Atal honetan profesionalak ez diren zaintzaileei zuzenean zuzendutako zerbitzuak jasotzen dira, eta baita, zeharka zaintza-lanetan atsedena hartzeko, arnasaldia izateko eta kontziliatzeko aukera ematen duten baliabideak ere.
-
Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak
Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona batek familiaren edota zaintzaileen atseden-premiak direla-eta, eta bere ingurunean zaintzek jarraitu ahal izatea arriskuan ipin dezakeen edo horiek berriro planteatzea eragin dezakeen, edozein gertakariren aurrean behar dituen zaintzak bermatzeko zerbitzua.
Aldi baterako egonaldien programak bi modalitate ditu:
Oro har, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako aldi baterako egonaldiak
Gipuzkoan, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan egiten diren aldi baterako egonaldiak dira. Egonaldiak izan daitezke laburrak (2-5 egun) edo luzeak (gutxienez, 15 egun, eta gehienez, hilabetez jarraian, familiak atseden hartzeko). Ustekabeko egoeren arreta egoera bakoitza modu indibidualean baloratuta egingo da. Oporraldietan aldez aurretik ezarritako epeak eskatu ahal izango dira soilik.
Zerbitzua eskaintzen duten zentroak:
- Villa Sacramento (Donostia)
- Iza (Donostia)
Aldi baterako egonaldiak ASPACE, GAUTENA eta ATZEGI zentroetan
Elkarteek eurek, beren zentroetan, kudeatzen dituzten egonaldiak dira:
- ASPACE: Goienetxe (Donostia), Ulia Etxea (Donostia), Udalaitz (Arrasate) eta Pagoeta (Urretxu)
- ATZEGI: Villa Mari (Donostia)
- GAUTENA: Santa Klara (Elgoibar)
Egonaldiaren eskaera elkartearen bidez eskatzen eta kudeatzen da zuzenean.
Oro har, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako aldi baterako egonaldien zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Eskaera
Lehendabizi, zerbitzuan onartzea eskatu beharko da, eta onarpen horrek urte osorako balioko du. Erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztuko da. Horretarako, erabiltzaileak mendekotasun bat aitortua izan behar du (gutxienez, I mailakoa), eta aldi baterako egonaldirako aldeko orientazioa.
2.
Ebazpena
Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du.
3.
Egonaldiak eskatzea
Behin zerbitzuan onartuta, egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz.
-
Adin nagusikoen eguneko zentroetan aldi baterako iraupen laburreko egonaldiak egiteko programa
Mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonentzako egonaldiak dira, eguneko zentroetan egitekoak, egunean zehar familiak egin beharreko arreta-lanek dakarten karga arintzeko helburuarekin, mendekotasun-egoeran dagoen adin nagusiko pertsonak egunean zehar dituen premietara egokitutako ingurunea bermatuz.
Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Eskaera
Zerbitzuan onartzea eskatuko da, eta onarpen horrek urte osorako balioko du.
Eskaera erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztuko da.
2.
Ebazpena
Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du.
3.
Egonaldiak eskatu
Egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz.
-
Sendian programa: Zaintzaile informalei zuzendutako laguntza psikologiko indibidual eta taldekakoa jasotzeko prestakuntza
HELBURUA
Laguntza eskaintzea mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei. Haren helburu nagusia zaintzaileen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da, zaintza-lanen ondoriozko gainkarga fisiko eta emozionala arintzen lagunduz.
LAGUNTZA PSIKOLOGIKO INDIBIDUALA
Tratamendu psikologikoko bakarkako saioak dira, mendeko pertsonarekin bizi diren, edo zuzenean harekin arduratzen diren senitartekoei zuzendua, zailtasun psikologikoak eta gizarte-harremanak eta familiakoak eskasteko arriskua landu edota prebenitzeko. Tratamenduak 10 saioko iraupena du. Ezohiko modura, iraupena luzatu egin daiteke, gehienez, 10 saiotan, egoera bakoitza bakarka baloratu ondotik.
LAGUNTZA-TALDEAK
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzen dituzten senitartekoek osatutako taldeak dira, iraupen luzeko zaintzetan kualifikazioa eta esperientzia duten profesionalek gidatuta. Bertan zaintzari buruzko esperientziak partekatzen dira, eta elkarren laguntzaren eraginkortasunean oinarritzen dira. Era berean, garrantzitsua da pertsonek eurek beren baliabideak aurkitzea irtenbideak bilatzeko, gatazkak konpontzeko eta adierazpena, komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetzeko.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Eskaera
Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan aurkezten da. Erreferentziako zure gizarte-langileak zure egoera sozial eta familiakoari buruzko zenbait galdera egingo dizkizu, eta eskaera sinatzeko eskatuko dizu.
2.
Izapidea
Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako eskaera aztertuko du, eta ezarritako betekizunak betetzen badituzu, zerbitzuan onartua izango zara.
3.
Lehendabiziko saioa
Laguntza psikologikoarekin hasteko, bakarkakoa zein taldea, saioak hasteko esleitu zaizun erreferentziako psikologoak deituko zaitu.
Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa
-
Laguntzaile-txartela
Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak, edozein adin duela ere, Zainketa eta Gizarte Politiken Departamentuaren aldetik mendekotasun-egoera aitortua baldin badu, eta MUGI txartela baldin badu, txartel bat eskatzeko aukera izango du MUGI sarean sartzen diren garraiobideetan egiten dituen joan-etorrietan laguntzen dion pertsonak bidaia doan egin dezan.
Halaber, txartel hori eskuratzeko eskubidea izango dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, pertsona itsuek edo ikusteko desgaitasun larria dutenek (Departamentuaren desgaitasun-espedientean hala jasotzen bada), mendekotasun-egoera aitortua izan ez arren.
Txartela eskatzeko modua:
1.
Eskaera aurkeztea
2.
Bete inprimakia
Inprimakian eskatutako datuak idatzi.
3.
Txartela jaso
Txartela etxean jasotzeko itxaron (gutxi gorabehera, hilabeteko epea).
-
ETXETEK zerbitzua: Irisgarritasunarekin lotutako laguntzen eta obren produktuak
Zerbitzuaren helburua da desgaitasuna duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak beren etxean mantendu ahal izatea, eta beren autonomia pertsonala bultzatzea, eguneroko jarduerak egiteari zein gizarteratzeari begira.
Zerbitzua laguntza-produktuen erabilera lagaz edota horiek lortzeko dirulaguntzen bidez emango da, eta baita ohiko etxebizitzan edota ibilgailuan irisgarritasun-obrak egiteko dirulaguntzak emanez ere.
Zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Eskaera aurkeztea
Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan egingo da. Bertatik igorriko da eskaera, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Etxetek foru zerbitzura.
2.
Orientazioa
Eskaeraren ondoren, orientazioa egiteko deia jasoko duzu.
Orientazioa telefono bidez, aurrez aurreko hitzordua hartuz edo Etxetekek Donostian duen egoitzan egin ahal izango da, produktuaren, hautatutako dirulaguntzaren edo beste faktore batzuen arabera.
3.
Ebazpena jasotzea
Behin orientazioa jasota, ebazpen bat jasoko duzu etxean. Eta produktuaren arabera:
Erabiltzen uzten diren produktuak: dei bat jasoko duzu produktua entregatzeko.
Laguntza-produktu ez-berreskuragarri bat erosteko dirulaguntza: produktua eros dezakezu eta faktura aurkeztu beharko duzu ordaintzeko.
Irisgarritasun-obren kasuan, beste eskaera bat aurkeztu beharko da udaletxean, egin beharreko obraren aurrekontuarekin batera
Aldeko ebazpena eman ondoren erositako edo egindako produktuak edo obrak bakarrik finantzatuko dira.
Izapidea eta informazio gehiago hemen: Hesiak kentzeko laguntza-produktuak edo laguntzak.
-
Adin nagusiko egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak
Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona batek familiaren edota zaintzaileen atseden-premiak direla-eta, eta bere ingurunean zaintzek jarraitu ahal izatea arriskuan ipin dezakeen edo horiek berriro planteatzea eragin dezakeen, edozein gertakariren aurrean behar dituen zaintzak bermatzeko zerbitzua.
Egonaldiak izan daitezke laburrak (2-5 egun) edo luzeak (gutxienez, 15 egun, eta gehienez, hilabetez jarraian, familiak atseden hartzeko). Ustekabeko egoeren arreta egoera bakoitza modu indibidualean baloratuta egingo da.
Pertsonak iraupen laburreko aldi baterako egonaldia (2-5 egun) eskatu ahal izango du hilean, eta 30 eguneko egonaldi bat edo 15 eguneko bi egonaldi urtean, beti oporraldietatik kanpo.
Oporraldietan epealdi tasatuak ezartzen dira. 15 eguneko egonaldiak eskatu ahal izango dira soilik.
Zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Eskaera
Onarpen-eskera erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan edo erreferentziazko OMZn aurkeztuko da Eskaera horrek indarreko urte osoan zehar izango du balioa.
2.
Orientazioa
Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du (egonaldi-eskaria).
3.
Egonaldiak eskatu
Egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan edo erreferentziazko OMZn egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz (egonaldi-eskaria).
Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa
-
Nahasmendu Mental Larria duten pertsonentzako laguntza psikosozial komunitarioko programa.
Gizarte eta hezkuntza zein alderdi psikosozialeko programa, nahasmendu mental larria (NML) duen pertsona bere ingurune komunitarioan, bizi-kalitate duin batekin, mantentzea duena xede, bere prozesuaren partaide izatera bultzatuz, ahalik eta bizimodu autonomoena izan dezan. Programan gizarte eta hezkuntza arloko bi esku-hartze burutzen dira astean, ordubetekoak, etxean edo ingurune komunitarioan. Era berean, psikologia-saio bat ematen da hilean.
Zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Eskaera
Erabiltzaileak, aldez aurretik beren erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroaren (OMZ) baliabiderako orientazioa eta egokitasun-balorazioa jaso ondoren, zentro horretatik eratorriko dira, eta zerbitzuaren eskaera ere bertatik aurkeztuko da.
2.
Kasuaren balorazioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun Mentaleko Sekzioko eta Atal Soziosanitarioko taldeak kasuaren balorazioa egingo du, eta programarako sarbidea izapidetuko du.
3.
Ebazpena jasotzea
Behin balorazioa eginda, eta programarako sarbidea izapidetuta, bere etxean jasoko du ebazpenaren jakinarazpena. Gainera, pertsonak informazio zehatzagoa jasoko du bere Osasun Mentaleko Zentroan.
-
Nahasmendu mental Larria duten pertsonentzako egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak
Mendekotasun-egoeran dagoen buru-nahaste larria duen pertsona batek behar dituen zainketak bermatzera bideratutako zerbitzua, bai familiaren eta/edo zaintzaileen atseden-premiengatik, bai inguruko zainketen jarraitutasuna arriskuan jar dezakeen edo zaintza horiek birplanteatzera behartzen duen beste edozein gertakizunengatik
Aldi baterako egonaldiak 15 egun jarraitukoak izango dira. Urtean gehienez egonaldi bat egin ahal izango da. Gerora sortutako egoerei arreta emateko, kasu bakoitzaren balorazio indibiduala egingo da.
Zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Eskaera
Onartzeko eskaera erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroan (OMZ) aurkeztuko da. Eskaera horrek indarrean dagoen urte osoan izango du balioa.
2.
Ebazpena jasotzea
Zerbitzuan onartzeko baldintzak betetzen badituzu, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezko informazioa jasoko duzu (egonaldi-eskaera).
3.
Egonaldiak eskatzea
Egonaldi bat egin nahi duzun bakoitzean, erreferentziako zure osasun mentaleko zentroan (OMZ) eskatu beharko duzu, nahi dituzun datak adierazita (egonaldi-eskaera).
-
Desgaitasunarekin lotutako programak, elkarteek eskainita
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du eragindako pertsonen hainbat kolektibori zuzendutako zerbitzuak eta programak eskaintzeko. Atal honetan nabarmentzen dira horietako zenbait.
ASPACE
Garuneko paralisia duten pertsonei, beren bizitzan zehar, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dizkieten pertsonen, familien, profesionalen eta erakundeen konfederazioa:
- Gizarteratzeko programa
- Familia-laguntza programa.
Informazio gehiago hemen:
ASPACEATZEGI
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzeko elkartea, haien gizarteratzea bultzatuz:
- Familiei harrera, aholkularitza eta laguntza eskaintzeko programak
- Aisia, kirola eta gizartean parte hartzea eskaintzeko programak
- Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
Informazio gehiago hemen:
ATZEGIGAUTENA
Autismoaren Gipuzkoako elkartea:
- Familiei harrera eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua
- Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programa
- Oporraldietarako eta udalekuetarako programa
- Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
- Gertu programa (portaerak modu positiboan kudeatzeko etxeko laguntza).
Informazio gehiago hemen:
GAUTENAARANSGI
Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea
- Laguntza-programak
- Aholkularitza eta esku-hartzea eskaintzeko programak
Informazio gehiago hemen:
ARANSGIATECE
Hartutako Kalte Zerebralen Gipuzkoako elkartea
- Arreta sozialeko programak
- Gizarteratzeko eta normalizazio sozialera begirako programak
Informazio gehiago hemen:
ATECEELKARTU
Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea
- Boluntariotzako eta ingurune komunitarioan modu autonomoan aritzeko programa
- Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programak
- Irisgarritasuna bultzatzeko zerbitzuak
- Bizitza Independenteko bulegoa
- Erabakiz proiektua (bizitza independenteko proiektuaren aurretiko aldi baterako egonaldia)
- Elkarbidean (lagundutako bidaiak talde txikitan)
Informazio gehiago hemen:
ELKARTUEUSKALGORRAK
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa
- Gipuzkoako zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzua
- ETXEGOR, pertsona gorrei laguntzeko bideo-zerbitzua
Informazio gehiago hemen:
EUSKALGORRAKZerbitzua eskatzeko modua:
1.
Eskaera
Dagokion elkartearen bidez.
-
Adin nagusikoentzako programak, elkarteek eskainita
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du adin nagusiko pertsonei zuzendutako zerbitzuak eta programak eskaintzeko. Horietako zenbait nabarmentzen dira:
ADINKIDE (LAGUN HANDIAK)
Adin nagusikoen bakardadearen aurkako boluntariotza
- Akonpainamendu eraginkorreko programa
- Sozializaziorako programa
- Prebentziorako programa, Bizilagun Handiak
Informazio gehiago hemen:
ADINKIDEAGIJUPENS
Erretiratuen eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkartea
- Adin nagusikoek gizartean parte hartu dezatela sustatzeko programa, isolamendua eta desiratu gabeko bakardadea ekidinez.
NAGUSILAN
Adin Nagusikoen Giza Boluntariotza
- Zilarrezko Haria programa, aukeratutakoa ez den bakardadean dauden pertsonei laguntzeko
Informazio gehiago hemen:
NAGUSILAN -
Elkarteek eskainitako beste zenbait programa
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du, bizitzako egoera batzuetarako zerbitzuak eta programak eskaintzeko, zenbaitetan adin txikiko pertsonak ere barne hartuz. Jarraian, horietako zenbait nabarmentzen dira:
ADEMGI
Gipuzkoako Esklerosi anizkoitzaren elkartea
- Arreta psikosozialeko programak
- Gizarteratzeko eta normalizaziorako programa
- Ergonomia eta bizi-kalitateari begirako programa
- Komunikazioko eta esklerosi anizkoitzeko programa
- Eremu soziala
Informazio gehiago hemen:
ADEMGIALCER
Giltzurrunetako gaixotasunen aurka borrokatzeko elkartea.
- Laguntza eskaini eta ohitura osasuntsuak sustatzeko zerbitzua
- Laguntza psikosozialeko zerbitzua
- Laguntza sozialeko zerbitzua
- Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
Informazio gehiago hemen:
ALCERASPARGI
Gipuzkoako Parkinson elkartea
- Arreta psikosozialeko programak
Informazio gehiago hemen:
ASPARGIAFAGI
Alzheimerraren edo beste dementzia batzuen aurkako senitartekoen, lagunen eta pertsonen elkartea
- Arreta Psikosozialeko zerbitzua
- Familia-bizikidetzen programa
Informazio gehiago hemen:
AFAGIASPANOGI
Gipuzkoako haur onkologikoen gurasoen elkartea
- Laguntza psikosozialeko programa
- Integrazio- eta sozializazio-programak
Honako zentro hauek, erabiltzaileei banakako arreta eskaintzeaz gain, familientzako atsedenerako edo zaintzaileei laguntzeko programak eskaintzen dituzte:
-
Adin nagusiko pertsonen eguneko zentroak
Eguneroko jarduerak egiteko muga fisiko edota psikiko garrantzitsuak izateagatik, beren ohiko ingurunean beren premiak behar bezala ase ezin dituzten adin nagusiko pertsonei, mendekotasun-egoeran egonik, zuzendutako eguneko arretako zentroak dira. Zentroko egonaldian arreta indibidualizatu eta integrala eskaintzen da, lanegunetan (astelehenetik ostiralera) edo modalitate jarraituan (astelehenetik igandera). Gainera, eguneko zentroan aldi baterako egonaldiak egiteko modalitatea dago. Hor eskatzailea asteburutan eta jaiegunetan soilik joan daiteke.
Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. Modalitate guztietan bermatzen da garraio-zerbitzua.
Jardunak erabiltzaileei, erabiltzaileen familiei eta komunitateari daude zuzenduta. Etxean laguntzeko beste baliabide eta prestazio ekonomiko batzuekin bateragarria eta osagarria da zerbitzua, esate baterako, Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin, FIZPE zerbitzuarekin eta LPPE zerbitzuarekin.
Tramitazioa eta informazio gehiago
Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako eguneko zentroa - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru AldundiaHELBURUAK
Helburu orokorra da mendekotasun egoeran dauden adin nagusiko pertsonei eta beren familiei arreta indibidualizatu eta osoko egokia ematea, beren autonomia ahalbidetuz, eta beren bizi-kalitatea hobetuz.
Honako hauek dira helburu espezifikoak:
- Pertsonen eta beren familien premiak artatzea, beren autonomia hobetzeko programa egokiekin.
- Mendekotasun egoeran dagoen adin nagusiko pertsona bere etxean eta bere ohiko ingurunean egon dadin ahalbidetzea.
- Erabiltzaileen familiei arreta eta bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak zaizkien laguntza eta aholkularitza eskaintzea.
HARTZAILEAK
Eguneko zentroa, 65 urtetik gorako pertsonei egongo da, nagusiki, zuzendua, baldin eta Zainketa eta Gizarte Politika Departamentuak mendekotasun-egoeran dagoen pertsona modura sailkatuta badu, indarreko balorazio-eskalaren arabera; edo 60 urtetik gorako pertsonei, % 33ko mendekotasuna edo handiagoa badute.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Balorazio-eskaera
Desgaitasuna duten adin nagusiko pertsonentzako eguneko zentroko plaza, pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, pertsonaren mendekotasun-balorazioa (MBD) eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio hori egiteko eskumena duena.
2.
Plazak eskatzea
Behin MBD balorazioa eginda, non eskatzailea mendekotasuna duen pertsona modura (1, 2 edo 3 mailakoa) aitortua dagoen, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana joko da berriro, eta dagokion eredua erabiliz, adin nagusiko pertsonentzako (65 urte edo gehiagokoa, edo 60 urte baino gehiagoko desgaitua) eguneko zentroan plaza eskatuko da.
3.
Ebazpena
Eguneko zentroan sartzeko plazaren eskaera Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, besteak beste, plazarako gaitasunaren orientazioa, eta eguneko zentroko zerbitzuko itxaron-zerrendan sartzea.
Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin, itxaron-zerrendan onartua izan dela adieraztekoa, eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu.
Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, eguneko zentroko plaza eskuratzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da.
-
Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak
Eguneko zentroko zerbitzuak egunean zehar arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen die desgaitasuna duten mendekotasun-egoeran dauden pertsonei. Zerbitzua modu bereizian antolatzen da, desgaitasunaren eta behar den laguntza-intentsitatearen arabera, eta, aldi berean, ezinbestekoa da pertsona eguneko zentroko zerbitzura egokituta egotea. Zentrorako esleipena orientazio horren arabera egingo da. Eguneko zentro guztiek garraio-zerbitzua barne hartzen dute.
Egoitzen bilaketa:
Behagi: Gipuzkoako gizarte behatokiaMOTA
- Eguneko zentroak
MODALITATEA
- Laguntza mugatu-zabala duten eguneko zentroak, eta laguntza zabal-orokorra dutenak
ALDAERA
- Adimen-desgaitasuna
- Autismoaren espektroko nahasmenduak
- Nahasmendu mentala
- Desgaitasun mistoa
HELBURUAK
- Desgaitasuna duten pertsonen autonomia hobetzea edo mantentzea, beren muga funtzionalak konpentsatzea eta eguneroko jardueretarako laguntza ematea.
- Gizarteratu daitezen eta bizi-kalitate hobea izan dezaten laguntzea.
HARTZAILEAK
- Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroen zerbitzuak mendekotasun- eta desgaitasun-egoeran dauden 20 eta 64 urte bitarteko helduei zuzenduta daude.
Zerbitzua eskatzeko modua:
1.
Balorazioa eta Orientazioa eskatzea
Desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroak pertsona bizi den Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen dira. Lehenengo urratsa da Udaleko Gizarte Langilearen bitartez eskatzea, alde batetik, mendekotasunaren balorazioa (EVE) eta, bestetik, desgaitasunaren balorazioa eta adinez nagusia den pertsonari orientazioa ematea (18 eta 64 urte bitarteko pertsonak, 20 urte bitarteko pertsonak hezkuntza-etapa amaitu dutenak). Eskaera horiek Zaintza eta Gizarte Politikako Departamentuko Balorazio Atalera bideratzen dira, sail horrek baitu balorazio horiek egiteko eskumena.
2.
Plazak eskatzea
Behin balorazioak eginda, eta betiere, eskatzaileak desgaitasun-maila bat eta mendekotasun-egoera bat (I, II edo III maila) aitortuta baditu, eta eguneko zentroko zerbitzurako aldeko orientazioa baldin badu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana jo beharko du berriro, dagokion ereduaren bidez desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentrorako eskaera aurkezteko.
3.
Ebazpena
Zaintza eta Gizarte Politiketako Saileko zentroei laguntzeko atalean eguneko zentroaren eskaera jaso ondoren, erreferentziako gizarte-langileak eskaera hori baliozkotzeko beharrezko izapideak egingo ditu eta eskatzailea aldez aurretik gaituta dagoen eguneko zentroko zerbitzuaren itxaron-zerrendan sartuko du. Eskatzaileei espedientearen egoeraren berri emango zaie gutun bidez bidalitako ebazpen baten bidez, eta, ondoren, sortzen zaien edozein gai zuzenean kontsultatu ahal izango diete ataleko profesionalei. Lanpostu huts baten jakinarazpena, desgaitasun-plazan sartzea eta kasuaren jarraipena ere mendekotasuna duten eta desgaitasun-egoeran dauden pertsonentzako zentroei laguntzeko ataleko gizarte-langilearen bidez egingo da.
Tramitazioa eta informazio gehiago hemen: Helbide elektronikoa
-
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako eguneko zentroak
Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan arreta soziosanitario indibidualizatu, osoko eta errehabilitaziokoa eskaintzen da egunean zehar, eta mendekotasun-egoeran egonik, nahasmendu mental larria eta kronikoa duten pertsonei dago zuzendua.
Zentroen bilaketa:
Behagi: Gipuzkoako Gizarte BehatokiaHELBURU OROKORRA
- Nahasmendu mental larria (NML) duen pertsonaren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetzea, autonomia eta gizarteratzeko aukera emateaz gain.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Errehabilitazioa eskaintzea eta bere autonomia pertsonalaren mailari eustea
- Muga funtzionalak konpentsatzea
- Hondar-sintomak gutxitzea
- Aurreikusi daitezkeen ospitaleratze psikiatrikoak ekiditea eta, beharrezkoa bada, Osasun Mentaleko Sarearekin kolaboratu eta nahasmendu mental larria (NML) duen pertsonari laguntza ematea, bere kabuz erabakita, ospitaleratzen denean.
- Beharrezkoa laguntzekin, bere etxean bizitza independentea garatzeko gai den pertsona alojamendu- edo egoitza-zerbitzu batean sartzea ekiditea, erabiltzaileak ingurune komunitarioak moldatu daitezen ahalbidetuz, ikaskuntza erabilgarriak eskainiz.
- Zaintzaileei laguntza ematea.
- Pertsona bere ingurune komunitarioan mantendu dadin ahalbidetzea.
HARTZAILEAK
- 18 eta 64 urte bitarteko pertsonak.
Zerbitzua eskatzeko modua
1.
Eskaera
Erabiltzaileak, aldez aurretik beren Osasun Mentaleko Zentroaren (OMZ) baliabiderako orientazioa eta egokitasun-balorazioa jaso ondoren, zentro horretatik eratorriko dira. Horretarako, zerbitzurako eskaera OMZ horretatik bertatik aurkeztuko da, edo udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik. Ezinbestekoa da mendekotasun-mailaren aitortza izatea (gutxienez I mailako MBD).
2.
Balorazioa
Eskaerak balorazio eta orientazio soziosanitarioko batzorde misto batek baloratuko ditu. Bertan erabakitzen da zerbitzurako eskaera egokia den ala ez.
Baliabide egokitzat jotzen denean, erreferentziazko. Errehabilitazio Psikosozialeko Zentro bat esleitzen da. Kasu guztietan arrazoitutako ebazpena ematen da.
3.
Ebazpena jasotzea
Eskatzaileak bere etxean jasoko du ebazpenaren jakinarazpena. Gainera, informazio zehatzagoa jasoko du bere Osasun Mentaleko Zentroan.
Izapidea eta informazio gehiago hemen.
-
Ulitxiki (Uliazpi)
Adimen desgaitasuna eta hainbat laguntza-premia dituzten adin txikikoei eta nerabeei (lotutako nahasmenduak izatearen gorabehera) zuzendutako etxebizitza-zerbitzua da. Komunitatean kokatutako etxebizitza da, adin txikikoentzako 9 plaza dituena. Zerbitzuak eskaintzen du alojamendua, mantenu-ordaina, zaintza pertsonalak, egunerokotasuneko jardueretarako laguntza eta akonpainamendu pertsonal, familiako eta soziala. Gainera, familien atsedenaldirako programa bat du, aldi baterako egonaldiak, asteburukoak edota oporraldietakoak, eskaintzen dizkiena adimen desgaitasuna duten adin txikiko seme-alabekin bizi diren familiei zuzendua. Pertsona bakoitzak hainbat jardueratan parte hartzen du, beren aukeren, hautuen eta premien arabera: egunerokotasuneko jarduerak, terapia-jarduerak (fisioterapia, musika-terapia, mediku-zaintzak, zentzumen-estimulazioa, etab.), prestakuntza-jarduerak (komunikazioa, norberaren zaintza, gizarte-trebetasunak, etab.), kirol jarduerak (igerilekua, hipika, etab.) eta jolaserako eta aisialdirako jarduerak (pasealekuak, txangoak, bidaiak, kultur eta kirol ikuskizunak, hondartza, erosketa, tailerrak, etab.).
HELBURUAK
- Babesgabetasun-egoeran egon daitezkeen desgaitasun mistoa duten adin txikikoen eta nerabeen egoera ebaztea.
- Gurasoei eta zaintzaileei laguntza ematea beren seme-alabak zaintzea ezinezkoa zaienean.
- Desgaitasun mistoa duten adin txikikoen eta nerabeen senitartekoei edo tutoreei etengabeko laguntza emateko zereginean kolaboratzea, aldi baterako egonaldiekin atsedenerako aukerak emanez.
HARTZAILEAK
Adimen desgaitasuna eta laguntza-premia askotarikoak dituzten adin txikikoak eta nerabeak (18 urtetik beherakoak), lotutako nahasmenduak izatea gorabehera (autismoaren espektroko nahasmendua, mugitzeko desgaitasuna edo zentzumen-desgaitasuna, etab.).
Ulitxikin plaza iraunkorra eskatzeko modua
1.
Balorazioa eta Orientazioa eskatzea
Ulitxikiko (Uliazpi fundazioa) plaza iraunkorra, adin txikiko pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, alde batetik, mendekotasunaren balorazioa (MBD) eskatzea eta, beste alde batetik, adin txikiko pertsonaren desgaitasunaren balorazioa eta baliabiderako orientazioa eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio horiek egiteko eskumena duena.
2.
Plazak eskatzea
Behin balorazioak eginda, eta betiere, adin txikiko pertsonak desgaitasun-maila bat eta mendekotasun-egoera bat aitortuta baditu, adimen desgaitasun neurrizkoa edo larria baditu eta adin txikientzako Ulitxiki etxebizitza-zerbitzurako aldeko orientazioa baldin badu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana jo beharko da berriro, dagokion ereduaren bidez desgaitasuna duten pertsonentzako alojamendu-eskaera eskatzeko.
3.
Ebazpena
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan alojamendu-eskaera jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera hori balioesteko beharrezkoak diren izapideak egingo ditu, eta Ulitxiki alojamendu-zerbitzuaren itxaron-zerrendan sartuko du. Pertsona eskatzaileei espedientearen egoerari buruzko informazioa emango zaie, gutun bidez igorritako ebazpen batekin eta, ondoren, sekzioko profesionalekin zuzenean kontsultatu dezakete sortzen den edozein kontu. Plaza huts bat dagoela jakinarazteaz, egoitza-plazan sartzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da.
Ulitxikin aldi baterako plaza eskatzeko modua
1.
Egonaldi-eskaera aurkeztea
Egonaldi-eskaera Uliazpin egingo da zuzenean.
2.
Eskaeren kudeaketa
Egonaldien egunak eta baldintzak erakundearekin kudeatzen dira zuzenean.
3.
Egonaldiak
Erakundetik bertatik eskatzen dira.
-
Xume (Aspace)
Desgaitasun misto (fisiko edo psikikoa) neurrizko edo larria, eta laguntza-premia zabalak edo orokorrak dituzten adin txikiko eta nerabeentzako bizitegi-harrera iraunkor edo aldi baterako premiei erabat erantzuteko zerbitzua da, beren familian edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren adin txikiko zentroen sarean estaltzea ezinezkoa zaienean. Zerbitzuak 7 plaza ditu: horietako 6 iraunkorrak eta beste 1 atsedenerako aldi baterako egonaldiak egiteko. Pertsona bakoitzak jarduera ezberdinetan parte hartzen du, bere aukera, hautu eta premien arabera: eguneroko jarduerak, terapia-jardunak (fisioterapia, mediku-zaintzak, zentzumen-estimulazioa, etab.) eta prestakuntza-jarduerak (komunikazioa, norberaren zaintza, gizarte-trebetasunak, etab.).
HELBURUAK
- Babesgabetasun-egoeran egon daitezkeen desgaitasun mistoa duten adin txikikoen eta nerabeen egoera ebaztea.
- Gurasoei eta zaintzaileei laguntza ematea beren seme-alabak zaintzea ezinezkoa zaienean.
- Desgaitasun mistoa duten adin txikikoen eta nerabeen senitartekoei edo tutoreei etengabeko laguntza emateko zereginean kolaboratzea, aldi baterako egonaldiekin atsedenerako aukerak eskainiz.
HARTZAILEAK
- Desgaitasun mistoa (fisikoa eta psikikoa) eta laguntza-premia orokorrak dituzten adin txikikoak eta nerabeak (18 urtetik beherakoak).
Xumen plaza iraunkorra eskatzeko modua
1.
Balorazioa eta Orientazioa eskatzea
Xumeko (Aspace) plaza iraunkorra, adin txikiko pertsona bizi den herriko udaletxeko Gizarte Zerbitzuen bidez eskatzen da. Lehendabiziko urratsa da, udaletxeko gizarte-langilearekin, alde batetik, mendekotasunaren balorazioa (MBD) eskatzea eta, beste alde batetik, adin txikiko pertsonaren desgaitasunaren balorazioa eta baliabiderako orientazioa eskatzea. Eskaera horiek Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazioen Sekziora eratortzen dira, balorazio horiek egiteko eskumena duena.
2.
Plazak eskatzea
Behin balorazioak eginda, eta betiere, adin txikiko pertsonak desgaitasun-maila bat eta mendekotasun-egoera bat aitortuta baditu, desgaitasun misto neurrizkoa edo larria baditu eta adin txikientzako Xume etxebizitza-zerbitzurako aldeko orientazioa baldin badu, udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako gizarte-langilearengana jo beharko da berriro, dagokion ereduaren bidez desgaitasuna duten pertsonentzako alojamendu-eskaera eskatzeko.
3.
Ebazpena
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zentroak Laguntzeko Sekzioan alojamendu-eskaera jaso ondoren, erreferentziazko gizarte-langileak eskaera baliozkotuko du, eta Xume alojamendu-zerbitzuaren itxaron-zerrendan sartuko du. Eskatzaileei gutun bidez igorriko zaie ebazpenaren jakinarazpena. Plaza hutsak daudela jakinarazteaz, plazan sartzeaz eta kasuaren jarraipena egiteaz ere Mendekotasuna duten eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Zentroak Laguntzeko Sekzioko gizarte-langilea arduratuko da.
Xumen aldi baterako plaza eskatzeko modua
1.
Egonaldi-eskaera aurkeztea
Egonaldi-eskaera Aspace elkartean egingo da zuzenean.
2.
Eskaeren kudeaketa
Egonaldien egunak eta baldintzak elkartearekin kudeatzen dira zuzenean.
3.
Egonaldiak
Elkartetik bertatik eskatzen dira.
Informazio gehiago aurkituko duzu ohiko galderen atalean.