Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak, zuzenean eta zeharka, Gipuzkoan garatzen diren hainbat gizarte-ekimen bultzatzen eta laguntzen ditu. Jarraian, herritarren erabilgarri dauden zerbitzu eta baliabide nagusiak deskribatzen dira. 

Norentzat:

14 emaitza aurkitu dira

Desgaitasunarekin lotutako programak, elkarteek eskainita

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak hirugarren sektoreko hainbat erakunderekin kolaboratzen du eragindako pertsonen hainbat kolektibori zuzendutako zerbitzuak eta programak eskaintzeko. Atal honetan nabarmentzen dira horietako zenbait. 

  • ASPACE

    Garuneko paralisia duten pertsonei, beren bizitzan zehar, zerbitzuak eta laguntzak eskaintzen dizkieten pertsonen, familien, profesionalen eta erakundeen konfederazioa: 

    • Gizarteratzeko programa 
    • Familia-laguntza programa. 
  • ATZEGI

    Adimen-desgaitasuna duten pertsonak eta beren familiak laguntzeko elkartea, haien gizarteratzea bultzatuz: 

    • Familiei harrera, aholkularitza eta laguntza eskaintzeko programak 
    • Aisia, kirola eta gizartean parte hartzea eskaintzeko programak 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua
  • GAUTENA

    Autismoaren Gipuzkoako elkartea: 

    • Familiei harrera eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programa 
    • Oporraldietarako eta udalekuetarako programa 
    • Familientzako arnasaldira begirako zerbitzua 
    • Gertu programa (portaerak modu positiboan kudeatzeko etxeko laguntza). 
  • ARANSGI

    Gipuzkoako Pertsona Gorren Familien Elkartea 

    • Laguntza-programak 
    • Aholkularitza eta esku-hartzea eskaintzeko programak 
  • ATECE

    Hartutako Kalte Zerebralen Gipuzkoako elkartea 

    • Arreta sozialeko programak 
    • Gizarteratzeko eta normalizazio sozialera begirako programak 
  • ELKARTU

    Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea 

    • Boluntariotzako eta ingurune komunitarioan modu autonomoan aritzeko programa 
    • Gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko programak 
    • Irisgarritasuna bultzatzeko zerbitzuak 
    • Bizitza Independenteko bulegoa 
    • Erabakiz proiektua (bizitza independenteko proiektuaren aurretiko aldi baterako egonaldia) 
    • Elkarbidean (lagundutako bidaiak talde txikitan) 
  • EUSKALGORRAK

    Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa

    • Gipuzkoako zeinu-mintzairaren interprete-zerbitzua
    • ETXEGOR, pertsona gorrei laguntzeko bideo-zerbitzua

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Dagokion elkartearen bidez. 

Adimen-desgaitasuna edo mugako adimena duten pertsonen bizitza independenterako zerbitzua

Nori zuzenduta:

  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Bizitza independentean laguntzeko programak orientazioa, laguntzak eta akonpainamendua eskaintzen die, inguruabar ezberdinak direla medio, modu independentean bizi nahi duten edo bizitzeko premia duten (bakarrik, bikotean edo antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin), baina beren bizitza independenteko proiektua martxan jartzeko hainbat laguntza behar dituzten adimen-desgaitasuna edo mugako adimena duten pertsonei. 

  • ATZEGI (Adimen-desgaitasuna duten pertsonak)

    ATZEGI, adimen-desgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten duen Gipuzkoak elkartea da, eta 1960an sortu zuten adimen-desgaitasuna duten pertsonen eskubideak defendatzeko elkartu ziren zenbait familien artean. 

    Gaur egun, lanean jarraitzen du adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, topaketarako espazioa eskaintzen die, eta gizartean parte hartzea errazteko ingurune adiskidetsua bultzatzen du. Modu horretan, Gipuzkoan gizarte inklusibo, bidezko eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen du. 

  • ORTZADAR (mugako adimena duten pertsonak)

    Ortzadar irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta 1977az geroztik, mugako adimena duten pertsonen eta haien familien alde egiten du lan. Eskaintzen dituen zerbitzuen artean bizitza independentean laguntzeko programa dago. Programa horrekin mugako adimena duten pertsonei akonpainamendua eta laguntza eskaintzen die, beren bizitza-proiektua garatu dezaten beren nahimen eta lehentasunen arabera, komunitatean sartzea eta parte-hartzea ahalbidetuz. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Eskaera zerbitzua ematen duen erakundearen bidez egin ohi da (Atzegi, Ortzadar). Zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara ere jo ahal izango duzu.

2.

Izapidea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskaera jaso duen erakundeak zerbitzuan onartzen dituzten ala ez adostuko dute. Eskaera onartuz gero, esku-hartze plan bat egingo da eskatzailearekin batera. 

3.

Laguntza aurkeztea

Laguntza-eskaintza garatzeko, erreferentziazko pertsonak hainbat ekintza egingo ditu erabiltzailearekin, besteak beste, egunerokotasuna edo komunitatean txertatzeko modua antolatzea, bere autonomia sustatu eta bere bizitza-proiektua garatzeko xedearekin. Oro har, laguntza astean behin ematen da, eta egunerokotasuna antolatzearekin lotutako alderdietara dago bideratua. 

ETXETEK zerbitzua: Irisgarritasunarekin lotutako laguntzen eta obren produktuak

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Zerbitzuaren helburua da desgaitasuna duten edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak beren etxean mantendu ahal izatea, eta beren autonomia pertsonala bultzatzea, eguneroko jarduerak egiteari zein gizarteratzeari begira. 

Zerbitzua laguntza-produktuen erabilera lagaz edota horiek lortzeko dirulaguntzen bidez emango da, eta baita ohiko etxebizitzan edota ibilgailuan irisgarritasun-obrak egiteko dirulaguntzak emanez ere. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

Eskaera udalerriko gizarte-zerbitzuetan egingo da. Bertatik igorriko da eskaera, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Etxetek foru zerbitzura. 

2.

Orientazioa

Eskaeraren ondoren, orientazioa egiteko deia jasoko duzu. 

Orientazioa telefono bidez, aurrez aurreko hitzordua hartuz edo Etxetekek Donostian duen egoitzan egin ahal izango da, produktuaren, hautatutako dirulaguntzaren edo beste faktore batzuen arabera. 

3.

Ebazpena jasotzea

Behin orientazioa jasota, ebazpen bat jasoko duzu etxean. Eta produktuaren arabera: 

  • Erabiltzen uzten diren produktuak: dei bat jasoko duzu produktua entregatzeko.

  • Laguntza-produktu ez-berreskuragarri bat erosteko dirulaguntza: produktua eros dezakezu eta faktura aurkeztu beharko duzu ordaintzeko.

  • Irisgarritasun-obren kasuan, beste eskaera bat aurkeztu beharko da udaletxean, egin beharreko obraren aurrekontuarekin batera

Aldeko ebazpena eman ondoren erositako edo egindako produktuak edo obrak bakarrik finantzatuko dira.

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Hesiak kentzeko laguntza-produktuak edo laguntzak.

Laguntzaile-txartela

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Zaintzaileak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak, edozein adin duela ere, Zainketa eta Gizarte Politiken Departamentuaren aldetik mendekotasun-egoera aitortua baldin badu, eta MUGI txartela baldin badu, txartel bat eskatzeko aukera izango du MUGI sarean sartzen diren garraiobideetan egiten dituen joan-etorrietan laguntzen dion pertsonak bidaia doan egin dezan. 

Halaber, txartel hori eskuratzeko eskubidea izango dute gurpildun aulkien erabiltzaileek, pertsona itsuek edo ikusteko desgaitasun larria dutenek (Departamentuaren desgaitasun-espedientean hala jasotzen bada), mendekotasun-egoera aitortua izan ez arren. 

Txartela eskatzeko modua:

1.

Eskaera aurkeztea

2.

Bete inprimakia

Inprimakian eskatutako datuak idatzi. 

3.

Txartela jaso

Txartela etxean jasotzeko itxaron (gutxi gorabehera, hilabeteko epea).  

Gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzeko neurrien zerbitzua

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Beren bizitzako esparru batean edo gehiagotan erabakiak hartzeko laguntza behar duten pertsona helduei zuzendutako zerbitzua da, baldin eta laguntza hori eman ditzaketen senitartekorik edo gertuko pertsonarik ez dutelako, babesgabetasun-egoeran badaude. Zerbitzuaren helburua da bere gaitasun juridikoa egiaz gauzatzea, beren garapen osoa eta gizarteratzea ahalbidetzea eta beren bizi-kalitatea hobetzea. 

Zerbitzu horren bidez, laguntzak emango dira Foru Aldundiarekin hitzarmena duten laguntza-erakundeen bidez gaitasun juridikoa gauzatzeko, dagokion prozedura eta ebazpen judiziala eman ondoren. 

  • GERTUAN

    Kuradoretzak eta gainerako laguntza-neurriak gauzatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako kontratu-programarekin bat etorriz. 
      

  • HURKOA: FAMILIEI LAGUNTZA ETA AHOLKULARITZA EMATEKO NEURRIAK

    Kuradoretzak eta gainerako laguntza-neurriak gauzatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako kontratu-programarekin bat etorriz. 

    Laguntza-neurri bat beregain hartuko duten familiei zuzendutako aholkularitza eta laguntza. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Nori dago zuzendua?

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua, erabakiak hartzeko laguntza behar dutelako eta laguntza hori emango dien senitarteko edo pertsonarik ez dutelako, babesgabetasun-egoeran dauden pertsona helduei dago zuzendua. 

2.

Nork eskatzen du?

Normalean, udalerriko gizarte-zerbitzuek, osasun mentaleko zentroek edo egoitza-zentroek ematen diote Gipuzkoako Foru Aldundiari pertsonak bizi duen laguntza-premiaren edo babesgabetasun-egoeraren berri. Egoera horretan baldin bazaude, edo egon daitekeen inor ezagutzen baduzu, zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara joan zaitezke. 

3.

Laguntza-neurri motak

Aldundiak lehendabiziko balorazioa egin ondoren, prozedura judiziala abiatzea eskatuko da. Horretarako, interesatuta dagoen pertsonari hitzordua emango zaio. Epaileak, auto batekin, pertsonak behar dituen laguntzak ezarriko ditu. Foru Aldundiak laguntza horiek gauzatuko ditu, Hurkoa Fundazioarekin edo Gertuan Fundazioarekin. 

Nahasmendu mental Larria duten pertsonentzako egoitza-zentroetan aldi baterako egonaldiak egiteko programak

Nori zuzenduta:

  • Zaintzaileak
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Mendekotasun-egoeran dagoen buru-nahaste larria duen pertsona batek behar dituen zainketak bermatzera bideratutako zerbitzua, bai familiaren eta/edo zaintzaileen atseden-premiengatik, bai inguruko zainketen jarraitutasuna arriskuan jar dezakeen edo zaintza horiek birplanteatzera behartzen duen beste edozein gertakizunengatik

Aldi baterako egonaldiak 15 egun jarraitukoak izango dira. Urtean gehienez egonaldi bat egin ahal izango da. Gerora sortutako egoerei arreta emateko, kasu bakoitzaren balorazio indibiduala egingo da.

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Onartzeko eskaera erreferentziako Osasun Mentaleko Zentroan (OMZ) aurkeztuko da. Eskaera horrek indarrean dagoen urte osoan izango du balioa.

2.

Ebazpena jasotzea

Zerbitzuan onartzeko baldintzak betetzen badituzu, ebazpenarekin batera, urtean zehar aldi baterako egonaldiak eskatzeko beharrezko informazioa jasoko duzu (egonaldi-eskaera).

3.

Egonaldiak eskatzea

Egonaldi bat egin nahi duzun bakoitzean, erreferentziako zure osasun mentaleko zentroan (OMZ) eskatu beharko duzu, nahi dituzun datak adierazita (egonaldi-eskaera).

Bizitza Independentea ahalbidetzeko laguntza

Nori zuzenduta:

  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Programa honetan laguntza ekonomikoa ez ezik, laguntza eta jarraipen pertsonalizatua eskaintzen da, eta bere helburua da autonomia pertsonala eta komunitatean gainerako pertsonen baldintza berdinekin parte hartu ahal izatea bultzatzea. Laguntza ekonomikoa erabiliko da laguntza pertsonala kontratatzeko kostua estaltzen laguntzeko, beharrezkoa duenean komunitatean parte hartzeko jarduerak egiteko, eta ez soilik eguneroko oinarrizko jarduerak burutzeko. Bizitza independenteko beren proiektua erabakitzeko eta diseinatzeko gaitasuna izan arren, nagusiki desgaitasun fisiko bat dela medio, mendekotasun-egoeran dauden eta proiektu hori burutzeko laguntza behar duten pertsonei dago zuzendua. 

Zehazki, helburu hauetara bideratzen da: 

  • Komunitatean txertatzeko erraztasunak eman eta isolamendua ekiditea. 
  • Politika, ekonomia, gizarte, hezkuntza, lan eta kultura bizitzan erabateko parte-hartzea ahalbidetzea, gainerakoen baldintza berdinetan. 
  • Alojamendu- edo egoitza-zerbitzu batean sartzea ekiditea. 
  • Emantzipazio-prozesua erraztea. 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Eskaera udaletxeko gizarte-zerbitzuetan egiten da. Eskaerarekin batera, beste dokumentu batzuk aurkeztu beharko dira, esate baterako, bizitza independenteko proiektu bat. 

2.

Eskaera baloratzea

Foru Aldundiak eskaera baloratuko du, eta elkarrizketa bat hitzartu ahal izango du. Dokumenturen bat falta bada, eskatu egingo zaio. 

3.

Onarpena eta ordainketa

Behin onartuta, prestazioa ordaindu egingo da, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilean. 

Izapidea eta informazio gehiago hemen: Bizitza independentea ahalbidetzeko laguntza ekonomikoa

Hondartzetan lagunduta bainatzeko programa

Nori zuzenduta:

  • Mendekotasuna eta adineko pertsonak
  • Haur eta gazteak eta desgaitasuna edo laguntza-beharra
  • Desgaitasuna, Gaixotasun Mentala, Menpekotasuna pertsona helduetan

Aldundiak hondartzetan lagundutako bainua hartzeko zerbitzu zenbait bultzatzen ditu, mendekotasuna, desgaitasuna edo mugikortasun urria duten adin guztietako pertsonak itsasora segurtasunez, autonomia eta duintasunez sartzea bermatzeko. 

Une hauetan, zerbitzu hau eskaintzeko bi programa ditugu. 

  • DENUR (OZTOPORIK GABEKO BAINUA): DONOSTIA

    Donostiako hondartzetan garatutako zerbitzua, Hegalak Zabalik Fundazioarekin koordinatuta ematen dena. Barne hartzen ditu akonpainamendu espezializatua eta etengabeko laguntza bainua hartzearekin lotutako esperientzia osoan zehar, ongizatean eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, aire zabaleko jarduerekin eta itsasoan bainuak hartuz gozatzeko. 

    Gainera, programak “atsedenerako tarte” bat eskaintzen du senideentzat, batez ere, emakumeentzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen zaintzaileentzat. 

  • HONDARTZAK DENONTZAT: HONDARRIBIA ETA GETARIA

    Udako kanpainan, Gurutze Gorriaren lankidetzarekin, Malkorbe (Getaria) eta Hondarribiko hondartzetan garatzen den uda-sasoiko ekimena. 

    Ordutegia: 11:00 - 19:00, asteko egun guztietan. 

    Zer eskaintzen duen: 

    • Espezializatutako sorosleek lagundutako bainua. 
    • Azpiegitura egokitua: aldagelak, komunak, dutxak eta itxarote-eremu itzaldunak. 
    • Ekipamendu espezifikoa: Aulki anfibioak eta laguntza-makuluak 

    Programa foru sareko zentroetako erabiltzaile diren pertsonei dago, bereziki, zuzendua. Pertsona horiek taldean bertaratuko dira, eta garraio-zerbitzua izango dute erabilgarri. Programa, hainbat arrazoi direla medio, bainatzeko laguntza behar duten eta hondartzara beren kabuz edo senitarteko edo zaintzaileekin joaten diren pertsona partikularrei ere eskaintzen zaie. 

    Kanpaina hasi aurretik, telefono-zenbaki bat zabalduko da, eta bertara deitu ahal izango da zerbitzua eskatzeko. 

    Kontaktua:

    - Getaria: 

    - Hondarribia: 

Zerbitzua eskatzeko modua:

1.

Eskaera

Dagokion elkartearen bidez. 

Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen dituen zerbitzu eta prestazioetarako sarbidea ZURE UDALEKO Gizarte Zerbitzuen bitartez egiten da. Eskaerak dagokion udalari bidali beharko zaizkio.

1.

Gerturatu zure udalera

Jarri harremanetan zure udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta azaldu zein den zure egoera.

2.

Aurkeztu eskatzen dizkizuten agiri eta datuak 

Eskatu nahi duzun prestazio, laguntza edo zerbitzuaren arabera, zer informazio, dokumentu, txosten, ziurtagiri eta abar aurkeztu behar dituzun adieraziko dizu udalak.

3.

Ebazpena jaso

Udaleko eta Foru Aldundiko gizarte-zerbitzuek zure kasua aztertuko dute, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizute. Erantzuna baiezkoa bada, eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren azalduko dizkizute.

 

Herritarren arreta

Telefono bidezko arreta-ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00

943 11 21 11

Egoitza nagusia:

Astelehenetik ostiralera: 08:30 - 14:00 Txara II. Zarategi pasealekua, 99. 20015, Donostia

Bulegora joateko, beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea  (943 11 21 11)

Kontaktua