Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritza Nagusiak, 2024aren amaieratik, prozesu parte-hartzaile bat bultzatzen du Lurraldeko turismo sektore osoarekin, 2030erako lankidetza-ildo nagusiak ezarriko dituen bide-orri berri bat egiteko. 

Prozesu hau uste irmo batean oinarritzen da: turismo-eredu bat finkatu behar dugu garapen ekonomikoa sortzeaz gain —turismoak BPGaren %8 baino gehiago adierazten du—,gure gizarte-kohesioa indartu, gure ingurua babestu eta munduari gure balioak proiektatuko dizkiona. Horregatik, Plan honek balio partekatua sortzen duen, ongizate kolektiboari lagunduko dion eta bisitarien eta hemen bizi garenen arteko lotura indartuko duen turismoan jartzen du arreta. Aztarna positiboa utziko duen, komunitatea eraikiko duen eta orainerako eta etorkizunerako aukera jasangarrien motorra izango den eredu baten alde egiten dugu.

Turismo Plan Estrategiko berria funtsezko tresna da erakundeen arteko lankidetza indartzeko, bai Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruan, bai Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Turismo Jasangarriaren Euskal Estrategiarekin 2030 bat eginda. Sektorearekin eta sektorearentzat sortutako plana da, eta, datozen urteetarako turismo-politikaren ildo nagusiak definitzeaz gain, epe laburreko ekintza zehatzak eta horien ezarpen egokia ziurtatuko duten jarraipen-mekanismoak ere zehazten ditu.

Horrenbestez, turismoaren kudeaketa aktibo eta profesionalaren aldeko apustua da, orekatua eta lurraldearekiko, tokiko kulturarekiko eta bertako biztanleekiko errespetuzkoa; kalitatezko turismoa eta oparotasunaren sortzailea.  

Plana hiru bloketan dago banatuta: 

1.  Metodologia: Plana egiteko erabili den ikuspuntu parte-hartzailea eta teknikoa zehazten du.
2.  Diagnostikoa: egungo testuinguruaren, eskaintzaren eta eskariaren bilakaeraren, lehiakortasun mailaren eta Gipuzkoako turismo sektoreak jasangarritasunean egindako aurrerapenen azterketa zorrotza eskaintzen du.
3.  Estrategia: Planaren arkitektura bost ardatzen eta hamalau ildo estrategikoren inguruan hedatzen du, sektoreko eragileekin lortutako adostasunaren ondorioz.

Planaren ardatzak eta ildoak:

1.  Turismo-sektorea: lehiakortasuna, berrikuntza eta jasangarritasuna
    1.1. ildoa. Turismo-sektorearen lehiakortasunaren hobekuntza
    1.2. ildoa. Turismo Behatokia eta Turismo kudeaketarako Ezagutza

2.  Gizarte-harmonia – abegi ona
    2.1. ildoa. Turismo-sektoreak Gipuzkoako gizarteari egiten dion ekarpena posizionatu eta aintzat hartu
    2.2. ildoa. Gipuzkoa berezko balioekin eta enpatia turistikoarekin lotu

3.  Sustapena eta marketina: integratua eta selektiboa
    3.1. ildoa. Turismo-produktu bereziak sendotu, sortu eta merkaturatu
    3.2. ildoa. MKT estrategia integratua (on line eta off line) eta selektiboa
    3.3. ildoa. Sustapen selektiboa eta profesionala: B2B Sustapena

4.  Mugikortasuna, konektibitatea eta irisgarritasuna
    4.1. ildoa. Mugikortasun turistiko kolektiboa / publikoa sustatu
    4.2. ildoa. Irisgarritasun turistiko unibertsala sustatu
    4.3. ildoa. Aireko konektibitate zaintza aktiboa

5.  Lurralde koordinazioa eta kudeaketa
    5.1. ildoa. Erakundeen arteko turismo-koordinazioa
    5.2. lerroa. Lurralde-topagune turistikoak

Dokumentuak: