Gipuzkoan trantsizio bat ari gara bultzatzen arretaren, zaintzen eta laguntzen ereduan. Nagusiki zerbitzuei begira dagoen eredu batetik pertsonak eta komunitatea gehiago begiratzen dituen beste baterantz egin nahi dugu aurrera.
Ikuspegi horren oinarria da, alde batetik, pertsonak eta beren bizitza-proiektuak erdigunean ipintzea, laguntza pertsonalizatuak eskainiz eta beren premiei eta lehentasunei egokitutako erantzun osoko eta koordinatuak bultzatuz. Beste alde batetik, ingurune komunitarioa indartzearen eta zaindu egiten duen komunitate baterantz jotzearen alde egiten du, non gizarte-kohesioa, gertutasuna eta komunitateko loturak sendotzea funtsezko elementuak baitira.
Hori egiteko Zaintzen eta Gizarte Politiken 20>30 Agenda dugu, ibilbide-orria informazio hau gidatuko duena.
Lurraldeko instituzio, erakunde eta agenteen arteko lankidetzarekin egiten dugu aurrera, erabiltzaileen, familien eta profesionalen parte-hartzea bultzatuz. Soilik horrela izango gara gai errealitate aldakor batera egokitzeko, eta gero eta anitzagoak eta heterogeneoagoak diren premia batzuk erantzuteko.
Berrikuntza-proiektuak
Erantzun berriak frogatzeko, praktikatik ikasteko eta ikaskuntza hori gizarte zerbitzuetara bideratzeko aukera ematen duten berrikuntza-proiektuak eta esperientziak bultzatzen ditugu. Helburua da egunerokotasuneko kudeaketan benetako inpaktua erakusten duten berrikuntzak txertatzea, egungo eta etorkizuneko premien araberako erantzun egokiagoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko.
Proiektu nabarmenak
Alzheimerra eta beste dementzia batzuk artatu eta prebenitzeko komunitate-unitatea
Alzheimerra eta beste dementzia batzuk garaiz prebenitu eta hautemateko eta akonpainamendua eskaintzeko erreferentziazko zentroa, kaltetutako pertsonak zein haien familiak eta ingurunea lagunduko dituen erantzun espezializatu, osoko eta jarraitua eskainiz, eta haiek etxean eta komunitatean mantentzea ahalbidetuz.
Denbora
Denborak mendeko pertsonen familia zaintzaileentzako aldizkako laguntzak koordinatzen dituen denbora-banku komunitarioa bultzatzen du, zaintza komunitarioa indartu eta boluntariotza-sareei jarraipena emateko.
Hariak
Hariak ekimenarekin Gipuzkoan bakardade ez desiratua prebenitzeko eta egoera horri aurre egiteko estrategia komunitario bat bultzatzen da, lankidetza-sareak, esku-hartzeko programak eta sentsibilizazioko, berrikuntzako eta ebaluazioko ekintzak aktibatuz udalekin eta lurraldeko beste eragile batzuekin batera.
Zaintza Herri Lab
Zaintza Herri Labek zaintzen tokiko ekosistemak indartzen ditu, gehiago pertsonalizatutako erantzunak, gehiago koordinatuak eta komunitarioagoak bultzatu asmoz. Udalerri bakoitzeko gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuak elkarlotzen ditu, pertsonen zaintza hobetzeko.
POBA
POBA zentroak osasuna, gizarte-zerbitzuak eta komunitateak konektatzen dituen zaintzen eredu bat entseatzen du Aretxabaletan, premiak lehenago hautemateko, eta adin nagusiko pertsonei erantzun osokoago, gertukoago eta koordinazio gehiagokoak emateko. Baterako baloraziotik eta pertsona bakoitzarekin adostutako plan indibidualizatu batetik abiatuz, proiektuaren xedea da pertsona horien autonomia, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.
Zainketak eta Gizarte Politikak Ebaluatzeko Agentzia
Ebaluazio Agentziak Gipuzkoako zerbitzuak, zentroak, erakundeak eta gizarte-politikak, lehen mailako arretakoak zein bigarren mailakoak, ebaluatzeko modu partekatua eta zorrotza bultzatuko du, horien kalitatea hobetu, duten inpaktua neurtu eta erdigunean erabiltzaileen eta beren senideen bizi-kalitatea ipintzeko.
Zaintza eskola
Proiektu honen helburua da Gipuzkoan zaintza-eskolak bultzatzea, norberaren zaintzara, familia-zaintzara eta zaintza komunitariora bideratutako tresnak eta trebetasunak eskainiz, gehiago pertsonalizatutako eta koordinatutako eredu gertukoago baten ildotik.
Zaintzen Kooperatibak
Emakume zaintzaileek osatutako kooperatibak bultzatu eta horiek sortzeko eta sendotzeko prozesuan laguntza eskaintzen duen zaintzen kooperatiba, etxeko zaintzen eta enpleguaren esparruko lan-baldintzak hobetu, emakume zaurgarrien laneratzea bultzatu eta zaintzen zereginari gizartean balio handiagoa emateko xedez.
Herritarren arreta
Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
943 11 21 11
Egoitza nagusia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia
Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea (943 11 21 11)