Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak laguntzak eskaintzen ditu beren zeregina gizarte-zerbitzuen esparruan, ongizatean eta lurraldearen gizarte-kohesioan lagunduz, garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakunde pribatuentzat.
Norentzat:
5 emaitza aurkitu dira
Gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako dirulaguntzak
Nori zuzenduta:
- Boluntariotza eta Elkarteak
- Entitateak
Programak eta jarduerak Gipuzkoako gizarte zerbitzuen esparruan garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeak laguntzen ditugu. Laguntza horiekin gizarteratzeari, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen eta familien arretari eta elkarte-ehuna indartzeari begirako proiektuak finantzatzen dira.
-
OINARRIZKO BETEKIZUNAK
Erakundeek modu formalean eratuta egon behar dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuetako Foru Erregistroan izen emanda egon behar dute, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan behar dituzte, eta proiektua garatzeko moduko egitura izan behar dute.
Betekizun guztiak deialdi bakoitzaren oinarrian begiratu behar dira.
-
DIRULAGUNTZA-LERROAK
- 1. lerroa. Gizarte esku-hartzea: pertsonak, familiak, taldeak eta komunitateak zuzenean artatzeko eta arlo horietan esku hartzeko programak finantzatzen ditu, bereziki zaurgarritasun-, bazterkeria-, babesgabetasun-, desgaitasun- edo mendekotasun-egoeran badaude.
- 2. lerroa. Sentsibilizazioa eta prebentzioa: gizarte arloko egoera eta arazo jakin batzuei buruzko informazioa eman, horiekiko kontzientzia sortu eta horiek prebenitzeko ekimenak laguntzen ditu.
- 3. lerroa. Ikerketa eta berrikuntza: gizarte-premia berriak hautemateko, eta gizarte-arretako modu berritzaileak diseinatu eta entseatzeko proiektuak bultzatzen ditu.
-
DEIALDIAK
Urtero egingo dira deialdiak, norgehiagoka bidez. Eskaera bide elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira, eta hilabeteko epea ezartzen da horretarako, deialdia argitaratu (orokorrean, urtearen hasieran) eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Erakunde bakoitzak lerro bakoitzean eskaera bakarra aurkeztu dezake, eta gehienez, eskaerako lau programa gaineratu ditzake.
Udalak: Gizarte-zerbitzuen zentroak handitzea, eraberritzea eta/edo egokitzea
Nori zuzenduta:
- Entitateak
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuetako zentroak handitzeko, erreformatzeko eta/edo egokitzeko laguntzak.
Erakunde pribatuak: Gizarte-zerbitzuen zentroak zabaltzea, eraberritzea eta/edo egokitzea
Nori zuzenduta:
- Entitateak
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuetako zentroak handitzeko, erreformatzeko eta/edo egokitzeko laguntzak.
Udalak: Gizarte-zerbitzuetako zentro berriak sortzea
Nori zuzenduta:
- Entitateak
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuetako zentro berriak sortzeko laguntza ekonomikoak.
Erakunde pribatuak: Gizarte-zerbitzuetako zentro berriak sortzea
Nori zuzenduta:
- Entitateak
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretuan sartutako gizarte-zerbitzuetako zentro berriak sortzeko laguntza ekonomikoak.
Premio al Voluntariado Guipuzcoano
El Premio al Voluntariado Guipuzcoano tiene como objeto reconocer públicamente la trayectoria de personas o entidades sociales de y con voluntariado que se hayan distinguido por su vocación y servicio a la comunidad desde una perspectiva social, humanitaria y/o solidaria; y que hayan venido participando en programas de interés general, de apoyo a grupos desfavorecidos y/o de promoción de la igualdad, los derechos humanos, la salud, la inserción social, la cultura, el deporte, la protección civil, la juventud, la protección del medio ambiente o la cooperación para el desarrollo.