Gipuzkoako Zaintza eta Gizarte Politikak

Zer aurkitu nahi duzu?

Lagundu eta zaindu 

Gipuzkoako Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren zeregina pertsona guztien ongizatea eta babesa bermatzea da eta, bereziki, egoera zailetan daudenena. Departamentuaren lana funtsezkoa da gizartea inklusiboagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa izan dadin, adinekoak, desgaitasuna dutenak, mendekotasuna dutenak edo gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenak zaintzea ardatza izanik. Departamentuak garatu eta ezartzen dituen politika publikoak pertsonen autonomia eta ongizatea sustatuko duten funtsezko zerbitzu eta baliabideak eskaintzera bideratzen dira, betiere pertsona ardatz duen ikuspegi batetik abiatuta. 

Sarea ehundu

Gainera, familiei eta zaintzaileei laguntzeko programak eta neurriak bultzatzen ditu, gizarte-sarean betetzen duten zeregina funtsezkotzat jotzen duen aldetik. Hirugarren sektoreko hainbat entitaterekin eta tokiko elkarte nahiz erakundeekin elkarlanean jardunez. Hau da, gizarte-laguntzako sarea indartzen du, eta arreta integrala eta koordinatua bermatzen du. 

Komunitatean aurrera egin

Departamentua garrantzitsua da, etengabe aldatzen ari den askotariko lurralde baten erronka sozialei erantzuteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ahalmena den aldetik. Elkartasuna eta erantzukidetasun sustatutzeko lan egiten du, izan ere departamentua da Gipuzkoako zainketako eta ongizateko politiken ardatz, inor atzean gera ez dadin. 

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

Entitateak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea gauzatzen duen fundazioa, zahartze osasungarriaren zerbitzura berrikuntza-potentziala maximizatzeko.

Gipuzkoan adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea garatzen laguntzen duten zerbitzuak eta babesak emateko helburua duen erakunde publikoa.

Dagokion Administrazio Publikoaren telekomunikazio-sareak erabili ahal izango dituzu zure izapideak egiteko, haren titulartasun edo administraziopekoak badira.

Gipuzkoan gizarte eta egoitza azpiegitura berriak sustatzeko foru-sozietate publikoa, biztanleriaren zahartzearen aurrean zaintza-sistema indartzeko.

Azken Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak osasun mentala prebenitzeko eta lantzeko estrategia zabalduko du foru gizarte zerbitzu eta baliabide guztietan

Eider Mendoza diputatu nagusiak nabarmendu du kasuak gero eta konplexuagoak direla eta estrategia honek Foru Aldundiaren lana indartzen duela: “zaurgarritasun eta kalteberatasun egoeretan dauden pertsonak ondo zaintzea eta behar dituzten laguntzak ematea”. Gaur Gipuzkoako ekosistema sozial eta soziosanitarioaren aurrean aurkeztu da lau urterako estrategia, bost ardatz, 12 helburu estrategiko, 52 proiektu eta 10 milioi euroko aurrekontua duena.

Esteka interesgarriak

Behagi
Adinekoen zentroak
Gipuzkoako taupadak
Gizalde
Sexu indarkeriaren biktimentzako arreta - Servicio de atención integral a víctimas de violencia sexual
Zaintza herrilab
Egoitza elektronikoa
Gizarte zerbitzuen Foru erregistroa - Registro Foral de Servicios Sociales Logo
 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua