Gizarte Politiketako Departamentuak, herritarren eskubideak bermatzeko, laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie partikularrei eta erakundeei, Gipuzkoan pertsonen bizi-baldintzak hobetzen eta gizarte-kohesioa lortzen laguntzeko.
Norentzat:
4 emaitza aurkitu dira
Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE)
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
- Zaintzaileak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Hileko diru-laguntza, bizikide duen senide baten laguntza jasotzen badu
Bizikide duzun familiarteko baten laguntza jasotzen baduzu, hileko laguntza ekonomiko bat eska dezakezu. Laguntzaren zenbatekoa mendekotasun-graduaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin.
Kontsultatu tramitea
Egoitza elektronikoaLaguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
- Zaintzaileak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Hileko diru-laguntza, kontratatutako familiakoa ez den pertsona baten laguntza jasotzen baduzu
Familiartekoa ez den pertsona bat kontratatuta badaukazu eguneroko bizitzan laguntza emateko, hileko laguntza ekonomiko bat eska dezakezu, kostu horiekin laguntzeko. Laguntzaren zenbatekoa mendekotasun-graduaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin. Gastua justifikatu egin behar da.
Kontsultatu tramitea
Egoitza elektronikoanBizitza independentea bultzatzeko laguntza
Nori zuzenduta:
- Zaintzaileak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Hilero ematen den laguntza da, desgaitasuna duten edo mendetasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatzeko, eta, horretarako, beharrezkoa den laguntza pertsonala kontratatzen da.
Kontsultatu tramitea
Egoitza elektronikoanETXETEK zerbitzua
Nori zuzenduta:
- Mendekotasuna eta adineko pertsonak
- Zaintzaileak
- Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan
Ohiko etxebizitzan eta ibilgailu partikularretan egokitzapenak egiteko laguntza ekonomikoa autonomia mugatua duten pertsonei zuzenduta dago, eta honako helburu hauek ditu: irisgarritasuna hobetzea, autonomiaz moldatzeko aukerak ahalik eta gehien erraztea eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko beste pertsona batzuek ematen dieten laguntza erraztea.
Laguntza-produktuak erosteko ere erabil daiteke.
Kontsultatu tramitea
Egoitza elektronikoanHerritarren arreta
Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00
943 11 21 11
Egoitza nagusia:
Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia
Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea (943 11 21 11)