Emakumeen aurkako indarkeria matxista gizonek emakumeei (neskatoak eta nerabeak barne), emakume izateagatik, eragindako indarkeria da, eta askotariko kalteak eragiten ditu. 

Halaber, biktima dira haien seme-alabak, indarkeriazko ingurune batean eraginpean egoteagatik. 

Halaber, indarkeria da beren inguru gertuko eta afektiboaren aurka eragindakoa, bereziki seme-alaben eta beste senitarteko batzuen aurkakoa, emakumeari kaltea eragiteko borondateaz (indarkeria bikarioa). 

Indar fisikoa erabiliz min egiteko asmoa duten ekintzak, eta kaltea eragiteko asmoz, ezer ez egitea edo zaintzak ez ematea. 

Egonkortasun emozionala kaltetu eta autoestimua jaistea xedetzat dituzten ekintzak. 

Gaitasun ekonomikoan eragitea edo independentzia mugatzea xedetzat dituzten ekintzak. 

Gorputza edo sexualitatea kaltetzea edo beheratzea, eta osotasuna, askatasuna eta duintasuna urratzea xedetzat dituzten ekintzak. 

Sozialki isolatzea, are, baita harremanen esparruan ere, xedetzat duten ekintzak, edo eskubideak urratzeko asmoz eginak. 



Indarkeria matxista pairatzen duzula uste duzu, edo pairatzen duen inor ezagutzen duzu? 


Indarkeria matxista pairatzen ari bazara, edo pairatzen ari den inor ezagutzen baduzu, eskatu laguntza. Hainbat laguntza-baliabide daude: 

Honako hauek ditugu mintzagai: bikoteak edo bikote-ohiak eragindako indarkeria, familia barneko indarkeria, indarkeria bikarioa, sexu-indarkeria, feminizidioa, emakumeen eta neskatoen salerosketa, sexu-jazarpena, emakumeen mutilazio genitala, behartutako matrimonioak, jardun tradizional kaltegarriak, askatasuna bortxatzea edo modu arbitrarioan mugatzea, tortura, indarkeria instituzionala, jazarpena, genero-indarkeria politikoa, indarkeria digitala eta gizarte-sareetan eragindakoa, indarkeria obstetrikoa, sexu- eta ugalketa-eskubideak urratzea, etab. 

Emakumeen aurkako indarkeria eragiten da, emakume izateagatik, ekinez edo ekintza ez eginez, eta bitarteko fisikoak, psikologikoak, ekonomikoak edo teknologikoak erabiliz (mehatxuak, larderiak edo hertsapenak barne) min, sufrimendu edo kalte fisiko, sexual, psikologiko, sozial, sozioekonomiko edo ondarezkoa eragiten zaionean. 

Larrialdiak

112

Zure udaletxeko zerbitzu sozialak

 

Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritza

016


  • Arreta psikosoziala eta psikologikoa

    Zerbitzu honen helburu nagusia da indarkeria matxistaren eta sexualaren biktima diren emakumeei, beren adin txikiko seme-alabei eta beren ardurapeko beste senitarteko batzuei arreta ematea, akonpainamendua eta esku-hartzea eskainiz, osoko ikuspegi batekin (esku-hartze psikosoziala, sozio-juridikoa eta gizarte eta hezkuntza arlokoa), eskualde mailakoa, bizitako egoera traumatikoak gainditzeko aukera emango diena, bizitza autonomoa egitea lortzeko, indarkeria matxistako eta sexualeko egoeretatik urrun. 

    Esku-hartzeak indarkeria matxistaren eta sexualaren biktima diren emakumeei zein beren seme-alabei daude bideratuta, eta indarkeria bikoteak edo bikote ohiak eragindakoa bada, erasoa pairatu duen emakumearen guraso-ahalaren edo zaintza eta jagoletzan dauden seme-alabak ere zuzeneko biktimak direla ulertzen da. 

  • Hariberria

    Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendutako arreta integraleko zerbitzua. Sexu-indarkeria jasan duten emakumeei informazioa eta orientazioa eskaintzen dizkie. Era berean, laguntza psikologikoa, soziala eta juridikoa ematen du, baita akonpainamendu espezializatua ere. Arreta hori jasotzeko, ez da beharrezkoa salaketa jarria izatea, eta sexu-indarkeria duela gutxi nahiz iraganean pairatu izan duten emakumeei zuzentzen zaie. Zerbitzuak senideei eta hurbileko pertsonei ere laguntza eskaintzen die. Arreta konfidentziala eta irisgarria da, eta urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan dago eskuragarri.

  • Nerabe

    Nerabe harreman afektiboetan indarkeria matxista jasaten duten nerabe eta gazteei zuzendutako arreta integraleko unitate espezializatua da. Bereziki, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik indarkeria pairatzen edo pairatu duten 13 eta 17 urte bitarteko neskei zuzenduta dago, baita lotura afektiboa eta/edo sexuala duten beste harreman batzuetan indarkeria jasaten dutenei ere. Halaber, 18 eta 21 urte bitarteko emakume gazteei ere arreta eman diezaieke, haien egoera edo ezaugarri indibidualak kontuan hartuta baliabiderik egokiena dela baloratzen denean. Arreta, laguntza eta akonpainamendu espezializatua eskaintzen ditu, babesa, ongizatea eta errekuperazio-prozesua sustatzeko.

  • Sexu-indarkeriaren egiaztapen administratiboa

    Sexu-indarkeriaren egiaztapen administratiboa pertsona batek sexu-indarkeria jasan duela aitortzen duen agiri ofiziala da. 

    Egiaztapen horri esker, biktimentzat aurreikusita dauden eskubideak, laguntzak, baliabideak eta arreta-zerbitzuak eskuratu ahal izango dira, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badira.

    Estatu osoan du balioa, eta Euskadin indarkeria matxistaren biktimentzat aitortutako baliabideak eskuratzeko ere balio du.

    Nola eskatu?

    1.

    Eskaera aurkeztu

    Interesdunak edo haren legezko ordezkariak eskaera aurkeztu behar du erregistroaren bidez, aurrez aurre edo bide elektronikoz, beharrezko dokumentazioarekin batera: 

    • Eskaera-inprimakia 
    • Nortasun-agiria
    • Datu pertsonalak tratatzeko baimena
    • Egoera baloratzen lagun dezaketen bestelako dokumentuak

    2.

    Eskaera baloratu

    Eskumena duen zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta egoeraren balorazioa egingo du. Beharrezkoa bada, informazio osagarria eskatu edo eskatzailearekin elkarrizketa bat egin ahal izango du. 

    3.

    Ebazpena eta jakinarazpena

    Balorazioa amaitutakoan, ebazpena emango da. Egiaztapena eskatzaileari edo haren legezko ordezkariari emango zaio, eta informazio hau jasoko du: 

    • Biktimaren eskubideak
    • Eskura dituen baliabideak
    • Salaketa jartzeko aukera
    • Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea


Egonaldi laburreko edo berehalako harrera-zentroa

Alojamendu segurua, berehala sartzekoa (24 ordu), premiazko eta egonaldi laburreko arretara bideratua. Indarkeria matxista bizi dutelako etxea utzi beharrean diren emakumeen dago zuzendua, ingurune babestu eta konfidentziala eskainiz. 

HELBURUAK

  • Integritate fisikoa eta emozionala babestea, eta hasierako egoera egonkortzea
  • Berehalako segurtasuna bermatzea
  • Berbiktimizazioa ekiditea
  • Premiazko oinarrizko beharrak asetzea
  • Egoerari buruzko balorazio profesional bat egitea
  • Egonkorragoak diren baliabideetarako deribazioa prestatzea. 

HARTZAILEAK

  • Indarkeriaren biktima diren adin nagusiko emakumeak, edo emantzipatuta dauden adin txikiko emakumeak. 
  • Adin txikiko seme-alabak, edo beren ardurapeko beste pertsona batzuk.
  • Aurretik salaketa ipini beharrik gabe, askotan. 
  • Beren egoera administratiboa edozein dela ere. 

TIPOLOGIA

  • Egonaldi laburreko berehalako arreta. 
  • Egonaldi ertaineko arreta. 

Egonaldi ertaineko harrera-zentroa

Egonaldi erdiko edo luzeko harrera-zentroak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta beren ardurapeko pertsonei aldi baterako babesa eta alojamendua emateko eskaerak artatzeko zentroak dira, betiere, pertsona horiek esku-hartze espezializatua eta integrala behar badute. 


Informazio gehiago aurkituko duzu ohiko galderen atalean.


Gizarte Larrialdietako Koordinazioko Foru Zerbitzua 

Gipuzkoan gertatzen diren gizarte larrialdiko edo premiako egoerak berehala artatzeko zerbitzua, udalerriko gizarte zerbitzuen arretarako ohiko ordutegitik kanpo gizarte-zerbitzuekin harremanetan jartzeko aukera ematen duena. 

Zer da gizarte larrialdi bat? 

Pertsona zaurgarritasun, segurtasunik eza, abandonu edo babesgabetasun handiko egoera batean ipin dezaketen egoera ustekabeko edo aurreikusi gabeak dira. Horrenbestez, pertsona horiek gizarte-zerbitzuen berehalako esku-hartzea eskatzen dute, egoera are gehiago larriagotu eta kaltea are handiagoa izatea ekiditeko. 

Gertatu daitezkeen egoerak 

  • Erasoak, tratu txarrak eta antzeko beste egoera batzuk (besteak beste, indarkeria matxista, genero-indarkeria edo familia barneko indarkeria). 

  • Norberaren burua zaintzeko gaitasunik ez duen eta laguntzarik ez duen adin txikikoaren edo adin nagusikoaren abandonua, zaintzaileak ustekabean ez bertaratzearen ondorioz. 

  • Bide publikoan galduta edo desorientatuta dauden adin nagusiko pertsonak 

  • Etxerik ez duten pertsonei eragiten dieten egoera premiazko edo ezohikoak 
  • Arreta psikosoziala edo premiaz gizarte-zerbitzuetara eratortzea eskatzen duten ezohiko egoerak, istripuen, suteen, uholdeen edo bestelako ezbeharren ondorioz. 

Nola eta nork aktibatzen du? 

Edozein pertsonak (Gizarte Zerbitzuetako, larrialdietako, osasun arloko edo segurtasun arloko profesionala, eta, oro har, edozein herritar), egoera pairatzen badu, edo adierazitako egoeraren bat pairatzen ari den pertsonaren bat topatzen badu. 

Deitu hona

943 224 411

Astelehenetik ostiralera 8:00-22:00

Idatzi hona:

sfus@gipuzkoa.eus

Deitu hona

112

Astelehenetik ostiralera 22:00-8:00


Erlazionatutako webguneak


Emakumearen Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzaren organismo autonomoa da, berdintasun-politikak diseinatu, bultzatu, aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, eta gizartea sentsibilizatzen duena, EAEn emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortze aldera. 

Emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko informazio-ataria 

Gipuzkoan gizarte arloko zerbitzuen eta premien inguruko errealitatea hedatu eta aztertzeko espazioa. 


 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua