Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak pertsona bakoitzaren premiak egoki artatzen direla bermatzeko egiten du lan, bere egoera baloratuz eta kasu bakoitzerako egokienak diren laguntzak, baliabideak eta zerbitzuak zehaztuz. Lurraldeko gizarte-zerbitzuekin koordinatutako gertuko arretaren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen du, bereziki zaurgarritasun- edo mendekotasun-egoera dauden pertsonena. 

Norentzat:

1 emaitza aurkitu dira

MBD mendekotasun-balorazioa

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Mendekotasun-egoeraren balorazioa zerbitzu bat da, eta horren bidez profesional-talde batek baloratzen du pertsonak zer laguntza-maila behar duen egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak egiteko bere ohiko ingurunean. 

Mendekotasun-egoera ematen da, pertsonak, adinagatik, edo gaixotasuna edo desgaitasuna izateagatik, eta autonomia fisikoa, mentala, adimenekoa edo zentzumenekoa galdu duelako, egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak burutzeko beste pertsona baten laguntza behar duenean. 

Balorazioa egiteko, pertsonaren autonomia-maila, egunerokotasuneko oinarrizko zereginak garatzeko duen gaitasuna eta dituen laguntza- edo gainbegiratze-premiak zehazteko irizpide objektiboak ezartzen dituen baremo bat aplikatzen da. 

Balorazioa eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, mendekotasunaren balorazioaren eskaera izapidetzeko. 

Balorazioak iraungitze-data badu, berrikuspena ofizioz egingo da. Horretarako, berrikuspen hori egiteko beharrezkoak diren medikuaren edota psikologoaren txosten eguneratuak eskatuko zaizkizu gutun bidez. 

2.

Hitzordua

Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta helarazitako dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu zure etxean bertan. 

3.

Ebazpena jasotzea

Behin elkarrizketa eginda, etxean jasoko duzu ebazpenaren jakinarazpena. 

Izapidea egiteko eta informazio gehiagorako, sakatu hemen.

 

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua