Zahartzeak mendekotasun-egoerak ekar ditzake, laguntza espezifikoak eskatzen dituztenak bizitza duina, aktiboa eta parte-hartzailea bermatzeko. Atal honetan laguntza-premiak dituzten adin nagusiko pertsonentzako, eta beren familien eta zaintzaileentzako, zerbitzuei, laguntzei eta baliabideei buruzko informazioa eskaintzen dizugu. Gure konpromisoa da adin nagusiko pertsonen eskubideak eta duintasuna errespetatzen dituzten osoko erantzunak eskaintzea. 



  • MBD mendekotasun-balorazioa

    Mendekotasun-egoeraren balorazioa zerbitzu bat da, eta horren bidez profesional-talde batek baloratzen du pertsonak zer laguntza-maila behar duen egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak egiteko bere ohiko ingurunean. 

    Mendekotasun-egoera ematen da, pertsonak, adinagatik, edo gaixotasuna edo desgaitasuna izateagatik, eta autonomia fisikoa, mentala, adimenekoa edo zentzumenekoa galdu duelako, egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak burutzeko beste pertsona baten laguntza behar duenean. 

    Balorazioa egiteko, pertsonaren autonomia-maila, egunerokotasuneko oinarrizko zereginak garatzeko duen gaitasuna eta dituen laguntza- edo gainbegiratze-premiak zehazteko irizpide objektiboak ezartzen dituen baremo bat aplikatzen da. 

    Balorazioa eskatzeko modua:

    1.

    Eskaera aurkeztea

    Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, mendekotasunaren balorazioaren eskaera izapidetzeko. 

    Balorazioak iraungitze-data badu, berrikuspena ofizioz egingo da. Horretarako, berrikuspen hori egiteko beharrezkoak diren medikuaren edota psikologoaren txosten eguneratuak eskatuko zaizkizu gutun bidez. 

    2.

    Hitzordua

    Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta helarazitako dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu zure etxean bertan. 

    3.

    Ebazpena jasotzea

    Behin elkarrizketa eginda, etxean jasoko duzu ebazpenaren jakinarazpena. 

    Izapidea egiteko eta informazio gehiagorako, sakatu hemen.

     



  • Gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzeko neurrien zerbitzua

    Beren bizitzako esparru batean edo gehiagotan erabakiak hartzeko laguntza behar duten pertsona helduei zuzendutako zerbitzua da, baldin eta laguntza hori eman ditzaketen senitartekorik edo gertuko pertsonarik ez dutelako, babesgabetasun-egoeran badaude. Zerbitzuaren helburua da bere gaitasun juridikoa egiaz gauzatzea, beren garapen osoa eta gizarteratzea ahalbidetzea eta beren bizi-kalitatea hobetzea. 

    Zerbitzu horren bidez, laguntzak emango dira Foru Aldundiarekin hitzarmena duten laguntza-erakundeen bidez gaitasun juridikoa gauzatzeko, dagokion prozedura eta ebazpen judiziala eman ondoren. 

    GERTUAN

    Kuradoretzak eta gainerako laguntza-neurriak gauzatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako kontratu-programarekin bat etorriz. 
      

    HURKOA: FAMILIEI LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA EMATEKO NEURRIAK

    Kuradoretzak eta gainerako laguntza-neurriak gauzatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako kontratu-programarekin bat etorriz. 

    Laguntza-neurri bat beregain hartuko duten familiei zuzendutako aholkularitza eta laguntza. 

    Zerbitzua eskatzeko modua:

    1.

    Nori dago zuzendua?

    Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua, erabakiak hartzeko laguntza behar dutelako eta laguntza hori emango dien senitarteko edo pertsonarik ez dutelako, babesgabetasun-egoeran dauden pertsona helduei dago zuzendua. 

    2.

    Nork eskatzen du?

    Normalean, udalerriko gizarte-zerbitzuek, osasun mentaleko zentroek edo egoitza-zentroek ematen diote Gipuzkoako Foru Aldundiari pertsonak bizi duen laguntza-premiaren edo babesgabetasun-egoeraren berri. Egoera horretan baldin bazaude, edo egon daitekeen inor ezagutzen baduzu, zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara joan zaitezke. 

    3.

    Laguntza-neurri motak

    Aldundiak lehendabiziko balorazioa egin ondoren, prozedura judiziala abiatzea eskatuko da. Horretarako, interesatuta dagoen pertsonari hitzordua emango zaio. Epaileak, auto batekin, pertsonak behar dituen laguntzak ezarriko ditu. Foru Aldundiak laguntza horiek gauzatuko ditu, Hurkoa Fundazioarekin edo Gertuan Fundazioarekin. 

  • Adin nagusikoen eguneko zentroetan aldi baterako iraupen laburreko egonaldiak egiteko programa

    Mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonentzako egonaldiak dira, eguneko zentroetan egitekoak, egunean zehar familiak egin beharreko arreta-lanek dakarten karga arintzeko helburuarekin, mendekotasun-egoeran dagoen adin nagusiko pertsonak egunean zehar dituen premietara egokitutako ingurunea bermatuz. 

    Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. 

    Zerbitzua eskatzeko modua

    1.

    Eskaera

    Zerbitzuan onartzea eskatuko da, eta onarpen horrek urte osorako balioko du. 

    Eskaera erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztuko da. 

    2.

    Ebazpena

    Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du. 

    3.

    Egonaldiak eskatu

    Egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz. 

  • Sendian programa: Zaintzaile informalei zuzendutako laguntza psikologiko indibidual eta taldekakoa jasotzeko prestakuntza

    HELBURUA

    Laguntza eskaintzea mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei. Haren helburu nagusia zaintzaileen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da, zaintza-lanen ondoriozko gainkarga fisiko eta emozionala arintzen lagunduz.

    LAGUNTZA PSIKOLOGIKO INDIBIDUALA

    Tratamendu psikologikoko bakarkako saioak dira, mendeko pertsonarekin bizi diren, edo zuzenean harekin arduratzen diren senitartekoei zuzendua, zailtasun psikologikoak eta gizarte-harremanak eta familiakoak eskasteko arriskua landu edota prebenitzeko. Tratamenduak 10 saioko iraupena du. Ezohiko modura, iraupena luzatu egin daiteke, gehienez, 10 saiotan, egoera bakoitza bakarka baloratu ondotik. 

    LAGUNTZA-TALDEAK

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzen dituzten senitartekoek osatutako taldeak dira, iraupen luzeko zaintzetan kualifikazioa eta esperientzia duten profesionalek gidatuta. Bertan zaintzari buruzko esperientziak partekatzen dira, eta elkarren laguntzaren eraginkortasunean oinarritzen dira. Era berean, garrantzitsua da pertsonek eurek beren baliabideak aurkitzea irtenbideak bilatzeko, gatazkak konpontzeko eta adierazpena, komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetzeko. 

    Zerbitzua eskatzeko modua

    1.

    Eskaera

    Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan aurkezten da. Erreferentziako zure gizarte-langileak zure egoera sozial eta familiakoari buruzko zenbait galdera egingo dizkizu, eta eskaera sinatzeko eskatuko dizu. 

    2.

    Izapidea

    Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako eskaera aztertuko du, eta ezarritako betekizunak betetzen badituzu, zerbitzuan onartua izango zara. 

    3.

    Lehendabiziko saioa

    Laguntza psikologikoarekin hasteko, bakarkakoa zein taldea, saioak hasteko esleitu zaizun erreferentziako psikologoak deituko zaitu. 

    Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa

  • Adin nagusiko pertsonentzako familia-harrera

    Programa honen helburua da mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonei familiaren antzekoa den alojamendu mota bat eskaintzea, ingurune normalizatu batean, behar dituzten zaintza pertsonalak jasoz. Familia-loturarik izan gabe, pertsona bat zaintzen duten familiei zuzendutako laguntza ekonomikoa da. 

    Zerbitzua eskatzeko modua:

    1.

    Eskaera

    Zerbitzua udalerriko gizarte-zerbitzuetan eskatu behar da. Horretarako, harrera jasotzen duen pertsonaren zein harrera egiten duen familiaren dokumentazioa helarazi beharko da. 

    2.

    Dokumentazioa

    Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera aztertuko du eta, beharrezkoa balitz, falta den dokumentazioa eskatuko dizu. 

    3.

    Ebazpena

    Ebazpena eskatzaileari jakinaraziko zaio. 

    Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa

  • Laguntzaile-txartela

    Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak, edozein adin duela ere, Zainketa eta Gizarte Politiken Departamentuaren aldetik mendekotasun-egoera aitortua baldin badu, eta MUGI txartela baldin badu, txartel bat eskatzeko aukera izango du MUGI sarean sartzen diren garraiobideetan egiten dituen joan-etorrietan laguntzen dion pertsonak bidaia doan egin dezan. 

    Halaber, txartel hori eskuratzeko eskubidea izango dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, pertsona itsuek edo ikusteko desgaitasun larria dutenek (Departamentuaren desgaitasun-espedientean hala jasotzen bada), mendekotasun-egoera aitortua izan ez arren. 

    Txartela eskatzeko modua:

    1.

    Eskaera aurkeztea

    2.

    Bete inprimakia

    Inprimakian eskatutako datuak idatzi. 

    3.

    Txartela jaso

    Txartela etxean jasotzeko itxaron (gutxi gorabehera, hilabeteko epea).  



  • Adin nagusiko pertsonen eguneko zentroak

    Eguneroko jarduerak egiteko muga fisiko edota psikiko garrantzitsuak izateagatik, beren ohiko ingurunean beren premiak behar bezala ase ezin dituzten adin nagusiko pertsonei, mendekotasun-egoeran egonik, zuzendutako eguneko arretako zentroak dira. Zentroko egonaldian arreta indibidualizatu eta integrala eskaintzen da, lanegunetan (astelehenetik ostiralera) edo modalitate jarraituan (astelehenetik igandera). Gainera, eguneko zentroan aldi baterako egonaldiak egiteko modalitatea dago. Hor eskatzailea asteburutan eta jaiegunetan soilik joan daiteke. 

    Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. Modalitate guztietan bermatzen da garraio-zerbitzua. 

    Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta. Etxean laguntzeko beste baliabide eta prestazio ekonomiko batzuekin bateragarria eta osagarria da zerbitzua, esate baterako, Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin, FIZPE zerbitzuarekin eta LPPE zerbitzuarekin. 

    HELBURUAK

    Helburu orokorra da mendekotasun egoeran dauden adin nagusiko pertsonei eta beren familiei arreta indibidualizatu eta osoko egokia ematea, beren autonomia ahalbidetuz, eta beren bizi-kalitatea hobetuz. 

    Honako hauek dira helburu espezifikoak: 

    • Pertsonen eta beren familien premiak artatzea, beren autonomia hobetzeko programa egokiekin. 
    • Mendekotasun egoeran dagoen adin nagusiko pertsona bere etxean eta bere ohiko ingurunean egon dadin ahalbidetzea. 
    • Erabiltzaileen familiei arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak zaizkien laguntza eta aholkularitza eskaintzea. 

    HARTZAILEAK

    Eguneko zentroa, 65 urtetik gorako pertsonei egongo da, nagusiki, zuzendua, baldin eta Zainketa eta Gizarte Politika Departamentuak mendekotasun-egoeran dagoen pertsona modura sailkatuta badu, indarreko balorazio-eskalaren arabera; edo 60 urtetik gorako pertsonei, % 33ko mendekotasuna edo handiagoa badute. 
      

    Zerbitzua eskatzeko modua

    1.

    Balorazio-eskaera

    Desgaitasuna duten adin nagusiko pertsonentzako eguneko zentroko plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena. 

    2.

    Plazak eskatzea

    Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (1, 2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) eguneko zentroan plaza eskatuko da. 

    3.

    Ebazpena

    Eguneko zentroan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta eguneko zentroko zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea. 

    Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. 

    Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, eguneko zentroko plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da. 

  • Adin nagusikoen egoitzak

    Egoitza horietan mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonei arreta ematen zaie, eta familiako etxearen alternatiba dira, pertsona horiei arreta osoko eta jarraitua eskainiz. 

    Zerbitzuaren helburu orokorra da erabiltzaileei osoko arreta ematea, beren premia pertsonalak asez. Arreta horren oinarri izango dira parte-hartzea, aukeratzeko gaitasuna eta ingurunea kontrolatzeko gaitasuna, eguneroko jardunak erabiliz beren gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta psikosozialak garatzeko ardatz-eragile modura. 

    Edozein kasutan, haietako zerbitzuen artean, honakoak eskaintzen dira: 

    • Alojamendua 
    • Arreta zaintza pertsonaletan 
    • Mediku- eta erizaintza-arreta 
    • Arreta psikosoziala 

    Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta. 

    HELBURUAK

    • Erabiltzaileei egunerokotasuneko jarduerak burutzeko beharrezkoak diren zaintzak eta laguntza pertsonala bermatzea, beren autonomia pertsonala mantentzeko ahalegina eginez eta, ahal den heinean, beren garapena sustatu eta eskastu daitezen ekidinez. 
    • Erabiltzaileek, beharrezkoa den laguntzarekin, ingurune komunitarioarekin harremanetan jarraitzeko eta bertan parte hartzeko jarduerak mantendu edo garatzea. 
    • Erabiltzaileek familiarekin eta beste egoiliar batzuekin edo bizitegi-bitartekoaz aparteko pertsonekin harremanak mantendu eta hedatu ditzatela eta, ahal den heinean, zentroko bizimoduan parte hartu dezatela. 
    • Haien segurtasun-sentimendua ahalbidetzea 

    HARTZAILEAK

    Mendekotasun handiko egoeran (MBD eskalaren arabera) dauden 65 urte edo gehiagoko pertsonentzat lehenetsitako zerbitzua da. Dena den, mendekotasun larria edo neurrizkoa duten pertsonak ere zerbitzuko erabiltzaile izan daitezke. Edozein kasutan, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio eta Orientazio Zerbitzu Teknikoek erabakiko dute pertsona horiek aipatu zentroetan sartu daitezkeen ala ez. 

    Ezohiko kasu modura, erabiltzaile izan ahalko dira, mendekotasun-egoeran dauden 65 urtetik beherako pertsonak, betiere, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio eta Orientazio Zerbitzu Teknikoek balorazio egokia egiten badute. 

    Zerbitzua eskatzeko modua

    1.

    Balorazioa eskatzea

    Mendekotasuna duten adin nagusiko pertsonentzako egoitzako plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena. 

    2.

    Plazak eskatzea

    Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) egoitzan plaza eskatuko da. 

    3.

    Ebazpena

    Egoitzan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta egoitzako zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea. Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, egoitzako plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da. 

    Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoan

  • Egoitza Unitate Soziosanitarioak (EUSS)

    Egoitza Unitate Soziosanitarioak (EUSS) aldi baterako bizitegi-gailuak dira, arreta osoko eta jarraitua eskaintzen dutenak, eta mendekotasun iraunkor edo iragankorreko egoeran dauden pertsonei edota gizarte- eta osasun-zaintzako premia biziak behar dituztenei, prestazioak emateko diseinatuta daude berariaz, osasun arloko ospitaleratzearen eta egoitza-zerbitzu sozialaren edo ohiko bizilekuaren arteko trantsizio-espazio batean. 

    HELBURUAK

    • Erabiltzaileei arreta pertsonalizatua ematea, beren laguntza-premiak asetzekoak, hala osasun arlokoak, nola esku-hartze psikosozialarekin eta zaintzarekin lotutakoak. 
    • Beren gaitasun kognitiboak, funtzionalak eta psikosozialak garatzea. 

    HARTZAILEAK

    • Egoitza Unitate Soziosanitarioak aldi berean gizarte- eta osasun-arretako premia biziak dituzten mendekotasun iraunkor edo iragankorreko egoeran dauden pertsonei daude zuzenduta. 

    Zerbitzua eskatzeko modua

    1.

    Eskaera

    Agindutako baliabideak dira, eta medikuaren eta gizarte-langilearen aldeko txostena behar dute, bai ospitale esparruan, bai komunitatean. 

    2.

    Balorazioa

    Eskaerak balorazio eta orientazio soziosanitarioko batzorde misto batek baloratuko ditu. Bertan erabakitzen da zerbitzurako eskaera eta esleitutako zentroa egokiak diren ala ez. 

    3.

    Ebazpena jasotzea

    Behin balorazioa eginda, bere etxean jasoko du ebazpenaren jakinarazpena. 

    Izapidea eta informazio gehiago hemen

     



  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE)

    Pribatuki kontratatutako plaza baten kostua ordaintzen laguntzeko hileko diru-laguntza

    Egoitzako edo Eguneko Zentroko plaza publiko bat eskatu baduzu, eta Foru Aldundiak eskaera onartzen badu, baina plaza hori ematen ez badizu, hileko laguntza ekonomiko bat eska dezakezu, modu pribatuan kontratatutako plaza baten kostuarekin laguntzeko. Laguntzaren zenbatekoa mendekotasun-graduaren araberakoa da. Gastua justifikatu egin behar da. 

  • Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE)

    Hileko diru-laguntza, bizikide duen senide baten laguntza jasotzen badu

    Bizikide duzun familiarteko baten laguntza jasotzen baduzu, hileko laguntza ekonomiko bat eska dezakezu. Laguntzaren zenbatekoa mendekotasun-graduaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin. 

  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)

    Hileko diru-laguntza, kontratatutako familiakoa ez den pertsona baten laguntza jasotzen baduzu

    Familiartekoa ez den pertsona bat kontratatuta badaukazu eguneroko bizitzan laguntza emateko, hileko laguntza ekonomiko bat eska dezakezu, kostu horiekin laguntzeko. Laguntzaren zenbatekoa mendekotasun-graduaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin. Gastua justifikatu egin behar da. 

  • Kotizazio gabeko pentsioak gutxieneko diru-sarrerarik ez duten pertsonentzat

    Gizarte Segurantzaren pentsioak dira, baina Euskadin foru-aldundiek kudeatzen dituzte. Bi modalitate daude (baliaezintasuna eta erretiroa) eta gutxieneko diru-sarrerarik ez duten pertsonentzat dira.

    Kotizazio gabeko pentsioaren urteko aitorpena

  • Kotizazio gabeko pentsioetarako etxebizitza-alokairuko osagarria

    Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonek laguntza osagarria jasotzeko eskubidea dute alokairu-gastuak badituzte. Osagarri hori urtean behin ordaintzen da.

  • Mugikortasun-sorospena eta garraio-gastuak

    Ezintasunagatik garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun larriak dituzten pertsonentzako hileko dirulaguntza da.

  • ETXETEK zerbitzua

    Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa autonomia mugatua duten pertsonei zuzenduta dago, eta honako helburu hauek ditu: irisgarritasuna hobetzea, autonomiaz moldatzeko aukerak ahalik eta gehien erraztea eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona batzuek ematen dieten laguntza erraztea.

    Laguntza-produktuak erosteko ere erabil daiteke.

Informazio gehiago aurkituko duzu ohiko galderen atalean.


Gizarte-berrikuntza arloko proiektu nabarmenak 

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk artatu eta prebenitzeko komunitate-unitatea 

Alzheimerra eta beste dementzia batzuk garaiz prebenitu eta hautemateko eta akonpainamendua eskaintzeko erreferentziazko zentroa, kaltetutako pertsonak zein haien familiak eta ingurunea lagunduko dituen erantzun espezializatu, osoko eta jarraitua eskainiz, eta haiek etxean eta komunitatean mantentzea ahalbidetuz.

Hariak

Hariak ekimenarekin Gipuzkoan bakardade ez desiratua prebenitzeko eta egoera horri aurre egiteko estrategia komunitario bat bultzatzen da, lankidetza-sareak, esku-hartzeko programak eta sentsibilizazioko, berrikuntzako eta ebaluazioko ekintzak aktibatuz udalekin eta lurraldeko beste eragile batzuekin batera.

Zaintza Herri Lab 

Zaintza Herri Labek zaintzen tokiko ekosistemak indartzen ditu, gehiago pertsonalizatutako erantzunak, gehiago koordinatuak eta komunitarioagoak bultzatu asmoz. Udalerri bakoitzeko gizarte-, osasun- eta komunitate-zerbitzuak elkarlotzen ditu, pertsonen zaintza hobetzeko. 

POBA

POBA zentroak osasuna, gizarte-zerbitzuak eta komunitateak konektatzen dituen zaintzen eredu bat entseatzen du Aretxabaletan, premiak lehenago hautemateko, eta adin nagusiko pertsonei erantzun osokoago, gertukoago eta koordinazio gehiagokoak emateko. Baterako baloraziotik eta pertsona bakoitzarekin adostutako plan indibidualizatu batetik abiatuz, proiektuaren xedea da pertsona horien autonomia, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia berritzailea gauzatzen duen fundazioa, zahartze osasungarriaren zerbitzura berrikuntza-potentziala maximizatzeko.

Organismo autonomo bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuari atxikitakoa.

Zerbitzu integrala eta pertsonalizatua eskaintzen duten adinekoentzako zentro eta egoitzen sare zabala du

Gipuzkoako zerbitzuen eta gizarte-premien errealitatea hedatzeko eta aztertzeko gunea.


 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua