Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

4 emaitza aurkitu dira

Zentro eta zerbitzuen funtzionamendurako baimena

Nori zuzenduta:

  • Entitateak

Jarduteko baimena administrazio-egintza bat da, eta horren bidez adierazten da titulartasun pribatuko zer zerbitzu eta zentrok betetzen dituzten prestazioen kalitatea eta arreta egokia bermatzeko beharrezkoak diren betekizun eta baldintzak.

Zentro eta zerbitzuen aldez aurreko baimena

Nori zuzenduta:

  • Entitateak

Aldez aurreko baimena administrazio-egintza bat da, zeinaren bidez adierazten baita titulartasun pribatuko zentro eta/edo zerbitzu bat sortzeko, eraberritzeko eta/edo lekuz aldatzeko proiektu batek beharrezko eskakizunak eta baldintzak betetzen dituela hartzaileei prestazioen kalitatea eta arreta egokia bermatzeko.

Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa

Nori zuzenduta:

  • Entitateak

Gipuzkoako Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin kolaboratu nahi duten erakundeak Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuetako Foru Erregistroan inskribatu behar dira. 

Gizarte Zerbitzuetako erakundeak, zentroak eta baliabideak ikuskatzea

Nori zuzenduta:

  • Entitateak

Gizarte-zerbitzuei dagokiona betetzen dela begiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea, herritarrek zerbitzu horietan arretaren kalitatea izateko duten eskubidea bermatzeko. 

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua