Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak pertsona bakoitzaren premiak egoki artatzen direla bermatzeko egiten du lan, bere egoera baloratuz eta kasu bakoitzerako egokienak diren laguntzak, baliabideak eta zerbitzuak zehaztuz. Lurraldeko gizarte-zerbitzuekin koordinatutako gertuko arretaren bidez, herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen du, bereziki zaurgarritasun- edo mendekotasun-egoera dauden pertsonena.
Norentzat:
2 emaitza aurkitu dira
MBD mendekotasun-balorazioa
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Mendekotasun-egoeraren balorazioa zerbitzu bat da, eta horren bidez profesional-talde batek baloratzen du pertsonak zer laguntza-maila behar duen egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak egiteko bere ohiko ingurunean.
Mendekotasun-egoera ematen da, pertsonak, adinagatik, edo gaixotasuna edo desgaitasuna izateagatik, eta autonomia fisikoa, mentala, adimenekoa edo zentzumenekoa galdu duelako, egunerokotasuneko oinarrizko jarduerak burutzeko beste pertsona baten laguntza behar duenean.
Balorazioa egiteko, pertsonaren autonomia-maila, egunerokotasuneko oinarrizko zereginak garatzeko duen gaitasuna eta dituen laguntza- edo gainbegiratze-premiak zehazteko irizpide objektiboak ezartzen dituen baremo bat aplikatzen da.
Balorazioa eskatzeko modua:
1.
Eskaera aurkeztea
Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, mendekotasunaren balorazioaren eskaera izapidetzeko.
Balorazioak iraungitze-data badu, berrikuspena ofizioz egingo da. Horretarako, berrikuspen hori egiteko beharrezkoak diren medikuaren edota psikologoaren txosten eguneratuak eskatuko zaizkizu gutun bidez.
2.
Hitzordua
Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta helarazitako dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu zure etxean bertan.
3.
Ebazpena jasotzea
Behin elkarrizketa eginda, etxean jasoko duzu ebazpenaren jakinarazpena.
Izapidea egiteko eta informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Desgaitasunaren balorazioa
Nori zuzenduta:
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Desgaitasun-maila aitortzearen helburua da desgaitasuna duten pertsonek aukera izatea administrazio publikoek eskuragarri ipintzen dizkieten baliabideak prestazioak eta onurak erabili ahal izateko, haien inklusioa eta bizi-kalitatea hobetzea bultzatuz.
Desgaitasuna aitortzeko pertsonak dituen urritasunak eta jarduteko zein parte-hartzeko dituen mugak baloratzen dira eta, hala badagokio, testuinguruko faktoreak eta giroko oztopoak.
Ebaluazioa egin ondoren % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa dutenei aitortzen zaie desgaitasuna, eta aukera izaten dute desgaitasuna duten pertsonak laguntzeko diseinatutako laguntzak, prestazioak eta programak eskuratzeko.
Balorazioa eskatzeko modua:
1.
Eskaera aurkeztea
Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan, desgaitasuna baloratzeko eskaera izapidetze aldera.
Balorazioak iraungitze-data badu, berrikuspena ofizioz egingo da. Horretarako, berrikuspena egiteko beharrezkoak diren medikuaren edota psikologoaren txosten eguneratuak eskatuko zaizkizu gutun bidez.
2.
Hitzordua
Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta dokumentazioa egiaztatuko dira, eta balorazio-elkarrizketa egiteko hitzordua emango zaizu. Hitzordua bizi zaren udalerriari esleitutako zentroan izango da. Zentroak herri hauetan daude: Irun, Donostia, Andoain, Legazpi eta Eibar.
3.
Ebazpena
Behin elkarrizketa eginda, etxean jasoko duzu ebazpenaren jakinarazpena.
Emaitzak % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa eman badu, jakinarazpena jaso eta, gutxi gorabehera, hilabetera, desgaitasun-txartela ere jasoko duzu.
Izapidea egiteko eta informazio gehiagorako sakatu hemen.
Herritarren arreta
Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
943 11 21 11
Egoitza nagusia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia
Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea (943 11 21 11)