta baimenaren ibilbide judizialari amaiera eman dio.

Era berean, Auzitegi Gorenak berariaz adierazi du “behar besteko oinarritzerik eza” dagoela, errekurtsoak “behar bezalako justifikaziorik ez duela” eta “ez dela nahikoa epaiaren irizpideak interes orokorrak urratzen dituela besterik gabe baieztatzea”.

José Ignacio Asensio: “Auzitegi Gorenaren epai irmo baten aurrean gaude; epaiak arrazoia ematen die GHKri eta Kontsortzioari eta ingurumen-baimenaren ibilbide judizialari amaiera ematen dio”.

Auzitegi Gorenak irmo deklaratu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (EAJNA) epaia. Epai horrek Gipuzkoako Ingurumen Gunearen Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) legezkotasuna berretsi zuen, eta Auzitegi Gorenak ez du izapidetzeko onartu Gurasosek aurkeztutako kasazio-errekurtsoa.

Ebazpenak beste behin ere GHKren eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren aldeko berme judiziala ematen du, eta ingurumen-baimenaren ibilbide judizialari amaiera ematen dio, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Gurasosek aurkeztutako errekurtsoa osorik ezetsi eta baimenaren legezkotasuna berretsi ondoren.

Horrela, IBBaren ibilbide judizial guztia amaitu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Gurasosen errekurtsoa osorik ezetsi eta ingurumen-baimenaren legezkotasuna berretsi ondoren.

Auzitegi Gorenaren ebazpena bereziki irmoa da elkarteak aurkeztutako errekurtsoaren oinarritzeari dagokionez. Goi-auzitegiak “falta de fundamentación suficiente” dagoela eta errekurtsoak “carece de su adecuada justificación” adierazi du.

Era berean, Auzitegi Gorenak adierazi du “no basta la mera afirmación apodíctica de que el criterio de la sentencia lesiona los intereses generales”, eta kritikatu du ez direla zehaztu epaiak interes orokor horiei “gravemente dañosa” izan dakiekeela esateko arrazoiak.

Ebazpenak, gainera, ondorioztatzen du ez dagoela jurisprudentzia eratzeko interes kasazional objektiborik, eta berariaz adierazten du: “Esta resolución es firme”. Auzitegi Gorenak, halaber, Gurasosi prozesuko kostuak ezarri dizkio.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente José Ignacio Asensiok nabarmendu duenez: “Auzitegi Gorenaren epai irmo baten aurrean gaude; epaiak arrazoia ematen die GHKri eta Kontsortzioari eta ingurumen-baimenaren ibilbide judizialari amaiera ematen dio. Gorenak ez du Gurasosen errekurtsoa izapidetzeko onartu, berariaz zalantzan jarri du haren oinarritzea eta, gainera, elkarteari kostuak ezarri dizkio. Urteetako errekurtsoen ondoren, baimena irmo geratu da, eta orain Eusko Jaurlaritzari dagokio epaia betearaztea”.

Asensiok azpimarratu du: “Etengabeko judizializazioa atzean uzteko eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketan lanean jarraitzeko unea da, zorroztasun teknikoa, segurtasun juridikoa eta interes orokorra oinarri hartuta”.

Epaia irmo bihurtuta, Eusko Jaurlaritzari dagokio orain ebazpen judiziala betearaztea eta Gipuzkoako Ingurumen Gunearen Ingurumen Baimen Bateratua irmo deklaratzea.

Azkenik, GHK-k gogorarazi du 2016az geroztik Gipuzkoako Hondakinen Kontsoetzioaren Batzarrak demokratikoki hartutako erabaki guztiak judizializatu direla, 40 prozedura judizial baino gehiagoren bidez, Gipuzkoako Ingurumen Guneko instalazioei amaiera emateko eta, bide judizialaren bidez, Gipuzkoako hondakinen arazoari emandako irtenbidea moteltzeko helburuarekin. Irtenbide hori Gipuzkoako Batzar Nagusietan gehiengo politikoaren akordioz adostu zen. Hala ere, orain arte aurkeztutako prozedura judizial guztiak auzitegi guztiek ezetsi dituzte.

Zubieta, 2026ko irailaren 11