Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

11 emaitza aurkitu dira

Adin nagusikoen eguneko zentroetan aldi baterako iraupen laburreko egonaldiak egiteko programa

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak

Mendekotasun-egoeran dauden adin nagusiko pertsonentzako egonaldiak dira, eguneko zentroetan egitekoak, egunean zehar familiak egin beharreko arreta-lanek dakarten karga arintzeko helburuarekin, mendekotasun-egoeran dagoen adin nagusiko pertsonak egunean zehar dituen premietara egokitutako ingurunea bermatuz. 

Baliabide horren erabilera mugatu egin ahal izango da adin nagusiko pertsonak lanegunetan egunean zeharreko arreta baldin badu. 

Zerbitzua eskatzeko modua

1.

Eskaera

Zerbitzuan onartzea eskatuko da, eta onarpen horrek urte osorako balioko du. 

Eskaera erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztuko da. 

2.

Ebazpena

Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du. 

3.

Egonaldiak eskatu

Egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz. 

Desgaitasunarekin lotutako programak, elkarteek eskainita

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du eragindako pertsonen hainbat kolektibori zuzendutako zerbitzuak eta programak eskaintzeko. Atal honetan nabarmentzen dira horietako zenbait. 

  • ASPACE

    Garuneko paralisia duten pertsonei, beren bizitzan zehar, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dizkieten pertsonen, familien, profesionalen eta erakundeen konfederazioa: 

    • Gizarteratzeko programa 
    • Familia-laguntza programa. 
  • ATZEGI

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzeko elkartea, haien gizarteratzea bultzatuz: 

    • Familiei harrera, aholkularitza eta laguntza eskaintzeko programak 
    • Aisia, kirola eta gizartean parte hartzea eskaintzeko programak 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
  • GAUTENA

    Autismoaren Gipuzkoako elkartea: 

    • Familiei harrera eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programa 
    • Oporraldietarako eta udalekuetarako programa 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua 
    • Gertu programa (portaerak modu positiboan kudeatzeko etxeko laguntza). 
  • ARANSGI

    Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea 

    • Laguntza-programak 
    • Aholkularitza eta esku-hartzea eskaintzeko programak 
  • ATECE

    Hartutako Kalte Zerebralen Gipuzkoako elkartea 

    • Arreta sozialeko programak 
    • Gizarteratzeko eta normalizazio sozialera begirako programak 
  • ELKARTU

    Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea 

    • Boluntariotzako eta ingurune komunitarioan modu autonomoan aritzeko programa 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programak 
    • Irisgarritasuna bultzatzeko zerbitzuak 
    • Bizitza Independenteko bulegoa 
    • Erabakiz proiektua (bizitza independenteko proiektuaren aurretiko aldi baterako egonaldia) 
    • Elkarbidean (lagundutako bidaiak talde txikitan) 
  • EUSKALGORRAK

    Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa

    • Gipuzkoako zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzua
    • ETXEGOR, pertsona gorrei laguntzeko bideo-zerbitzua

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Dagokion elkartearen bidez. 

ETXETEK zerbitzua: Irisgarritasunarekin lotutako laguntzen eta obren produktuak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zerbitzuaren helburua da desgaitasuna duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak beren etxean mantendu ahal izatea, eta beren autonomia pertsonala bultzatzea, eguneroko jarduerak egiteari zein gizarteratzeari begira. 

Zerbitzua laguntza-produktuen erabilera lagaz edota horiek lortzeko dirulaguntzen bidez emango da, eta baita ohiko etxebizitzan edota ibilgailuan irisgarritasun-obrak egiteko dirulaguntzak emanez ere. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan egingo da. Bertatik igorriko da eskaera, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Etxetek foru zerbitzura. 

2.

Orientazioa

Eskaeraren ondoren, orientazioa egiteko deia jasoko duzu. 

Orientazioa telefono bidez, aurrez aurreko hitzordua hartuz edo Etxetekek Donostian duen egoitzan egin ahal izango da, produktuaren, hautatutako dirulaguntzaren edo beste faktore batzuen arabera. 

3.

Ebazpena jasotzea

Behin orientazioa jasota, ebazpen bat jasoko duzu etxean. Eta produktuaren arabera: 

  • Erabiltzen uzten diren produktuak: dei bat jasoko duzu produktua entregatzeko.

  • Laguntza-produktu ez-berreskuragarri bat erosteko dirulaguntza: produktua eros dezakezu eta faktura aurkeztu beharko duzu ordaintzeko.

  • Irisgarritasun-obren kasuan, beste eskaera bat aurkeztu beharko da udaletxean, egin beharreko obraren aurrekontuarekin batera

Aldeko ebazpena eman ondoren erositako edo egindako produktuak edo obrak bakarrik finantzatuko dira.

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Hesiak kentzeko laguntza-produktuak edo laguntzak.

Laguntzaile-txartela

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak, edozein adin duela ere, Zainketa eta Gizarte Politiken Departamentuaren aldetik mendekotasun-egoera aitortua baldin badu, eta MUGI txartela baldin badu, txartel bat eskatzeko aukera izango du MUGI sarean sartzen diren garraiobideetan egiten dituen joan-etorrietan laguntzen dion pertsonak bidaia doan egin dezan. 

Halaber, txartel hori eskuratzeko eskubidea izango dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, pertsona itsuek edo ikusteko desgaitasun larria dutenek (Departamentuaren desgaitasun-espedientean hala jasotzen bada), mendekotasun-egoera aitortua izan ez arren. 

Txartela eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

2.

Bete inprimakia

Inprimakian eskatutako datuak idatzi. 

3.

Txartela jaso

Txartela etxean jasotzeko itxaron (gutxi gorabehera, hilabeteko epea).  

Nahasmendu mental Larria duten pertsonentzako egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak

Nori zuzenduta:

  • Zaintzaileak
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Mendekotasun-egoeran dagoen buru-nahaste larria duen pertsona batek behar dituen zainketak bermatzera bideratutako zerbitzua, bai familiaren eta/edo zaintzaileen atseden-premiengatik, bai inguruko zainketen jarraitutasuna arriskuan jar dezakeen edo zaintza horiek birplanteatzera behartzen duen beste edozein gertakizunengatik

Aldi baterako egonaldiak 15 egun jarraitukoak izango dira. Urtean gehienez egonaldi bat egin ahal izango da. Gerora sortutako egoerei arreta emateko, kasu bakoitzaren balorazio indibiduala egingo da.

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Onartzeko eskaera erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroan (OMZ) aurkeztuko da. Eskaera horrek indarrean dagoen urte osoan izango du balioa.

2.

Ebazpena jasotzea

Zerbitzuan onartzeko baldintzak betetzen badituzu, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezko informazioa jasoko duzu (egonaldi-eskaera).

3.

Egonaldiak eskatzea

Egonaldi bat egin nahi duzun bakoitzean, erreferentziako zure osasun mentaleko zentroan (OMZ) eskatu beharko duzu, nahi dituzun datak adierazita (egonaldi-eskaera).

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak

Nori zuzenduta:

  • Zaintzaileak
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona batek familiaren edota zaintzaileen atseden-premiak direla-eta, eta bere ingurunean zaintzek jarraitu ahal izatea arriskuan ipin dezakeen edo horiek berriro planteatzea eragin dezakeen, edozein gertakariren aurrean behar dituen zaintzak bermatzeko zerbitzua. 

Aldi baterako egonaldien programak bi modalitate ditu: 

  • Oro har, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako aldi baterako egonaldiak

    Gipuzkoan, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan egiten diren aldi baterako egonaldiak dira. Egonaldiak izan daitezke laburrak (2-5 egun) edo luzeak (gutxienez, 15 egun, eta gehienez, hilabetez jarraian, familiak atseden hartzeko). Ustekabeko egoeren arreta egoera bakoitza modu indibidualean baloratuta egingo da. Oporraldietan aldez aurretik ezarritako epeak eskatu ahal izango dira soilik. 

    Zerbitzua eskaintzen duten zentroak: 

    • Villa Sacramento (Donostia) 
    • Iza (Donostia)
  • Aldi baterako egonaldiak ASPACE, GAUTENA eta ATZEGI zentroetan

    Elkarteek eurek, beren zentroetan, kudeatzen dituzten egonaldiak dira: 

    • ASPACE: Goienetxe (Donostia), Ulia Etxea (Donostia), Udalaitz (Arrasate) eta Pagoeta (Urretxu) 
    • ATZEGI: Villa Mari (Donostia)
    • GAUTENA: Santa Klara (Elgoibar)

    Egonaldiaren eskaera elkartearen bidez eskatzen eta kudeatzen da zuzenean.  

Oro har, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako aldi baterako egonaldien zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Lehendabizi, zerbitzuan onartzea eskatu beharko da, eta onarpen horrek urte osorako balioko du. Erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan aurkeztuko da. Horretarako, erabiltzaileak mendekotasun bat aitortua izan behar du (gutxienez, I mailakoa), eta aldi baterako egonaldirako aldeko orientazioa. 

2.

Ebazpena

Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du. 

3.

Egonaldiak eskatzea

Behin zerbitzuan onartuta, egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz. 

Adin nagusiko egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak

Mendekotasun-egoeran dagoen pertsona batek familiaren edota zaintzaileen atseden-premiak direla-eta, eta bere ingurunean zaintzek jarraitu ahal izatea arriskuan ipin dezakeen edo horiek berriro planteatzea eragin dezakeen, edozein gertakariren aurrean behar dituen zaintzak bermatzeko zerbitzua. 

Egonaldiak izan daitezke laburrak (2-5 egun) edo luzeak (gutxienez, 15 egun, eta gehienez, hilabetez jarraian, familiak atseden hartzeko). Ustekabeko egoeren arreta egoera bakoitza modu indibidualean baloratuta egingo da. 

Pertsonak iraupen laburreko aldi baterako egonaldia (2-5 egun) eskatu ahal izango du hilean, eta 30 eguneko egonaldi bat edo 15 eguneko bi egonaldi urtean, beti oporraldietatik kanpo. 

Oporraldietan epealdi tasatuak ezartzen dira. 15 eguneko egonaldiak eskatu ahal izango dira soilik. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Onarpen-eskera erabiltzailea bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuan edo erreferentziazko OMZn aurkeztuko da Eskaera horrek indarreko urte osoan zehar izango du balioa. 

2.

Orientazioa

Zerbitzuan onartua izateko betekizunak betez gero, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko du (egonaldi-eskaria). 

3.

Egonaldiak eskatu

Egonaldi bat egin nahi duenean, eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuetan edo erreferentziazko OMZn egin beharko du, zer egunetarako eskatu nahi den adieraziz (egonaldi-eskaria). 

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa

Sendian programa: Zaintzaile informalei zuzendutako laguntza psikologiko indibidual eta taldekakoa jasotzeko prestakuntza

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • HELBURUA

    Laguntza eskaintzea mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei. Haren helburu nagusia zaintzaileen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea da, zaintza-lanen ondoriozko gainkarga fisiko eta emozionala arintzen lagunduz.

  • LAGUNTZA PSIKOLOGIKO INDIBIDUALA

    Tratamendu psikologikoko bakarkako saioak dira, mendeko pertsonarekin bizi diren, edo zuzenean harekin arduratzen diren senitartekoei zuzendua, zailtasun psikologikoak eta gizarte-harremanak eta familiakoak eskasteko arriskua landu edota prebenitzeko. Tratamenduak 10 saioko iraupena du. Ezohiko modura, iraupena luzatu egin daiteke, gehienez, 10 saiotan, egoera bakoitza bakarka baloratu ondotik. 

  • LAGUNTZA-TALDEAK

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzen dituzten senitartekoek osatutako taldeak dira, iraupen luzeko zaintzetan kualifikazioa eta esperientzia duten profesionalek gidatuta. Bertan zaintzari buruzko esperientziak partekatzen dira, eta elkarren laguntzaren eraginkortasunean oinarritzen dira. Era berean, garrantzitsua da pertsonek eurek beren baliabideak aurkitzea irtenbideak bilatzeko, gatazkak konpontzeko eta adierazpena, komunikazioa eta parte-hartzea ahalbidetzeko. 

Zerbitzua eskatzeko modua

1.

Eskaera

Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan aurkezten da. Erreferentziako zure gizarte-langileak zure egoera sozial eta familiakoari buruzko zenbait galdera egingo dizkizu, eta eskaera sinatzeko eskatuko dizu. 

2.

Izapidea

Gipuzkoako Foru Aldundiak jasotako eskaera aztertuko du, eta ezarritako betekizunak betetzen badituzu, zerbitzuan onartua izango zara. 

3.

Lehendabiziko saioa

Laguntza psikologikoarekin hasteko, bakarkakoa zein taldea, saioak hasteko esleitu zaizun erreferentziako psikologoak deituko zaitu. 

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Egoitza elektronikoa

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua