HUB GIPUZKOA TURISMOAn hainbat jarduera antolatzen ditugu, TOPAKETAK izenburupean. Egiaztatu dugu gogobetetze-iturri garrantzitsuak direla bertaratzen diren profesionalentzat, loturak sortzen laguntzen dutela, eta, askotan, lankidetza interesgarriak sortzen dituztela helmugentzat, baliabideentzat eta enpresa parte-hartzaileentzat. Jarduera-programaren barruan 2 formatu identifikatzen ditugu: Bisita teknikoak eta Topaketak.

Bisita teknikoak

Egun osoko bisitak Gipuzkoako lurraldeko baliabideak ezagutzeko. Normalean 30-40 pertsona inguru elkartzen dira bisita bakoitzean, eta sektoreko beste profesional batzuk ezagutzeko eta elkarlanerako loturak sortzeko aprobetxatzen da. Horiek guztiak preskriptoreak dira beren lanean, hala nola gidak, turismo aktiboko enpresaburuak, agentzia-hatzaileak, hoteletako harrerako edo atezaintzako langileak, beste ostatu-establezimendu batzuetako jabeak, turismo bulegoetako langileak, etab.

Topaketak

Topaketetan HUB komunitateari atxikitutako profesional batek turismoarekin lotutako produktu, proiektu...  bat aurkezten du turismoko gainontzeko kideek horren berri izan dezaten, produktu edo proiektua ezagutzera emateko helburuarekin.