Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

6 emaitza aurkitu dira

Gizarteratzeko Egoitza Zerbitzuak

Nori zuzenduta:

  • Gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Gizarte-bazterkeriako egoeran egonik, gabezia psikosozial larriak dituzten pertsonei lagundutako alojamendu-zerbitzu bat eskaintzeko alojamendu kolektiboak dira, izaera instituzionalekoak. 

Gizarteratze-prozesuen garapenera bideratzen dira, osokoa eta indibidualizatua den ikuspegi batetik abiatuz.  

  • HELBURUAK

    • Beren autonomia garatzea. 
    • Bizitza independenteko proiektuak bultzatzea. 
    • Gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzea. 
  • HARTZAILEAK

    Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, dagokion balorazioa egin ostean Foru Zerbitzuak hala adierazita. 

  • TIPOLOGIA

    • Bazterkeria-egoera kronifikatuta duten pertsonentzako bizitegi-zerbitzuak
    • Gizarteratzen laguntzeko etxebizitzak
    • Gizarteratzeko egoitza-zentroak
    • Bazterkeriaren balorazioa eta diagnosi espezializatua egiteko egoitza-zentroa
    • Droga-mendekotasunak dituzten edota mendekotasuna gainditzeko prozesuan dauden pertsonentzako egoitza-zentroak. 
  • ESKAERA

    Udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, aldez aurretik bazterkeria baloratuta.   

Gizarte-akonpainamenduko eta esku-hartze sozial eta hezkuntza arloko zerbitzuak ingurune komunitarioan

Nori zuzenduta:

  • Gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Arreta anbulatorioko zerbitzua, bazterkeria-egoeran dauden pertsonei ingurune komunitarioan gizarte-laguntza (instrumentala, kognitiboa eta emozionala) eskaintzera bideratutako prestazio pertsonalak eta harreman erakoak barne hartzen dituena. 

  • HELBURUAK

    • Pertsona bere ingurune komunitarioan modu autonomoan ibili eta gizarteratzeari dagokionez, hobekuntza lortzea. 
    • Eragiten dion gizarte-bazterkeriako egoeraren intentsitatea arintzea. 
  • HARTZAILEAK

    Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, dagokion balorazioa egin ostean Foru Zerbitzuak hala adierazita. 

  • ESKAERA

    Udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, aldez aurretik bazterkeria baloratuta. 
      

Gaueko Harrera Zentroa

Nori zuzenduta:

  • Gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Gaua igarotzeko eta oinarrizko premiak estaltzeko gunea da, bazterkeria-egoeran egonik, lehen mailako gaueko harrera-zerbitzuetan artatu ezin diren pertsonei zuzendua, kalteak arintzeko ikuspegi batekin eta, ahal den heinean, beren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. 

  • HARTZAILEAK

    Sarbide zuzena, aurretiko preskripzio teknikoarekin. 
      

  • ESKAERA

    Udal Gizarte Zerbitzuen bidez.  
      

Aktibatzeko, enplegagarritasunerako eta gizarteratzeko eta laneratzeko programak

Nori zuzenduta:

  • Gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Gizarte-bazterkeriako egoeran eta bazterkerian dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko programak dira, ibilbide pertsonalizatuak eginez, gizarteratzeari eta laneratzeari buruzko diagnosi batekin eta gaitasunen ebaluazio batekin hasten direnak, enplegagarritasunerako aukeren txosten bat prestatzeko aukerarekin. Helburu horiekin, gizarteratzeko eta laneratzeko ingurunean modu autonomoan jardun ahal izateko beharrezkoak diren laguntza psikosozialak eta gaitasunak ematen dira. 

Hartzaileei eta sartzeko moduei buruzko informazio espezifikoa: gizarteratzebuzoia@gipuzkoa.eus helbidean begiratu, edo deitu 943 11 25 10 telefono-zenbakira. 

Zerbitzuak edo zentro okupazionalak

Nori zuzenduta:

  • Gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Ekoizpen-jarduera ardatz duten garapen sozial eta pertsonalerako programak, pertsonen lan eta gizarte arloko garapena ahalbidetzeko xedez. 

  • HELBURUAK

    • Autonomia pertsonala eta laneratzea eta gizarteratzea garatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratu eta hobetzea. 
    • Garapen pertsonala. 
    • Autonomia-maila mantentzea, narriatzea prebenitzea eta, hala badagokio, gaitasunak eta trebetasunak (kognitiboak, funtzionalak, sozialak, etab.) berreskuratzea. 
  • HARTZAILEAK

    Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago.

  • ESKAERAK

    Udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez. 

     

Eguneko zerbitzuak edo zentroak

Nori zuzenduta:

  • Gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Gizarteratzera bideratutako zerbitzu balioaniztuna, erabiltzaileak beren ohiko ingurunetik ez bereizteko ahalegina eginez, eta beren gizarteratze-ibilbidean akonpainamendu indibidualizatua eskainiz. 

Esku-hartze okupazionalak, hezkuntza eta psikosozialak, eta errehabilitaziokoak barne hartzen ditu. 

  • HELBURUAK

    • Trebetasun pertsonalak eta harremanekoak garatzea. 
    • Modu autonomoan jardutea eta gizarteratzea ahalbidetzea. 
  • TIPOLOGIA

    • Izaera okupazionaleko eta lanean hasi aurreko zerbitzuak. 
    • Gizarteratzeko eta komunitatean txertatzeko zerbitzuak. 
    • Droga-mendekotasunak dituzten pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzuak. 
  • HARTZAILEAK

    • Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, dagokion balorazioa egin ostean Foru Zerbitzuak hala adierazita. 
    • Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak, Gizarte Bazterkeria Baloratzeko Tresna Teknikoak araututako baldintzetan, Foru Zerbitzuak hala adierazita. 
  • Eskaera

    Udal Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez, aldez aurretik bazterkeria-egoera baloratuta. 

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua