Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

5 emaitza aurkitu dira

Desgaitasunarekin lotutako programak, elkarteek eskainita

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du eragindako pertsonen hainbat kolektibori zuzendutako zerbitzuak eta programak eskaintzeko. Atal honetan nabarmentzen dira horietako zenbait. 

  • ASPACE

    Garuneko paralisia duten pertsonei, beren bizitzan zehar, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dizkieten pertsonen, familien, profesionalen eta erakundeen konfederazioa: 

    • Gizarteratzeko programa 
    • Familia-laguntza programa. 
  • ATZEGI

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzeko elkartea, haien gizarteratzea bultzatuz: 

    • Familiei harrera, aholkularitza eta laguntza eskaintzeko programak 
    • Aisia, kirola eta gizartean parte hartzea eskaintzeko programak 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
  • GAUTENA

    Autismoaren Gipuzkoako elkartea: 

    • Familiei harrera eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programa 
    • Oporraldietarako eta udalekuetarako programa 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua 
    • Gertu programa (portaerak modu positiboan kudeatzeko etxeko laguntza). 
  • ARANSGI

    Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea 

    • Laguntza-programak 
    • Aholkularitza eta esku-hartzea eskaintzeko programak 
  • ATECE

    Hartutako Kalte Zerebralen Gipuzkoako elkartea 

    • Arreta sozialeko programak 
    • Gizarteratzeko eta normalizazio sozialera begirako programak 
  • ELKARTU

    Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea 

    • Boluntariotzako eta ingurune komunitarioan modu autonomoan aritzeko programa 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programak 
    • Irisgarritasuna bultzatzeko zerbitzuak 
    • Bizitza Independenteko bulegoa 
    • Erabakiz proiektua (bizitza independenteko proiektuaren aurretiko aldi baterako egonaldia) 
    • Elkarbidean (lagundutako bidaiak talde txikitan) 
  • EUSKALGORRAK

    Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa

    • Gipuzkoako zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzua
    • ETXEGOR, pertsona gorrei laguntzeko bideo-zerbitzua

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Dagokion elkartearen bidez. 

ETXETEK zerbitzua: Irisgarritasunarekin lotutako laguntzen eta obren produktuak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zerbitzuaren helburua da desgaitasuna duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak beren etxean mantendu ahal izatea, eta beren autonomia pertsonala bultzatzea, eguneroko jarduerak egiteari zein gizarteratzeari begira. 

Zerbitzua laguntza-produktuen erabilera lagaz edota horiek lortzeko dirulaguntzen bidez emango da, eta baita ohiko etxebizitzan edota ibilgailuan irisgarritasun-obrak egiteko dirulaguntzak emanez ere. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan egingo da. Bertatik igorriko da eskaera, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Etxetek foru zerbitzura. 

2.

Orientazioa

Eskaeraren ondoren, orientazioa egiteko deia jasoko duzu. 

Orientazioa telefono bidez, aurrez aurreko hitzordua hartuz edo Etxetekek Donostian duen egoitzan egin ahal izango da, produktuaren, hautatutako dirulaguntzaren edo beste faktore batzuen arabera. 

3.

Ebazpena jasotzea

Behin orientazioa jasota, ebazpen bat jasoko duzu etxean. Eta produktuaren arabera: 

  • Erabiltzen uzten diren produktuak: dei bat jasoko duzu produktua entregatzeko.

  • Laguntza-produktu ez-berreskuragarri bat erosteko dirulaguntza: produktua eros dezakezu eta faktura aurkeztu beharko duzu ordaintzeko.

  • Irisgarritasun-obren kasuan, beste eskaera bat aurkeztu beharko da udaletxean, egin beharreko obraren aurrekontuarekin batera

Aldeko ebazpena eman ondoren erositako edo egindako produktuak edo obrak bakarrik finantzatuko dira.

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Hesiak kentzeko laguntza-produktuak edo laguntzak.

Laguntzaile-txartela

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak, edozein adin duela ere, Zainketa eta Gizarte Politiken Departamentuaren aldetik mendekotasun-egoera aitortua baldin badu, eta MUGI txartela baldin badu, txartel bat eskatzeko aukera izango du MUGI sarean sartzen diren garraiobideetan egiten dituen joan-etorrietan laguntzen dion pertsonak bidaia doan egin dezan. 

Halaber, txartel hori eskuratzeko eskubidea izango dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, pertsona itsuek edo ikusteko desgaitasun larria dutenek (Departamentuaren desgaitasun-espedientean hala jasotzen bada), mendekotasun-egoera aitortua izan ez arren. 

Txartela eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

2.

Bete inprimakia

Inprimakian eskatutako datuak idatzi. 

3.

Txartela jaso

Txartela etxean jasotzeko itxaron (gutxi gorabehera, hilabeteko epea).  

Arreta goiztiarra

Nori zuzenduta:

  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra

Arreta goiztiarra, osasunaren, hezkuntzaren eta gizartearen diziplinarteko ikuspegitik, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei, haien familiei eta haien inguruari zuzendutako esku-hartzeen multzoa da. Helburua da ahalik eta lasterren eta modu osokoan erantzutea beren garapenean nahasmenduak dituzten edo pairatzeko arriskua duten haurren premia iragankor edo iraunkorrei. 

Arreta goiztiarraren hartzaile dira garapenean nahasmenduak dituzten edo pairatzeko arriskua duten 0-6 urte bitarteko haurrak. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

Eskatu bertatik bertarako hitzordua zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan Arreta Goiztiarreko eskaera bat izapidetzeko. 

2.

Hitzordua

Aldundian eskaera jaso ondoren, betekizunak eta dokumentazioa egiaztatuko dira, eta Txara 2 gure egoitzan balorazioa egiteko hitzordua emango zaizu. 

Osasun eta hezkuntzaren txostenak kontuan izanik, eta bertatik bertarako balorazioa egin ondoren, Arreta Goiztiarreko balorazio-taldeak (osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako sistemetako profesionalek osatua) haurraren eta bere familia edo tutoreen premiak baloratuko ditu, diziplinarteko ikuspegi batetik, eta egindako balorazioaren araberako esku-hartze plan bat prestatuko du. 

3.

Ebazpena jasotzea

Osasun eta hezkuntzaren txostenak kontuan izanik, eta bertatik bertarako balorazioa egin ondoren, Arreta Goiztiarreko balorazio-taldeak (osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuetako sistemetako profesionalek osatua) haurraren eta bere familia edo tutoreen premiak baloratuko ditu, diziplinarteko ikuspegi batetik, eta egindako balorazioaren araberako esku-hartze plan bat prestatuko du. 

Hondartzetan lagunduta bainatzeko programa

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Aldundiak hondartzetan lagundutako bainua hartzeko zerbitzu zenbait bultzatzen ditu, mendekotasuna, desgaitasuna edo mugikortasun urria duten adin guztietako pertsonak itsasora segurtasunez, autonomia eta duintasunez sartzea bermatzeko. 

Une hauetan, zerbitzu hau eskaintzeko bi programa ditugu. 

  • DENUR (OZTOPORIK GABEKO BAINUA): DONOSTIA

    Donostiako hondartzetan garatutako zerbitzua, Hegalak Zabalik Fundazioarekin koordinatuta ematen dena. Barne hartzen ditu akonpainamendu espezializatua eta etengabeko laguntza bainua hartzearekin lotutako esperientzia osoan zehar, ongizatean eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, aire zabaleko jarduerekin eta itsasoan bainuak hartuz gozatzeko. 

    Gainera, programak “atsedenerako tarte” bat eskaintzen du senideentzat, batez ere, emakumeentzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen zaintzaileentzat. 

  • HONDARTZAK DENONTZAT: HONDARRIBIA ETA GETARIA

    Udako kanpainan, Gurutze Gorriaren lankidetzarekin, Malkorbe (Getaria) eta Hondarribiko hondartzetan garatzen den uda-sasoiko ekimena. 

    Ordutegia: 11:00 - 19:00, asteko egun guztietan. 

    Zer eskaintzen duen: 

    • Espezializatutako sorosleek lagundutako bainua. 
    • Azpiegitura egokitua: aldagelak, komunak, dutxak eta itxarote-eremu itzaldunak. 
    • Ekipamendu espezifikoa: Aulki anfibioak eta laguntza-makuluak 

    Programa foru sareko zentroetako erabiltzaile diren pertsonei dago, bereziki, zuzendua. Pertsona horiek taldean bertaratuko dira, eta garraio-zerbitzua izango dute erabilgarri. Programa, hainbat arrazoi direla medio, bainatzeko laguntza behar duten eta hondartzara beren kabuz edo senitarteko edo zaintzaileekin joaten diren pertsona partikularrei ere eskaintzen zaie. 

    Kanpaina hasi aurretik, telefono-zenbaki bat zabalduko da, eta bertara deitu ahal izango da zerbitzua eskatzeko. 

    Kontaktua:

    - Getaria: 

    - Hondarribia: 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Dagokion elkartearen bidez. 

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua