Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

54 emaitza aurkitu dira

Adin nagusikoen eguneko zentroetan aldi baterako iraupen laburreko egonaldiak egiteko programa

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak

Mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonentzako egonaldiak dira, eguneko zentroetan egitekoak, egunean zehar familiak egin beharreko arreta-lanek dakarten karga arintzeko helburuarekin, mendekotasun-egoeran dagoen adin nagusiko pertsonak egunean zehar dituen premietara egokitutako ingurunea bermatuz. 

Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. 

Zerbitzua eskatzeko modua

1.

Eskaera

Zerbitzuan onartzea eskatuko da, eta onarpen horrek urte osorako balioko du. 

Eskaera erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztuko da. 

2.

Ebazpena

Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du. 

3.

Egonaldiak eskatu

Egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz. 

Adin nagusiko pertsonentzako familia-harrera

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak

Programa honen helburua da mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonei familiaren antzekoa den alojamendu mota bat eskaintzea, ingurune normalizatu batean, behar dituzten zaintza pertsonalak jasoz. Familia-loturarik izan gabe, pertsona bat zaintzen duten familiei zuzendutako laguntza ekonomikoa da. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Zerbitzua udalerriko gizarte-zerbitzuetan eskatu behar da. Horretarako, harrera jasotzen duen pertsonaren zein harrera egiten duen familiaren dokumentazioa helarazi beharko da. 

2.

Dokumentazioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera aztertuko du eta, beharrezkoa balitz, falta den dokumentazioa eskatuko dizu. 

3.

Ebazpena

Ebazpena eskatzaileari jakinaraziko zaio. 

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa

Nazioarteko adopzioa

Nori zuzenduta:

  • Harrera eta adopzio familiak

Nazioarteko adopzioan, espedientea jatorrizko herrialdeko agintaritzen aurrean izapidetzen da, Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaile (NAEL) baten bitartekotzarekin, edo gabe. Esleipena herrialde horretan eskumena duen agintaritzari dagokio, eta adopzioa atzerriko herrialdeko araudian ezarritako prozedurari jarraikiz gauzatzen da.  

Nazioarteko adopzioan, adopzioaren osteko jarraipena egingo da, eta hori atzerriko herrialdeko araudian kasu bakoitzerako ezartzen den aldizkakotasunez egingo da. Adopzio-prozesua NAEL baten bitartekaritzarekin izapidetu bada, erakunde horrek egingo ditu adopzioaren osteko jarraipen-txostenak. Bestela, Foru Aldundiak egingo ditu txostenak. 

Gizalde

Nori zuzenduta:

  • Boluntariotza eta Elkarteak

Gizalde boluntarioei eta Gipuzkoan ekintza boluntarioa sustatzen eta indartzen lan egiten duten elkarteei laguntzeko zerbitzua da. Orientazioa, akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen die boluntario izateko interesa duten pertsonei zein gizarte-erakundeei. 

Ondarreta Pasealekuko 20. zenbakian dago, Donostian, eta boluntariotzari, oinarrizko prestakuntzari, boluntariotzaren kudeaketarekin lotutako laguntzari, lankidetzarako programen eta premien hedapenari eta elkarteentzako baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu. 

Materiala mailegatzeko zerbitzua eta erabilera anitzeko aretoak lagatzeko zerbitzua nabarmentzen dira. 
  

Harrera-familientzako laguntza

Nori zuzenduta:

  • Harrera eta adopzio familiak

Familia-harrerei jarraipen tekniko espezializatua egiten zaie, etengabeko prestakuntza ematen zaie, laguntza psikologia eskaintzen zaie, krisi-egoeretan arreta eskaintzen zaie eta gastu ohikoak zein ezohikoak estaltzeko laguntza ekonomikoak ematen zaizkie. 

Desgaitasunarekin lotutako programak, elkarteek eskainita

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du eragindako pertsonen hainbat kolektibori zuzendutako zerbitzuak eta programak eskaintzeko. Atal honetan nabarmentzen dira horietako zenbait. 

  • ASPACE

    Garuneko paralisia duten pertsonei, beren bizitzan zehar, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dizkieten pertsonen, familien, profesionalen eta erakundeen konfederazioa: 

    • Gizarteratzeko programa 
    • Familia-laguntza programa. 
  • ATZEGI

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzeko elkartea, haien gizarteratzea bultzatuz: 

    • Familiei harrera, aholkularitza eta laguntza eskaintzeko programak 
    • Aisia, kirola eta gizartean parte hartzea eskaintzeko programak 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
  • GAUTENA

    Autismoaren Gipuzkoako elkartea: 

    • Familiei harrera eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programa 
    • Oporraldietarako eta udalekuetarako programa 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua 
    • Gertu programa (portaerak modu positiboan kudeatzeko etxeko laguntza). 
  • ARANSGI

    Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea 

    • Laguntza-programak 
    • Aholkularitza eta esku-hartzea eskaintzeko programak 
  • ATECE

    Hartutako Kalte Zerebralen Gipuzkoako elkartea 

    • Arreta sozialeko programak 
    • Gizarteratzeko eta normalizazio sozialera begirako programak 
  • ELKARTU

    Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea 

    • Boluntariotzako eta ingurune komunitarioan modu autonomoan aritzeko programa 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programak 
    • Irisgarritasuna bultzatzeko zerbitzuak 
    • Bizitza Independenteko bulegoa 
    • Erabakiz proiektua (bizitza independenteko proiektuaren aurretiko aldi baterako egonaldia) 
    • Elkarbidean (lagundutako bidaiak talde txikitan) 
  • EUSKALGORRAK

    Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa

    • Gipuzkoako zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzua
    • ETXEGOR, pertsona gorrei laguntzeko bideo-zerbitzua

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Dagokion elkartearen bidez. 

Adimen-desgaitasuna edo mugako adimena duten pertsonen bizitza independenterako zerbitzua

Nori zuzenduta:

  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Bizitza independentean laguntzeko programak orientazioa, laguntzak eta akonpainamendua eskaintzen die, inguruabar ezberdinak direla medio, modu independentean bizi nahi duten edo bizitzeko premia duten (bakarrik, bikotean edo antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin), baina beren bizitza independenteko proiektua martxan jartzeko hainbat laguntza behar dituzten adimen-desgaitasuna edo mugako adimena duten pertsonei. 

  • ATZEGI (Adimen-desgaitasuna duten pertsonak)

    ATZEGI, adimen-desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten duen Gipuzkoak elkartea da, eta 1960an sortu zuten adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko elkartu ziren zenbait familien artean. 

    Gaur egun, lanean jarraitzen du adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, topaketarako espazioa eskaintzen die, eta gizartean parte hartzea errazteko ingurune adiskidetsua bultzatzen du. Modu horretan, Gipuzkoan gizarte inklusibo, bidezko eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen du. 

  • ORTZADAR (mugako adimena duten pertsonak)

    Ortzadar irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta 1977az geroztik, mugako adimena duten pertsonen eta haien familien alde egiten du lan. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean bizitza independentean laguntzeko programa dago. Programa horrekin mugako adimena duten pertsonei akonpainamendua eta laguntza eskaintzen die, beren bizitza-proiektua garatu dezaten beren nahimen eta lehentasunen arabera, komunitatean sartzea eta parte-hartzea ahalbidetuz. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Eskaera zerbitzua ematen duen erakundearen bidez egin ohi da (Atzegi, Ortzadar). Zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara ere jo ahal izango duzu.

2.

Izapidea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskaera jaso duen erakundeak zerbitzuan onartzen dituzten ala ez adostuko dute. Eskaera onartuz gero, esku-hartze plan bat egingo da eskatzailearekin batera. 

3.

Laguntza aurkeztea

Laguntza-eskaintza garatzeko, erreferentziazko pertsonak hainbat ekintza egingo ditu erabiltzailearekin, besteak beste, egunerokotasuna edo komunitatean txertatzeko modua antolatzea, bere autonomia sustatu eta bere bizitza-proiektua garatzeko xedearekin. Oro har, laguntza astean behin ematen da, eta egunerokotasuna antolatzearekin lotutako alderdietara dago bideratua. 

ETXETEK zerbitzua: Irisgarritasunarekin lotutako laguntzen eta obren produktuak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zerbitzuaren helburua da desgaitasuna duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak beren etxean mantendu ahal izatea, eta beren autonomia pertsonala bultzatzea, eguneroko jarduerak egiteari zein gizarteratzeari begira. 

Zerbitzua laguntza-produktuen erabilera lagaz edota horiek lortzeko dirulaguntzen bidez emango da, eta baita ohiko etxebizitzan edota ibilgailuan irisgarritasun-obrak egiteko dirulaguntzak emanez ere. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan egingo da. Bertatik igorriko da eskaera, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Etxetek foru zerbitzura. 

2.

Orientazioa

Eskaeraren ondoren, orientazioa egiteko deia jasoko duzu. 

Orientazioa telefono bidez, aurrez aurreko hitzordua hartuz edo Etxetekek Donostian duen egoitzan egin ahal izango da, produktuaren, hautatutako dirulaguntzaren edo beste faktore batzuen arabera. 

3.

Ebazpena jasotzea

Behin orientazioa jasota, ebazpen bat jasoko duzu etxean. Eta produktuaren arabera: 

  • Erabiltzen uzten diren produktuak: dei bat jasoko duzu produktua entregatzeko.

  • Laguntza-produktu ez-berreskuragarri bat erosteko dirulaguntza: produktua eros dezakezu eta faktura aurkeztu beharko duzu ordaintzeko.

  • Irisgarritasun-obren kasuan, beste eskaera bat aurkeztu beharko da udaletxean, egin beharreko obraren aurrekontuarekin batera

Aldeko ebazpena eman ondoren erositako edo egindako produktuak edo obrak bakarrik finantzatuko dira.

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Hesiak kentzeko laguntza-produktuak edo laguntzak.

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua