Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak pertsona bakoitzaren premiak egoki artatzen direla bermatzeko egiten du lan, bere egoera baloratuz eta kasu bakoitzerako egokienak diren laguntzak, baliabideak eta zerbitzuak zehaztuz. Lurraldeko gizarte-zerbitzuekin koordinatutako gertuko arretaren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen du, bereziki zaurgarritasun- edo mendekotasun-egoera dauden pertsonena. 

Norentzat:

1 emaitza aurkitu dira

Familia-egoeraren balorazioa

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Gipuzkoako Foru Aldundiak familia-egoeraren balorazioa egiten du, familiak zer premia eta zer zailtasun dituen jakiteko, adin txikiko pertsona behar bezala zaintzeko zer baliabide dituen jakiteko, eta egoeraren larritasun-maila ezagutzeko. Behin informazioa jasota, haurra edo nerabea babesten dela ziurtatzeko familiari eskaini dakizkiokeen baliabideen planteamendua egiten da. 

Egoeraren balorazioa eta diagnosia egin ondoren, hiru jarduketa mota abiatu daitezke. 

Jarduketa-aukerak

1.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara orientatzea

Egoera arrisku arin edo neurrizkokoa dela berresten bada, familia udaletxera bideratuko da, familia esku-hartze programa bat aktibatzeko, egokitzat jotzen diren udal mailako prestazio edota laguntzekin batera. 

2.

Foru mailako familia esku-hartze programa espezializatu bat aktibatzea

Egoera arrisku larrikoa dela baloratzen bada, GFA-k berak hainbat laguntza, eta familia esku-hartze programa espezializatuak eskainiko dizkio familiari, bere seme-alaben zaintza behar bezala gauzatzeko tresnak izan ditzan.  

Ikusi adopzio- eta harrera-familiak

3.

Babes-neurriak - Tutoretza

Gipuzkoako Aldundiak izango du haurraren edo nerabearen tutoretza adin txikiko pertsonaren segurtasun fisiko edo emozionala arriskuan ipintzen duen haur-babesgabetasun egoera larria dagoela baloratzen badu. Foru erakundea izango da haurraren edo nerabearen zaintzari, arretari, heziketari eta osasunari buruzko erabakiak hartuko dituena, jatorrizko familiarekin izateko komunikazioei buruzkoekin batera. 

Kasu horietan, GFA-k adin txikiko pertsonaren zaintza (eguneroko zaintza) delegatuko du, familia batera bideratzeko neurri batekin edo egoitza-harrera bidez. 

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua