Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

2 emaitza aurkitu dira

Gizalde

Nori zuzenduta:

  • Boluntariotza eta Elkarteak

Gizalde boluntarioei eta Gipuzkoan ekintza boluntarioa sustatzen eta indartzen lan egiten duten elkarteei laguntzeko zerbitzua da. Orientazioa, akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen die boluntario izateko interesa duten pertsonei zein gizarte-erakundeei. 

Ondarreta Pasealekuko 20. zenbakian dago, Donostian, eta boluntariotzari, oinarrizko prestakuntzari, boluntariotzaren kudeaketarekin lotutako laguntzari, lankidetzarako programen eta premien hedapenari eta elkarteentzako baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu. 

Materiala mailegatzeko zerbitzua eta erabilera anitzeko aretoak lagatzeko zerbitzua nabarmentzen dira. 
  

Gizagune

Nori zuzenduta:

  • Boluntariotza eta Elkarteak

Gizagune lurraldean dauden gizarte-ekimeneko irabazi asmorik gabeko erakundeak sustatu eta sendotzeko baliabidea da. Gipuzkoako elkarte-ehuna bultzatzeko espazio modura planteatzen da. 

Sektorearen haztegi modura lan egiten du: esperientzia trukatzeko, ezagutza sortzeko, berrikuntzarako eta sarean lan egiteko aukera eskaintzen du, ikuspegi komunitario batekin. Bere helburua da erakundeei sendotzea eta haztea ahalbidetuko dien ingurune bat eskaintzea. 

Gaur egun, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak bi espazio ditu Donostian: 

  • Gizagune Ondarreta: 30 erakunde inguru hartzeko gaitasuna du, eta bertan beren egoitza soziala izateko aukera ematen die, coworking modalitateko lan-eremuekin, bi txarteldegi-armairu, eta biltegiratzeko eremu batekin. Gainera, astean bost ordu eskaintzen die dauden sei bilkura-aretoetako batean beren esku-hartzeak garatzeko, eta balio anitzeko bilkura-aretoa hitzaldiak, bilkurak, asanbladak eta prestakuntzak burutzeko. (Ondarreta Pasealekua, 20) 

Gainera, eraiki horretan dago boluntarioei laguntzeko Gizalde zerbitzua. 

  • Gizagune Pagola: Gutxi gorabehera, 6 erakunderentzako lekua du (Bascongada Pasealekua, 10). 
      

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua