Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak pertsona bakoitzaren premiak egoki artatzen direla bermatzeko egiten du lan, bere egoera baloratuz eta kasu bakoitzerako egokienak diren laguntzak, baliabideak eta zerbitzuak zehaztuz. Lurraldeko gizarte-zerbitzuekin koordinatutako gertuko arretaren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen du, bereziki zaurgarritasun- edo mendekotasun-egoera dauden pertsonena.
Norentzat:
3 emaitza aurkitu dira
BEE mendekotasun-balorazioa (0-3 urte)
Nori zuzenduta:
- Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
Balorazio Eskala Espezifikoa (BEE) osasun arazo kronikoen, iraunkorren edo sarritan errepikatzen direnen ondorioz zailtasunak dituzten hiru urtetik beherako haurrei zuzenduta dago.
Balorazio horrek aukera ematen du adin txikiko bakoitzak bere garapenerako eta eguneroko jarduerak egiteko behar duen laguntza-maila identifikatzeko.
Bizitzako lehendabiziko urteetan garapena etengabeko bilakaeran dagoenez, aldi baterako balorazioak berrikusi egiten dira 6, 12, 18, 24 eta 30 hilabetera. 36 hilabete igaro ondoren, beste balorazio bat egiten da, 3 urtetik gorako pertsonentzako baremoa erabiliz.
BEE balorazioan hiru mendekotasun-maila jasotzen dira: neurrizkoa, larria eta mendekotasun handia, balorazioa pilatutako puntuazioaren arabera.
Nola eskatu daiteke mendekotasunaren balorazioa egitea?
1.
Eskaera aurkeztea
Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, BEE mendekotasunaren balorazioaren eskaera izapidetze aldera.
Hurrengo berrikuspenak (6 hilean behin, adin txikikoak 3 urte bete arte) ofizioz egingo dira eta, horretarako, berrikuspen bakoitzerako beharrezkoak diren medikuaren txosten eguneratuak eskatuko zaizkizu gutun bidez.
2.
Hitzordua
Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu zure etxean bertan.
Lehendabiziko hitzordua Departamentuaren egoitza nagusian izango da (Txara, Donostia). Hurrengoak haurraren etxean egingo dira.
3.
Ebazpena jasotzea
Elkarrizketa egin ondoren, ebazpenaren jakinarazpena jasoko duzu etxean, hurrengo berrikuspen-data adierazita.
Desgaitasunaren balorazio adin txikikoetan
Nori zuzenduta:
- Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
Desgaitasun-maila aitortzearen helburua da desgaitasuna duten pertsonek aukera izatea administrazio publikoek eskuragarri ipintzen dizkieten baliabideak prestazioak eta onurak erabili ahal izateko, haien inklusioa eta bizi-kalitatea hobetzea bultzatuz. Desgaitasuna aitortzeko pertsonak dituen urritasunak eta jarduteko zein parte-hartzeko dituen mugak baloratzen dira eta, hala badagokio, testuinguruko faktoreak eta giroko oztopoak.
Ebaluazioa egin ondoren % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa dutenei aitortzen zaie desgaitasuna, eta aukera izaten dute desgaitasuna duten pertsonak laguntzeko diseinatutako laguntzak, prestazioak eta programak eskuratzeko. Haurraren eta nerabearen berezko garapena dela eta, aldi horretan egiten diren balorazioak behin-behinekoak dira, eta horietako bakoitzean zehazten den epean berrikusi egin beharko dira.
Nola eskatu daiteke desgaitasunaren balorazioa egitea?
1.
Eskaera aurkeztea
Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, desgaitasuna baloratzeko eskaera izapidetze aldera.
2.
Hitzordua
Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu. Hitzordu hori bizi zaren udalerriari esleitutako zentroan izango da. Zentroak herri hauetan daude: Irun, Donostia, Andoain, Legazpi eta Eibar
3.
Ebazpena jasotzea
Elkarrizketa egin ondoren, ebazpenaren jakinarazpena jasoko duzu etxean, eta baita txartel bat ere, desgaitasuna % 33koa edo handiagoa bada.
MBD mendekotasun-balorazioa (3-18 urte)
Nori zuzenduta:
- Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
Mendekotasun-egoeraren balorazioa zerbitzu bat, eta horren bidez profesional-talde batek ebaluatzen du adin txikiko pertsonek zer laguntza-maila behar duten egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak egiteko beren ohiko ingurunean.
Mendekotasun-egoera ematen da, pertsonak, adinagatik, edo gaixotasuna edo desgaitasuna izateagatik, eta autonomia fisikoa, mentala, adimenekoa edo zentzumenekoa galdu duelako, egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak burutzeko beste pertsona baten laguntza behar duenean.
Balorazioa egiteko, pertsona bakoitzaren autonomia-maila, egunerokotasuneko zereginak egiteko duen gaitasuna eta dituen laguntza- edo gainbegiratze-premiak zehazteko irizpide objektiboak ezartzen dituen baremo bat aplikatzen da.
Haurraren eta nerabearen berezko garapena dela eta, aldi horretan egiten diren balorazioak behin-behinekoak dira, eta berrikuspenak egin beharko dira. Berrikuspenak, oro har, 3, 7, 11 eta 18 urteko adinean egiten dira, egoera bakoitzaren arabera beste berrikuspen batzuk ezartzeko aukeraren kalterik gabe.
Nola eskatu daiteke mendekotasunaren balorazioa egitea? - MBD
1.
Eskaera aurkeztea
Lehen aldiz, eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, mendekotasunaren balorazioaren eskaera izapidetze aldera.
Hurrengo berrikuspenak (18 urte bete arte) ofizioz egingo dira eta, horretarako, berrikuspena egiteko beharrezkoak diren medikuaren eta psikologoaren txosten eguneratuak eskatuko zaizkizu gutun bidez.
2.
Hitzordua
Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu zure etxean bertan.
3.
Ebazpena jasotzea
Elkarrizketa egin ondoren, ebazpenaren jakinarazpena jasoko duzu etxean, hurrengo berrikuspen-data adierazita.
Herritarren arreta
Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
943 11 21 11
Egoitza nagusia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia
Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea (943 11 21 11)