Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

4 emaitza aurkitu dira

Arreta psikosoziala eta psikologikoa

Nori zuzenduta:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak

Zerbitzu honen helburu nagusia da indarkeria matxistaren eta sexualaren biktima diren emakumeei, beren adin txikiko seme-alabei eta beren ardurapeko beste senitarteko batzuei arreta ematea, akonpainamendua eta esku-hartzea eskainiz, osoko ikuspegi batekin (esku-hartze psikosoziala, sozio-juridikoa eta gizarte eta hezkuntza arlokoa), eskualde mailakoa, bizitako egoera traumatikoak gainditzeko aukera emango diena, bizitza autonomoa egitea lortzeko, indarkeria matxistako eta sexualeko egoeretatik urrun. 

Esku-hartzeak indarkeria matxistaren eta sexualaren biktima diren emakumeei zein beren seme-alabei daude bideratuta, eta indarkeria bikoteak edo bikote ohiak eragindakoa bada, erasoa pairatu duen emakumearen guraso-ahalaren edo zaintza eta jagoletzan dauden seme-alabak ere zuzeneko biktimak direla ulertzen da. 

Nerabe

Nori zuzenduta:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak

Nerabe harreman afektiboetan indarkeria matxista jasaten duten nerabe eta gazteei zuzendutako arreta integraleko unitate espezializatua da. Bereziki, bikotekidearen edo bikotekide ohiaren aldetik indarkeria pairatzen edo pairatu duten 13 eta 17 urte bitarteko neskei zuzenduta dago, baita lotura afektiboa eta/edo sexuala duten beste harreman batzuetan indarkeria jasaten dutenei ere. Halaber, 18 eta 21 urte bitarteko emakume gazteei ere arreta eman diezaieke, haien egoera edo ezaugarri indibidualak kontuan hartuta baliabiderik egokiena dela baloratzen denean. Arreta, laguntza eta akonpainamendu espezializatua eskaintzen ditu, babesa, ongizatea eta errekuperazio-prozesua sustatzeko.

Hariberria

Nori zuzenduta:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak

Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei zuzendutako arreta integraleko zerbitzua. Sexu-indarkeria jasan duten emakumeei informazioa eta orientazioa eskaintzen dizkie. Era berean, laguntza psikologikoa, soziala eta juridikoa ematen du, baita akonpainamendu espezializatua ere. Arreta hori jasotzeko, ez da beharrezkoa salaketa jarria izatea, eta sexu-indarkeria duela gutxi nahiz iraganean pairatu izan duten emakumeei zuzentzen zaie. Zerbitzuak senideei eta hurbileko pertsonei ere laguntza eskaintzen die. Arreta konfidentziala eta irisgarria da, eta urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan dago eskuragarri.

Sexu-indarkeriaren egiaztapen administratiboa

Nori zuzenduta:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak

Sexu-indarkeriaren egiaztapen administratiboa pertsona batek sexu-indarkeria jasan duela aitortzen duen agiri ofiziala da. 

Egiaztapen horri esker, biktimentzat aurreikusita dauden eskubideak, laguntzak, baliabideak eta arreta-zerbitzuak eskuratu ahal izango dira, kasu bakoitzean ezarritako baldintzak betetzen badira.

Estatu osoan du balioa, eta Euskadin indarkeria matxistaren biktimentzat aitortutako baliabideak eskuratzeko ere balio du.

Nola eskatu?

1.

Eskaera aurkeztu

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak eskaera aurkeztu behar du erregistroaren bidez, aurrez aurre edo bide elektronikoz, beharrezko dokumentazioarekin batera: 

  • Eskaera-inprimakia 
  • Nortasun-agiria
  • Datu pertsonalak tratatzeko baimena
  • Egoera baloratzen lagun dezaketen bestelako dokumentuak

2.

Eskaera baloratu

Eskumena duen zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta egoeraren balorazioa egingo du. Beharrezkoa bada, informazio osagarria eskatu edo eskatzailearekin elkarrizketa bat egin ahal izango du. 

3.

Ebazpena eta jakinarazpena

Balorazioa amaitutakoan, ebazpena emango da. Egiaztapena eskatzaileari edo haren legezko ordezkariari emango zaio, eta informazio hau jasoko du: 

  • Biktimaren eskubideak
  • Eskura dituen baliabideak
  • Salaketa jartzeko aukera
  • Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua