Gipuzkoako Foru Aldundiak gizarte-politikak bultzatzen ditu, haur edo nerabe orok familia-giro beroa eta segurua izan dezan, hazten, bizitzen eta behar bezala hezten laguntzeko.

Batzuetan, gurasoek edo haiek zaintzeko ardura duten pertsonek ezin dute adingabea behar bezala artatu, eta, beraz, baliteke laguntza profesionala behar izatea. Egoera batzuetan, laguntza hori izanda ere, ezinezkoa da arreta egokia bermatzea.

Haurren babesgabetasun-egoerak askotarikoak dira, eta, oro har, adingabearen oinarrizko eskubideak urratzea edo haren ongizate fisiko eta emozionalerako eta garapen egokirako beharrezko baldintzarik ez izatea dakarte.

Haurren babesgabetasun-egoera posible batzuk: 

ZABARKERIA FISIKOA, emozionala edo abandonua 

Haurraren oinarrizko premiak ez artatzea (elikadura, higienea, heziketa, mediku-arreta).

TRATU TXAR FISIKO edo emozionala 

Haurraren aurka indarkeria fisikoa erabiltzea.

Sexu-abusua 

Haur batekin harreman edo interakzio sexuala izatea.

BESTE BATZUK

Haurra emozionalki kaltetzen duen beste edozein jokabide, esate baterako, umiliazioak, mehatxuak edo isolamendua. 


Arrisku- edo babesgabetasun-egoera balizko bat hautematen denean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jakinarazi behar da, lehendabiziko ikerketa bat ireki dadin. 

Kasu horietan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan irizten bada larritasun handiko haurraren babesgabetasun-egoera bat edo babesgabezia egon litekeela, urrats hauek jarraitzen dira: 

  • Familia-egoeraren balorazioa

    Gipuzkoako Foru Aldundiak familia-egoeraren balorazioa egiten du, familiak zer premia eta zer zailtasun dituen jakiteko, adin txikiko pertsona behar bezala zaintzeko zer baliabide dituen jakiteko, eta egoeraren larritasun-maila ezagutzeko. Behin informazioa jasota, haurra edo nerabea babesten dela ziurtatzeko familiari eskaini dakizkiokeen baliabideen planteamendua egiten da. 

    Egoeraren balorazioa eta diagnosia egin ondoren, hiru jarduketa mota abiatu daitezke. 

    Jarduketa-aukerak

    1.

    Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara orientatzea

    Egoera arrisku arin edo neurrizkokoa dela berresten bada, familia udaletxera bideratuko da, familia esku-hartze programa bat aktibatzeko, egokitzat jotzen diren udal mailako prestazio edota laguntzekin batera. 

    2.

    Foru mailako familia esku-hartze programa espezializatu bat aktibatzea

    Egoera arrisku larrikoa dela baloratzen bada, GFA-k berak hainbat laguntza, eta familia esku-hartze programa espezializatuak eskainiko dizkio familiari, bere seme-alaben zaintza behar bezala gauzatzeko tresnak izan ditzan.  

    Ikusi adopzio- eta harrera-familiak

    3.

    Babes-neurriak - Tutoretza

    Gipuzkoako Aldundiak izango du haurraren edo nerabearen tutoretza adin txikiko pertsonaren segurtasun fisiko edo emozionala arriskuan ipintzen duen haur-babesgabetasun egoera larria dagoela baloratzen badu. Foru erakundea izango da haurraren edo nerabearen zaintzari, arretari, heziketari eta osasunari buruzko erabakiak hartuko dituena, jatorrizko familiarekin izateko komunikazioei buruzkoekin batera. 

    Kasu horietan, GFA-k adin txikiko pertsonaren zaintza (eguneroko zaintza) delegatuko du, familia batera bideratzeko neurri batekin edo egoitza-harrera bidez. 

Esku hartzeko programa hauek daude abian:

  • Trebatu. Tratu txarren arazoak eta/edo haur eta nerabeen abandonu-arazoak dituzten familiekin gizarte-hezkuntzan esku hartzeko programa.
  • Bideratu. Tratu txarrak eta/edo sexu-abusua gertatzen diren egoeretan esku-hartze terapeutikoko programa.
  • Garatu. Laguntza psikologikoko programa.
  • Safecare. Gurasoen trebetasunak irakasteko programa, bereziki arduragabekeria saihesteko.
  • Incredible Years. Esku-hartze goiztiarreko programa, jokabide-arazoak saihesteko.

Familian esku hartzea era askotan burutu daiteke, beti ere familia bakoitzari dagokiona eta bere beharretara egokitutako tratamendurik hoberena jasotzen duela bermatuta. Esku hartze forma desberdin hauek esku hartzerako aukeratutako helburuaren arabera definitzen dira. Helburutzat hartzen dugu esku hartzearekin burutu nahi dena, hau da, lortu beharrekoa, aldez aurretik Kasu Planean definitu delarik. Horregatik, edozein famili esku hartzearen hasierarako eta jarraipenerako metodologia bat ezarrita badago ere, helburu desberdinek, jasotako tratu txarraren motarekin batera, kasuetako lan metodologian, helmugetan, eta abarretan diferentziak baldintzatzen dituzte.

  • TREBATU programa

    Gizarte eta hezkuntza arloko familia esku-hartze programa bat da, familia barneko haurraren aurkako tratu txarren edota abandonuen arazoak dituzten familiei, zein familietatik bananduak izan diren haurrei, (familia-harreran edo egoitza-harreran daudenak) zuzendua. Bere zereginen artean daude gurasoen trebetasunak ebaluatzea, berreskurapen-pronostiko bat ezartzea, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze bat burutzea, eta gurasoen eskumenak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak martxan jartzea, edo horiek osatzea, haurren premiak modu egokian estaltze aldera. 

    Agintzarik kudeatzen du, kontratu bidez. Aldi berean 300 familia hartu daitezke, guztira. 

  • BIDERATU programa

    Esku-hartze psikosozialeko programa. Funtzio hauek ditu: 

    • Esku-hartze terapeutikoa haurren aurkako sexu-abusuak dauden familiekin, eta familia horietako haur eta nerabeekin, esku-hartzeak hala eskatzen duenean. Tipologia honen barruan sartzen da haurren eta nerabeen aurkako sexu-abusuaren berri eman duten egoeren aldez aurreko ikerketa eta ebaluazioa. Halaber, barne hartzen du adin nagusiko pertsonen artean jokabide sexual desegokiak hauteman direnean ebaluazioa egin eta arreta eskaintzea. 
    • Esku-hartze terapeutikoa familia horiekin eta nerabezaroan edo nerabezaroaurrean sortutako bizikidetza-arazo larriak, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria-kasuak barne, dituzten familia horietako haurrekin eta nerabeekin. 
    • Esku hartze terapeutikoa familiekin eta, itxura batean, guraso eta seme-alaben arteko lotura-prozesuan izandako nahasmenduekin eta gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrekintza-eredu desegokiak aplikatzearekin zerikusia duten tratu txar fisiko edo emozionala aktiboa duten familia horietako haurrekin eta nerabeekin. 

    Guztira, aldi bereko 75 plaza ditugu erabilgarri. Zerbitzua 'Izan, Intervención Familiar y Comunitaria, S.L' sozietateak ematen du. 

  • GARATU programa

    Zerbitzua gizarte eta familia arloan babesgabetasun-egoera larria hauteman zaien eta harremanetarako eta pertsonalki zein gizartean egokitzeko arazoak dituzten adin txikiko pertsonei zuzendutako diagnosi eta tratamendu psikoterapeutikoko baliabidea da. Halaber, haietako familietako kideak artatu ditzakete, hala behar badute, babes-ekintzan planteatutako helburuak betetze aldera. Asmoa da haurrari eta bere familiari egokitzapen pertsonal eta gizarteratze positiboa lortzen laguntzea, haien historia eta egungo egoera ulertuz, eta banakako edota familiako jarraibide disfuntzionalak aldatuz. 

    Zerbitzua familia esku-hartzeko beste programa batzuetan parte hartzen dute adin txikikoei zein bizitegi- edo familia-harreran daudenei eskaintzen zaie. Zerbitzu hau hainbat kabinete baliatuz eskaintzen da. Kabinete horiek lankidetza-akordioa sinatu zen Psikologoen Elkargo Ofizialak koordinatzen ditu. 

  • SAFECARE programa

    Safecare ebidentzian oinarritutako programa bat da, izaera hezitzailekoa, eta oinarria etxea duena. Hartzaileak familiak dira, horietan haurren babesgabetasun-egoera balizkoren bat edo gehiago hauteman denean. 

    Familia-hezitzaile batek familiaren etxean egindako ikaskuntza-modelatze saioen bidez garatzen da. Saio horietan gurasoekin eta seme-alabekin hazkuntzari buruzko zenbait trebetasun lantzen dira. Horretarako, familia-hezitzaileak hiru modulutan egituratutako eskuliburu bat baliatzen du, programak irauten duen bitartean ematen direnak osorik: osasuna zaintzeko modulua, etxeko segurtasuneko modulua eta guraso/haurren arteko elkarrekintzarako modulua. 

    Programaren hartzaile dira sarrera-irizpide hauek betetzen dituzten familiak: 

    • Haurraren adina: 0-5 urte bitartean 
    • Gaur egun, haurrarekiko zabarkeria fisiko edota emozionala egotea, edo egoteko arriskua. 
    • Haurra familiaren etxean bizi da, eta esku-hartzearen helburua familian mantentzea da. 
    • Familiak borondatez onartzen du esku-hartzea 

    Programa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan ari da txertatzen. 

  • INCREDIBLE YEARS programa

    Incredible Years ebidentzian oinarritutako esku-hartze goiztiarreko programa bat da, jokabide-arazoak prebenitzeko eta gaitasun soziala eta emozionala bultzatzeko. 

    Taldean egiteko esku-hartze programa bat da, portaera-arazoak dituzten haurren familiei eta arazo horiek kudeatzeko zailtasunak dituzten gurasoei zuzendua. 

    Ikaskuntza gurasoen trebetasunetara eta haurren taldekako arreta terapeutikora bideratzen da aldi berean. Hauek dira programaren helburu nagusiak: 

    • Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana indartzea 
    • Pertsonen arteko trebetasunak eta gurasoen laguntza-sarea indartzea. 
    • Errutinak, mugak eta arauak ezartzea, zigorretara jo gabe, eta arazoak ebazten ikastea. 

    Hainbat adinetarako moduluak ditu. Guk 3-8 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa jarri dugu martxan, prebentziozko jarduna lehenetsiz. Programak 22-24 saioko iraupena du. Saioak astean zeharrekoak dira. 

    Programa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan ari da txertatzen. 

Neurriak familia barruan

Gipuzkoako Foru Aldundiak neurri horiek aplikatzen ditu balioesten duenean adin txikikoak ezin duela jatorrizko bere familiarekin bizi, eta epe labur, ertain eta luzera begira familia alternatibo bat behar duela. 

Familiak izan daitezke kanpokoak (adin txikikoarekin ahaidetasun motaren bat dutenak), gertukoak (adin txikikoaren ezagunak direnak) edo ezezagunak izan daitezke (aurretik harremanik izan gabe). 

Egonaldiak: 

  • Premiazko familia-harrera (gehienez, 6 hilabeteko aurreikuspena): Berehalako arreta behar duten haurrei zuzendutako neurria da, jatorrizko familiarekin itzultzeko aukera aztertzen, bere premietara ondoen egokitzen den babes-neurria erabakitzen edo erabaki hori hartu ondotik familia alternatibo baten esleipena izapidetzen den bitartean aplikatzen dena. 

  • Aldi baterako familia-harrera (gehienez, 2 urteko iraupena): Egoera hobetzeari dagokionez pronostiko aldekoa edo ziurtasunik gabea duten (baina laguntza profesionalarekin hobetzeko aurreikuspena ageri duena ), eta ezarritako epean beren seme-alaben tutoretza berreskuratzea espero den, familietako haur eta nerabeei dago zuzendua. 

  • Familia-harrera iraunkorra (iraupen luzekoa): Bi urte baino gutxiagoko epean familia biologikora itzultzeko aurreikuspenik ez dagoenean bakarrik. 

Bizitegi-neurriak

Egoitza-harrera babes-neurri bat da, administratiboa edo judiziala, eta bere helburua da egoitza-ingurune batean arreta integrala eskaintzea adingabeei, baldin eta haien behar materialak, afektiboak eta hezkuntzakoak ezin badira bete, aldi baterako behintzat, beren familian bertan.

Egoitza-harrera hainbat programatan egiten da:

  • Larrialdiko harrera-programa
  • Oinarrizko programa
  • Emantzipaziorako prestatzeko programa
  • Emantzipazio-programa
  • Jokabide-nahasmenduak dituzten adingabeentzako programa
  • Jokabide-arazoak dituzten adingabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua

Programa horiek bizikidetza-guneetan jartzen dira martxan, eta nukleo horiek, tamainaren, kokapenaren eta garatzen duten programa motaren arabera, honako hauek izan daitezke:

  • Egoitza-zentroak
  • Harrera-etxeak
  • Emantzipaziorako prestatzeko zentroak
  • Emantzipazio-pisuak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta egoitza-baliabideak kudeatzen dituzten lanbide-taldeek arreta ematen dieten adingabeen beharrak estaltzen direla ziurtatuko dute, eta haien eskubideak bermatuko dituzte. Halaber, gizarte-hezkuntzako banakako proiektu bat garatuko du, ongizatea eta garapena lortzeko.

Programa osagarri batzuk ere garatzen dira:

  • Eskutik programa. Jardueran laguntzeko eta eskola-errefortzua eskaintzeko programa, boluntarioen eskutik garatua. Gipuzkoako Gurutze Gorriak kudeatutako programa da. 

  • Izeba programa. Akonpainamendua eta laguntza zereginak betetzen dituzten familien sare bat da. Familia horiek osaba eta izeba harreragile modura jarduten dute, eta adin txikikoentzako erreferente egonkor bilakatzen dira. Programa Baketik Fundazioak bultzatzen du. 

  • Cronos programa: Alfabetizazio-eskolak, gaztelania-errefortzua eta eskola-laguntza eskaintzen dituen programa. Horrez gain, tailerrak, kirol jarduera eta aisialdi hezitzaileko proposamenak ere eskaintzen ditu ingurunean, eta 12 urtetik beherako haurrek eta nerabeek komunitateko baliabideak erabiltzea ere bultzatzen du. Programa Gurutze Gorriak kudeatzen du. 

Haurtxoak hezteari uko egitea

Inguruabar jakin batzuetan, haurtxoa familiak hezteak dakarren erantzukizuna hartzeko baldintza pertsonal, sozial edo ekonomiko egokiak ez dituenean jaio daiteke. 

Kasu horietan, eta ongi hausnartutako gogoeta-prozesu baten ondoren, amatasunerako edo aitatasunerako une egokia ez dela irizten bada, seme-alaba adopzioan emateko aukera formalizatu daiteke. Gipuzkoako Foru Aldundiak, haurrak eta nerabeak babesteko bere eskumenen barruan, egoera aztertuko du eta haurtxoaren zaintza, ongizatea eta erabateko garapena bermatzeko familia egoki bat esleitzea bultzatuko du. 

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak informazioko, orientazioko eta akonpainamenduko zerbitzu espezializatua du erabilgarri gurasoentzat, adopzioaren inguruko gogoeta eta erabakia hartzeko prozesuan laguntza profesionala eskaintzeko. 

Norentzat: jaio ostean haurtxoa entregatu nahi duten amak. 

Zertan datza: "Haurtxoei uko egitea" gertatzen denean, guraso biologikoek, hainbat arrazoi direla medio, beren haurtxoa agintaritzei edo gizarte zerbitzuei entregatzea erabakitzen dute, guraso modura dituzten erantzukizunei eta eskubideei uko eginez. Uko egite horrek ahalbidetzen du haurtxoa beste familia batek hartu eta adoptatzea. 

Izapidetzeko modua: Eskaera modu telematikoan edo dagozkion Gizarte Zerbitzuen bidez formalizatu beharko da. Ama adin txikikoa bada, edo ezkonduta badago, ezinbestekoa izango bere legezko ordezkariek edo, hala badagokio, bi gurasoek, beren borondatea berariaz adieraztea. Erabakia jaio eta sei astera berretsi beharko da. Une horretan baieztatu edo ezeztatu egin daiteke, eta behin betiko izaera hartuko du erabakiak indarreko araudiarekin bat etorriz. Aldi horretan zehar, adin txikikoa aldi baterako babes-programa baten esparruan artatuko da, prozedura formalizatzen den arte. Izapidean orientazioa eta laguntza jasotzeko, dagokion Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen da. 

Egitatezko zaintzak

Norentzat: Garai jakin batean, osasun edo gizarte arazoen ondorioz, edo arrisku-egoerak direla medio, beren seme-alaba edo nerabeekin arduratu ezin diren gurasoak. 

Zertan datza: Gurasoek eskaera bat entregatu dezakete Gipuzkoako Foru Aldundian, administrazioa aldi baterako beren seme-alaba edo nerabeaz, gehienez ere, bi urtez, arduratuko dela adieraztekoa. 

Izapidetzeko modua: Udalarekin harremanetan jarri beharko da, izapidea egin dadin. 

Jatorrien bilaketa

Adoptatutako pertsonen filiazio biologikoari buruzko datuak eta espedientea eskuratzea indarreko araudiak aitortutako eskubidea da. Haatik, gaia sentsibilitate berezikoa denez, eta horrek guztiak inplikazio pertsonal eta emozional handiak ekar ditzakeela aintzatetsita, eta espediente horietan jasotzen den informazio mota kontuan izanik, prozesua profesional espezializatuek lagunduta egitea gomendatzen da, orientazio eta laguntza egokia eskain baitezakete. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak aholkularitza-zerbitzu espezializatua du erabilgarri, beren jatorri biologikoak bilatzeko prozesua abiarazi nahi duten pertsonentzat. Zerbitzu horrek prozedurari eta lotutako inplikazioei buruzko xehetasunezko informazioa eskaintzen du, garrantzia pertsonala eta honek guztiak ekar ditzakeen ondorioak kontuan izanik. Halaber, besteak beste, eragindunak izan daitezkeen hirugarren pertsonen eskubide legitimoak errespetatu beharrari buruzko informazioa ematen du, motibazioak aztertzen eta iguripenak argitzen laguntzen du, eta prozesuan zehar akonpainamendua eta laguntza psikologikoa eskaintzen ditu. 

Norentzat: Edozein adineko pertsona adoptatuak; GFA-k bere jatorri biologikoari buruzko informazioa emango du, prozesu horretan zehar aholkularitza eta akonpainamendua eskaintzeaz gain. 

Zertan datza: “Jatorrien bilaketa” adoptatutako pertsonek, beren sustraiak, familia-historia edo identitate genetikoa zein den jakiteko xedez, bere familia biologikoari buruzko informazioa bilatzeko prozesua da. Prozesu hori esanguratsua izan daiteke emozionalki, eta adopzioa eta datu pertsonalen babesa kudeatzen duten erakundeek bideratzen dute. 

Izapidetzeko modua: Udalarekin harremanetan jarri beharko da, izapidea egin dadin. 

Aldi baterako egonaldiak

Badira izaera humanitarioa duten programak, zeintzuen bidez atzerriko haur eta nerabeak gure lurraldera etor baitaitezke, denboraldi jakin batez harrera-familiekin bizitzeko. Programa horiek hainbat helburu izan ditzakete, esate baterako, oporraldiekin gozatzea, eskolan sartzea edo mediku-tratamenduak egitea, eta adin txikikoei ongizatea eta laguntza eskaintzen zaie familia-ingurune batean. 

Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen da eskaerak jasotzeaz, horiek aztertzeaz eta desplazamenduak ahalbidetzeko aldeko txostenak emateaz. Era berean, programa honen barruan bertaratzen diren adin txikikoen egoeraren jarraipena eta balorazioa egiteaz arduratzen da.

Informazio gehiago aurkituko duzu ohiko galderen atalean.


Haurren babesgabetasun-egoera posible batzuk jakinaraztea 

Zure inguruko haur edo neraberen bat haurren babesgabetasun-egoeraren bat pairatzen ari dela susmatzen baduzu, zure Udaleko Gizarte Zerbitzuekin jar zaitezke harremanetan, eta egoeraren berri eman dezakezu, haiek balorazioa egin dezaten. 


 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua