Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

12 emaitza aurkitu dira

BIDERATU programa

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Esku-hartze psikosozialeko programa. Funtzio hauek ditu: 

  • Esku-hartze terapeutikoa haurren aurkako sexu-abusuak dauden familiekin, eta familia horietako haur eta nerabeekin, esku-hartzeak hala eskatzen duenean. Tipologia honen barruan sartzen da haurren eta nerabeen aurkako sexu-abusuaren berri eman duten egoeren aldez aurreko ikerketa eta ebaluazioa. Halaber, barne hartzen du adin nagusiko pertsonen artean jokabide sexual desegokiak hauteman direnean ebaluazioa egin eta arreta eskaintzea. 
  • Esku-hartze terapeutikoa familia horiekin eta nerabezaroan edo nerabezaroaurrean sortutako bizikidetza-arazo larriak, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeria-kasuak barne, dituzten familia horietako haurrekin eta nerabeekin. 
  • Esku hartze terapeutikoa familiekin eta, itxura batean, guraso eta seme-alaben arteko lotura-prozesuan izandako nahasmenduekin eta gurasoen eta seme-alaben arteko elkarrekintza-eredu desegokiak aplikatzearekin zerikusia duten tratu txar fisiko edo emozionala aktiboa duten familia horietako haurrekin eta nerabeekin. 

Guztira, aldi bereko 75 plaza ditugu erabilgarri. Zerbitzua 'Izan, Intervención Familiar y Comunitaria, S.L' sozietateak ematen du. 

GARATU programa

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Zerbitzua gizarte eta familia arloan babesgabetasun-egoera larria hauteman zaien eta harremanetarako eta pertsonalki zein gizartean egokitzeko arazoak dituzten adin txikiko pertsonei zuzendutako diagnosi eta tratamendu psikoterapeutikoko baliabidea da. Halaber, haietako familietako kideak artatu ditzakete, hala behar badute, babes-ekintzan planteatutako helburuak betetze aldera. Asmoa da haurrari eta bere familiari egokitzapen pertsonal eta gizarteratze positiboa lortzen laguntzea, haien historia eta egungo egoera ulertuz, eta banakako edota familiako jarraibide disfuntzionalak aldatuz. 

Zerbitzua familia esku-hartzeko beste programa batzuetan parte hartzen dute adin txikikoei zein bizitegi- edo familia-harreran daudenei eskaintzen zaie. Zerbitzu hau hainbat kabinete baliatuz eskaintzen da. Kabinete horiek lankidetza-akordioa sinatu zen Psikologoen Elkargo Ofizialak koordinatzen ditu. 

TREBATU programa

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Gizarte eta hezkuntza arloko familia esku-hartze programa bat da, familia barneko haurraren aurkako tratu txarren edota abandonuen arazoak dituzten familiei, zein familietatik bananduak izan diren haurrei, (familia-harreran edo egoitza-harreran daudenak) zuzendua. Bere zereginen artean daude gurasoen trebetasunak ebaluatzea, berreskurapen-pronostiko bat ezartzea, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze bat burutzea, eta gurasoen eskumenak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak martxan jartzea, edo horiek osatzea, haurren premiak modu egokian estaltze aldera. 

Agintzarik kudeatzen du, kontratu bidez. Aldi berean 300 familia hartu daitezke, guztira. 

SAFECARE programa

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Safecare ebidentzian oinarritutako programa bat da, izaera hezitzailekoa, eta oinarria etxea duena. Hartzaileak familiak dira, horietan haurren babesgabetasun-egoera balizkoren bat edo gehiago hauteman denean. 

Familia-hezitzaile batek familiaren etxean egindako ikaskuntza-modelatze saioen bidez garatzen da. Saio horietan gurasoekin eta seme-alabekin hazkuntzari buruzko zenbait trebetasun lantzen dira. Horretarako, familia-hezitzaileak hiru modulutan egituratutako eskuliburu bat baliatzen du, programak irauten duen bitartean ematen direnak osorik: osasuna zaintzeko modulua, etxeko segurtasuneko modulua eta guraso/haurren arteko elkarrekintzarako modulua. 

Programaren hartzaile dira sarrera-irizpide hauek betetzen dituzten familiak: 

  • Haurraren adina: 0-5 urte bitartean 
  • Gaur egun, haurrarekiko zabarkeria fisiko edota emozionala egotea, edo egoteko arriskua. 
  • Haurra familiaren etxean bizi da, eta esku-hartzearen helburua familian mantentzea da. 
  • Familiak borondatez onartzen du esku-hartzea 

Programa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan ari da txertatzen. 

INCREDIBLE YEARS programa

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Incredible Years ebidentzian oinarritutako esku-hartze goiztiarreko programa bat da, jokabide-arazoak prebenitzeko eta gaitasun soziala eta emozionala bultzatzeko. 

Taldean egiteko esku-hartze programa bat da, portaera-arazoak dituzten haurren familiei eta arazo horiek kudeatzeko zailtasunak dituzten gurasoei zuzendua. 

Ikaskuntza gurasoen trebetasunetara eta haurren taldekako arreta terapeutikora bideratzen da aldi berean. Hauek dira programaren helburu nagusiak: 

  • Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana indartzea 
  • Pertsonen arteko trebetasunak eta gurasoen laguntza-sarea indartzea. 
  • Errutinak, mugak eta arauak ezartzea, zigorretara jo gabe, eta arazoak ebazten ikastea. 

Hainbat adinetarako moduluak ditu. Guk 3-8 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa jarri dugu martxan, prebentziozko jarduna lehenetsiz. Programak 22-24 saioko iraupena du. Saioak astean zeharrekoak dira. 

Programa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan ari da txertatzen. 

Egitatezko zaintzak

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Norentzat: Garai jakin batean, osasun edo gizarte arazoen ondorioz, edo arrisku-egoerak direla medio, beren seme-alaba edo nerabeekin arduratu ezin diren gurasoak. 

Zertan datza: Gurasoek eskaera bat entregatu dezakete Gipuzkoako Foru Aldundian, administrazioa aldi baterako beren seme-alaba edo nerabeaz, gehienez ere, bi urtez, arduratuko dela adieraztekoa. 

Izapidetzeko modua: Udalarekin harremanetan jarri beharko da, izapidea egin dadin. 

Aldi baterako egonaldiak

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Badira izaera humanitarioa duten programak, zeintzuen bidez atzerriko haur eta nerabeak gure lurraldera etor baitaitezke, denboraldi jakin batez harrera-familiekin bizitzeko. Programa horiek hainbat helburu izan ditzakete, esate baterako, oporraldiekin gozatzea, eskolan sartzea edo mediku-tratamenduak egitea, eta adin txikikoei ongizatea eta laguntza eskaintzen zaie familia-ingurune batean. 

Gipuzkoako Foru Aldundia arduratzen da eskaerak jasotzeaz, horiek aztertzeaz eta desplazamenduak ahalbidetzeko aldeko txostenak emateaz. Era berean, programa honen barruan bertaratzen diren adin txikikoen egoeraren jarraipena eta balorazioa egiteaz arduratzen da.

Familia esku-hartze programak

Nori zuzenduta:

  • Babesgabetasunean dauden haurrak eta nerabeak

Programa horiek helburu bikoitzarekin aktibatzen dira: 

Zailtasun larriak dituzten familiei beren seme-alabak zaintzeko gaitasuna hobetzen laguntzea, haurra edo nerabea ingurune familiar eta egoki batean haz dadin. 

Laguntza eskaintzen die familiei, haurrei eta nerabeei, babesgabezia-egoerak eragindako kaltea konpontzeko. 

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua